Prentsa Oharren banner

Juan Garai kaleak BEAren geltoki berriak estreinatuko ditu

 Bihartik aurrera, markesina berriek  L1, L2, L4 eta L8 lineei emango diete zerbitzu, eta geroago, autobus elektriko adimentsuari.

 

TUVISAk BEA modeloko geltoki berriak estreinatzen jarraitzen du, eta garraio sistema hori ezartzeko lanak aurrera doaz hiri osoan (orain Jacinto Benavente kalean ari dira gehien bat). Azaroan Hegoaldeko eta Zaramaga kaleko geltoki berriak hasi ziren erabiltzen; larunbatean, aldiz, beste bi estreinatuko dira Juan Garai kalean. Markesinek BEAri eta L1, L4 eta L8 lineei emango diete zerbitzu, baina garraio sistema berria ezartzen den arte, TUVISAren L1, L2, L4 eta L8 lineetarako erabiliko dira.

Geltoki hauek dira zehazki: Juan Garai/Arriaga, Arriagako San Joanen parkearen alde batean, lehengo autobus geltokitik oso hurbil (hori kendu egingo da), eta Juan Garai/Paraguai, aurreko espaloian, Paraguai kalearekiko bidegurutzetik oso hurbil. Azken horrek Juan Garai/Guatemala ordeztuko du, kendu egin baita. Erabiltzaileek Paraguai kalera joan beharko dute Guatemala kalera beharrean, espaloi berean. Hona hemen markesina berri horien kokaleku zehatza:

Larunbatetik aurrera, TUVISAren erabiltzaileek BEArako diseinatu diren geltoki berriak baliatu ahalko dituzte; horiek goi mailako irisgarritasuna eskaintzen diete pertsona guztiei, espaloiaren eta ibilgailuaren arteko distantzia nabarmen gutxitzen duten plataformak baitituzte. Nabarmentzekoak dira halaber geltokien  modernotasuna eta informazio-sistemak , nahiz eta horiek ez diren BEA abian jarri arte erabiliko.

 

 

BEAren geltokiak

BEAren geltokiek oso berrikuntza garrantzitsuak ekarriko dituzte gaur egungo autobus-geltokien aldean. Hiru tamaina ezberdinetakoak izan daitezke, handiak, ertainak edo txikiak, baina guztietan birkargatu ahalko da BAT txartela, eta tiketa erosi. BAT txartela balidatzeko gune bat ere izango dute, tranbian bezala; izan ere, ezinbestekoa izango da tiketa erostea edo txartela balidatzea BEAra igo aurretik, barruan ezinezkoa baita. Dena den, makinak ez dira funtzionatzen hasiko BEA ezarri arte, hau da, ordura arte ohiko autobus-geltokiak bezala funtzionatuko dute. Hurrengo ibilgailuaren etorrera iragartzen duen sistema ere ez da martxan egongo.

BEAren geltokiak hiru motatakoak izango dira:

– GELTOKI HANDIAK: BAT txartela erosi ahalko da horietan. Bidaia baterako tiketa erosteko eta BAT birkargatzeko aukera ere izango da, eskudirutan edo banku-txartelez.

GELTOKI ERTAINAK: tiketa erosteko eta BAT birkargatzeko aukera izango da, eskudirutan edo banku-txartelez.

GELTOKI TXIKIAK: tiketa erosteko eta BAT birkargatzeko aukera izango da, baina banku-txartelez bakarrik.

Juan Garai kaleko geltokiak txikien multzoan sartzen dira.

 

 

 

Share