Prentsa Oharren banner

Atxilotua Foru kaleko saltoki batean lapurtzeagatik

Udaltzainek 22 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Foru kaleko saltoki batean indarkeriaz lapurreta-delituaren ustezko egilea izateagatik.

23:00ak baino lehenxeago gertatu zen guztia, Koordinazio Zentralak lapurreta gertatzen ari zen aipatutako lokalera joateko patruila bat eskatu zuenean.

Udaltzainek eskuetan billete batzuk zeramatzala lokaletik ateratzen ari zen gazte bat aurkitu zuten. Sartzeko ateak behartu zituela eta kutxa erregistratzailetik hartutako 250 euro inguru zeramatzala egiaztatu zuten eta, ondorioz, patruilak atxilotu eta Agirrelandara eraman zuen. Zaintzako epaitegiak ezarritako izapidetzeak bete ondoren, aske utzi zuten.

Azken hogeita lau orduotan, Udaltzaingoak zirkulazioko zazpi istripu erregistratu ditu eta ez da zauriturik izan horietan.

Suhiltzaileak

Tenperatura baxuak eta izozte handiak direla eta, suhiltzaileek hiriko hainbat tokitako galtzadetan gatza botatzeko lanarekin jarraitu dute. Bestalde, teilatu-hegaletatik eta teilatuetatik elurra erortzeko arriskua dagoelako 18 esku-hartze egin dituzte; bestalde, Txalaparta kalean neurri handiko adar bat kendu zuten, eta elurrak herrestan eramandako fatxada bateko babesa Olagibel kalean.

Share