Prentsa Oharren banner

Mendizorrotzeko kiroldegian Errege Magoak ikusteko 4.800 gonbidapen banatu dira

Udalak dagoeneko banatu ditu urtarrilaren 4an eta 5ean Mendizorrotzeko kiroldegian —Kultura Zerbitzuak antolatutako 12 emanaldietan— Errege Magoak ikusteko zeuden 4.800 gonbidapenak.

8:30ean ekin zaio doako sarrerak banatzeari, Udalaren webgunearen bitartez; inongo gorabeherarik gabe banatu ere, sarrera guztiak.

Urtarrilaren 4an, astelehenez, eta 5ean, asteartez, izango da Errege Magoen bisita, ordu erdiko ekitaldietan —10:00etan, 12:00etan, 14:00etan, 16:00etan, 18:00etan eta 20:00etan—.

Gonbidapena eskuratu ezin izan dutenek zuzenean jarraitu ahal izango dute ikuskizuna, streaming bidez, asteartean, hilak 5, 18:00etan.

 

Gonbidapenak itzultzea

Behar baino gonbidapen gehiago erreserbatu dituzten pertsonek, edo itzuli nahi dituztenek, 945 16 16 18 telefonora deituz jakinaraz dezakete, edo infocultura@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz.

Itzulitako sarrerak zein bidetik jaso diren, bide horretatik jarriko dira eskuragarri berriro: udalaren web-orria eta 945 16 16 18 telefonoa.

Share