Prentsa Oharren banner

Gasteizek Euskadiko erakundeen sarean betetzen duen posizioa sendotu du Euskadiko hiriburu gisa aukeratu zutenetik 40+1 urteurrena betetzen duen honetan

Ikurriñaren igotzea

Ikurriñaren igotzea

Ikurriñaren igotzea

Ikurriñaren igotzea

Ikurriñaren igotzea

Ikurriñaren igotzea

Ikurriñaren igotzea

Ikurriñaren igotzea

Ikurriñaren igotzea

Ikurriñaren igotzea

Erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan

Erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan

Erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan

Erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan

Erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan

Erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan

Erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan

Erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan

Hitzarmenaren sinadura

Hitzarmenaren sinadura

Hitzarmenaren sinadura

Hitzarmenaren sinadura

Hitzarmenaren sinadura

Hitzarmenaren sinadura

Hitzarmenaren sinadura

Hitzarmenaren sinadura

Efemeride hori ospatzeko asmoz, Hiriburu Kanona berritzeko akordioa sinatu dute, Andre Maria Zuriaren plazan erakusketa inauguratu dute eta Forondako Atean ikurrina altxatu dute hiriburutzaren ikur gisa.

GORKA URTARAN ALKATEAREN ADIERAZPENAK

Gasteizek hiria Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu izendatu zuteneko 40+1 urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egin du gaur. Ospakizun horrekin, agerian geratu da Gasteizek Euskadiko erakundeen sarean betetzen duen posizioa eta Euskadiko erakunde komunetako egoitza eta Euskadiko hiriburu gisa betetzen duen funtsezko rola sendotu dituela.

Hasieran, Euskadiko hiriburu gisa lau hamarkada bete izana 2020an ospatzeko asmoa zuten. Baina pandemia zela eta, ospakizunak urtebete atzeratu behar izan zituzten eta, osasuna babesteko neurriak bete ahal izateko, pertsona kopuru mugatuak parte hartu ahal izan du ekimenetan.

Urteurreneko ekitaldi horietan izan dira lehendakaria, Iñigo Urkullu; hiriko alkatea, Gorka Urtaran; Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria; lehen eta bigarren lehendakariordeak, Josu Erkoreka eta Idoia Mendia; Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua, Olatz Garamendi eta Gasteizko Udaleko talde politiko guztietako ordezkariak.

Lehenengo eta behin, Ajuria-Enea jauregian sinatu dute lankidetza-hitzarmena berritzeko ituna. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak hiriari 40 milioi euro emango dizkio hurrengo lau urteotan, urtean 10 milioi euro, hiri-kanonaren kontzeptuaren arabera. Ekarpen ekonomiko horrek batez ere bi helburu izango ditu: hiriburua sustatzea (urtean 7,5 milioi eurorekin) eta azpiegituretan eta ekipamenduetan inbertsioak egitea (2,5 milioi euro/urtean). Horren guztiaren helburua da Gasteiz bizi-kalitatearekin lotutako zerbitzu publikoetan erreferente gisa mantentzea. Berrikuntza gisa, Vitoria-Gasteiz Green Deal delakoa garatzen lagunduko duten ekimenak bultzatzeko xedea gehitu dute.

Mugikortasun jasangarriaren, hiriko azpiegitura berdeen eta proiektu logistikoak garatzeko egitasmoen arloko inbertsioetan ikusiko da Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteiz Green Deal itunari ematen dion babesa. Halaber, elkarlanaren erakusgarri, jasangarritasun-irizpideak erabiliko dira hiria berroneratzeko jardueretan, hainbat ekipamendu hobetuko dira, ingurumen arloko inbertsioak egingo dira, eta enplegu-programak eta gizarte-politikak jarriko dira martxan, baita garapen ekonomiko, industrial eta teknologikoko hainbat egitasmo ere.

Lehendakariak eta alkateak ituna sinatu ondoren, segizioa Andre Maria Zuriaren plazaraino joan da Senda ibilbidetik eta Floridatik pasata. Bertan, “40+1, Vitoria-Gasteiz, Euskadiko hiriburua” argazki-erakusketaren irekiera-ekitaldira joan dira. Maiatzaren 23ko 1/1980 Legea onartu zutenetik hiriaren fisionomian izandako gertakari garrantzitsuenak jasotzen ditu erakusketak, iruditan. Kalean dago erakusketa, eta irudi bereziak ikus daitezke bertan, hala nola Eusko Jaurlaritzaren Lakuako lehen eraikinak, Legebiltzarraren eraikina Floridan, lehen gizarte-etxearen eraikuntza, aireportua martxan jarri zuteneko irudiak, Foru plazaren amaierako lanak edota oinezkoentzat egokitutako lehenengo eremua. Erakusketa Zabalgana eta Salburua auzoetara eramango dute gero, gizarte-etxeen kanpoaldeko zelaiguneetara.

Urteurreneko ekitaldiek Forondako Ataria kalean jarraitu dute. Bertan, ekitaldi sinboliko bat egin duten Latinoamerika biribilgunearen ondoan. Leku horretan Euskadiko ereserkia interpretatu dute, eta ikurrin handi bat altxa dute. Bertan utziko dute ikurrina, hiriburutzaren sinbolo gisa. Ohorezko aurresku batekin amaitu da ekitaldia.

Hiriko alkateak, Gorka Urtaranek, urteurrenaren garrantzia nabarmendu nahi izan du. “Oso egun berezia da gaurkoa; izan ere, ospakizun honek autoestimu eta harrotasun plusa eskaintzen dizkigu. Gasteiz da Euskadiko gune neuralgikoa, herrialdeko erabaki politikoak hartzen diren tokia; Euskadi osorako erreferentziazko hiria  gara eta hori gasteiztarrontzat harrotasunerako arrazoia da”.

Bestalde, Urtaranek honako hau gehitu du: “Gasteiz, Euskadiko hiriburu den heinean, kalitate handiko zerbitzu publikoengatik da erakusgarri; gainera, mundu mailako erreferentzia da jasangarritasun arloan  eta pisu industrial handia duen jarduera ekonomikoa dela eta. Ezaugarri horiek guztiak, zalantzarik gabe, Euskadiren idiosinkrasiari oso lotuak daude”. “Nire ustez, hiriburu izatea modu atsegina eta partekatua da; izan ere, hiri abegitsua, irekia eta modernoa gara eta Euskadiko herritar guztiek denon etxetzat ikustea nahiko genuke”, nabarmendu du.

Alkateak, amaitzeko, eskerrak eman dizkio lehendakariari Gasteizekiko duen inplikazioagatik eta hurrengo urteotarako hiriburu-kanona berretsi duen hitzarmena berritu izanagatik.

Share