Prentsa Oharren banner

Goiuri jauregian, Europari eta gazteei buruzko jardunaldi bat egingo da maiatzaren 6an

Ekimena, zeinak “Europako Hiriburu Berdea” izena baitu, Europaren Egunaren barruan dago, eta balio izango du gogoeta egiteko hiri iraunkorrak sustatzeko jardunbide egokiei buruz

 

Equipo Europa kolektiboak antolatu du topaketa, Udalaren, UNESCO Etxearen, Europako Parlamentuaren (Eskolak Enbaxadore) eta Batekinen laguntzarekin

 

Goiuri jauregian, Europari eta gazteei buruzko jardunaldi bat egingo da, maiatzaren 6an. Ekimena Equipo Europa gazte kolektibo europazaleak antolatu du, Europaren Egunaren barruan, eta balio izango du gogoeta egiteko hiri iraunkorrak sustatzeko jardunbide egokiei buruz: topatzeko, eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko gunea izango gazteentzat, adituentzat, profesionalentzat eta gizarte-eragileentzat. Gasteizko Udalak, UNESCO Etxeak eta Batekinek (Arabako boluntariotzaren agentzia) lagundu dute ekitaldian. Parte hartzeko, izena eman behar da.

Esteka honetan kontsultatu daiteke programa; bertan, zenbait aditu-talde eta mahai-inguru egongo dira politika iraunkorrei, ingurumenari eta gazteei, gazteentzako aukerei eta ondorieio eta gogoei buruz.

 

 

Share