Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-05-13)

Prentsaurrekoa. Sexu Orientazioa eta Genero Identitatea dela eta, Vitoria-Gasteizko  gertakarien IV. Urtebeteko Txostena aurkeztea (maiatzak 2020 – apirilak 2021)

Parte hartzaileak. Berdintasun zinegotzi Miren Fernandez de Landa; eta Ikusgune, LGTBIfobiaren aurkako behatokiko ordezkari Amets Martinez de Heredita

Eguna. Osteguna, maiatzak 13

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina egingo da Zaramagan, nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko

Auzoko 30 saltoki, erakunde eta gizarte eragile baino gehiago arituko dira ekimenean.

Datorren larunbatean, nahi gabeko bakardadearen aurkako kanpaina bat hasiko da Zaramagan. Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak sustatu du Adinekoen elkarguneak eskatuta, eta gaur aurkeztu dute udalean Jon Armentia arloko zinegotzi arduradunak eta Elkarrekin taldeko Gema Zubiaurrek, udal gobernuarekin lortutako aurrekontu-akordioaren bidez ekimena laguntzen duen taldekoak.

Zaramaga adineko bizilagun kopuru handienetako duen auzoa da, baita bakarrik bizi diren adinekoen ehuneko handiena duena ere. Bertan egingo diren ekintzen helburua da “herritarrak sentsibilizatzea adin guztietako pertsonei eragin diezaiekeen arazo horretaz”, bai eta egoera horretan daudenentzako laguntza eta baliabideen berri ematea ere.

Hogeita gizarte-eragile baino gehiago izango dira laguntzaile kanpainan. Horien artean, saltegiak, erakundeak, parrokiak, Zaramagako Adinekoentzako Zentro Soziokulturala, Gasteiz On, Zaramagako merkatarien elkartea, Bulebar merkataritza zentroa eta ekimena bultzatzen duen taldea, hau da, Arabako Itxaropenaren telefonoa, Gurutze Gorria, SECOT eta Piztu zure auzoa programa.

Jon Armentiak adierazi duenez, “Horiek guztiek bakardadeari aurre egiteko baliabideen berri emango dute, eta gizarte-antena gisa funtzionatuko dute, bakarrik bizi diren eta bakarrik sentitzen diren pertsonak detektatu eta gure zerbitzuetara bideratzen lagunduko digutelako”. Horretaz gain, bere nahia adierazi du, “Guztion artean gizarte zaintzailea eraikitzea;  laguntza eta babesa emango duen gizartea.  Izaki sozialak gara berez, eta sufritu egiten dugu harreman sozialik ez badugu. Hori saihestu egin behar dugu, bereziki adinekoen taldea bezalako sektore-ahuletan”.

Bestalde, Gema Zubiaurre Elkarrekin taldeko zinegotziak adierazi duenez, “ezin dugu onartu, eta ez dugu onartu behar, gure adinekoek bizitzako azken urteetan bizitzeaz atseginik hartu gabe bizitzea, egunak bata bestearen atzetik pasatzen ikusiz, beti berdin, inolako estimulu edo ilusiorik gabe. Bakardadea prebenitu behar dugu, eta jada halakorik bada, bakardaderik nahi ez dutenen bizitzetatik ahal den neurrian desagerraraz dadin lan egin behar dugu”. Elkarrekin taldetik, azpimarratu egin nahi dugu horrelako ekimenak bultzatzen eta horretan sailari laguntzen jarraituko dugula”.

 

Jarduera-programa

“Zure zain gaude” eta “Egiozu aurre bakardadeari” mezuak lagun, hainbat ekintza eta ekitaldi izango dira datozen asteetan. Horien artean azpimarratzekoak:

  • Informaziorako materiala banatzea.
  • Bakardade historiak eta egoerak erakustea kalean, maiatzaren 15ean eta 29an. Adinekoentzako zentro soziokulturaletakoek bakardadeari buruz duten ikuspegia emango digute, eta hausnarketa egitera gonbidatuko.
  • “Bakardadearen aurka, norberaren gorputza eta emozioak zaintzea” lan-saioa, Zaramagako adinekoentzako zentro soziokulturalean.
  • Hiru informazio-panel handi jartzea Laudio plazan, Iparralde gizarte-etxean eta Zaramagako azokaren aurrean, eta horietan, Jamesek (14 urte), Julianek (71 urte) eta Antoniak (85 urte) bakardadeari nola egin dioten aurre kontatuko da.
  • Bakardade-egoeraren lekukotasunak biltzen dituen bideo bat zabaltzea

Kanpainak arreta  Zaramaga auzoan jartzen badu ere, iaztik hiri guztian lantzen ari da bakardadearen arazoa Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila.

Piztu zure auzoa” programaren bitartez egiten du, hasieran adinekoentzako hiru zentro soziokulturaletan hasi zen programa hau, zentro guztietara zabaldu baitzen. Programa horrek auzoko bizitza hobetzen du; izan ere adinekoen, auzokoen, elkarteen eta saltokien konpromisoari esker, auzoak abegikorragoak bihurtzen baitira, adinekoek harremanetan eta eguneroko bizitzako jarduerak egiten jarrai dezaten.

Informazio +: https://bit.ly/3fbn9fF

 

Share

Genero-indarkeriagatik atxilotua

Udaltzainek 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo genero-indarkeria delituaren ustezko egilea izateagatik.

Bere emazteak 092ra deitu zuen Aranbizkarra auzoko bere etxebizitzan poliziaren laguntza eskatzeko eta tratu txarrak eman zizkiolako senarra salatzeko. Bertaratu zirenean, bikotekidearekin eztabaida izan zuela eta, haren agresibitatea ikusita, logela batean babestu behar izan zuela adierazi zien udaltzainei.

Biktimak adierazi zienez, ohikoak ziren irainak, laidoak eta mehatxuak. Ondorioz, Udaltzaingoak gizonezko atxilotu zuen eta gaur goizean geratuko da epailearen esku.

Udaltzainen aurkako atentatua

Udaltzainek 18 urteko gazte bat atxilotu zuten autoritate-agenteen aurkako atentatuaren ustezko delitua egiteagatik.

Zaintza-lanak egiten ari zen patruila baten laguntza eskatu zuen gizonezko batek Guayaquil kalean zihoala. Haren hitzen arabera, bi gaztek bere bizikleta eta telefono mugikorra zituzten eta eraso egin nahi zioten. Bat-batean, eta aurrez hitzik egin gabe, haietako batek zerbitzua eskatu zuenarengana jo eta aurpegian ukabilkada bat eman zion patruilaren aurrean.

Udaltzainek eutsi zioten, baina erasotzaileak, oso asaldatuta, gogor egin zuen haien aurka ihes egin nahian eta udaltzainen aurka egin zuen. Ondorioz, atxilotu egin zuten.

Share

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren… eta Euskara, Kultura … Batzordeak (2021-05-18)  

Webgunean eskuragarri daude Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritza eta Turismoaren eta Sozietate Publikoen Batzordea maiatzaren  18an (asteartea), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda eta  Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirol eta Osasun Batzordea, 12.00etan, egingo duen ohiko bilkura gai-zerrenda

Share