Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-06-01)

#ExigimosLaIgualdadTrans kanpainako ekitaldia

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate GorkaUrtaran; Eusko legebiltzarraren presidente  Bakartxo Tejeria; Arabako Diputatu nagusi Ramiro González; Arabako Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegi, Manuel Lezertua, arartekoa

Eguna. Asteartea, ekainak 1

Ordua. 10:30

Tokia. Eusko Legebiltzarra

———————————-

Gasteizko komunitate-konpostajearen lehen gunea abian jartzea

Parte hartzaileak. Ingurumen Kudeaketa eta Plangintza zinegotzi Cesar Fernandez de Landa; eta Hondakinen Kudeaketarako Ataleko buru Joseba Sanchez

Eguna. Asteartea, ekainak 1

Ordua. 11:00

Tokia. Gabriela Mistral, 10  (Salburua)

Share

GarageLab ikasgela digitalaren inaugurazioa Gasteizko Adsis Fundazioaren zentroan

GarageLab ikasgela digital berria inauguratu dute gaur goizean Gasteizen, Adsis Fundazioaren zentroan. Ekitaldian Gorka Urtaran alkateak, Juncal Yubero Adsis Álava Fundazioko zuzendariak, Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak eta Oscar Aragon Orange Fundazioko iparraldeko zuzendariak parte hartu dute, erakundeetako beste ordezkari batzuekin batera.

GarageLab hezkuntza-sistema tradizionalaren eskola-uzte goiztiarretik datozen gazteei zuzenduta dago, eta ikasleen motibazioa areagotzea eta emaitza akademikoen hobekuntza bultzatzea du helburu, Fab Lab ingurunearen eta maker mugimenduaren bidez.

“Une honetan berrikuntza, lanbide-heziketa eta digitalizazioa funtsezkoak dira bizitzen ari garen aldaketa horietarako, eta hemen, ADSIS fundazioan, enplegua lortzea ahalbidetuko dizueten sektore profesionaletan trebatzeko aukera duzue”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

GarageLab proiektuak hezkuntza-prozesuaren erabateko eraldaketa aurreikusten du, ikasgeletatik bertatik hasita, fabrikazio digitaleko teknologia eta tresna sortzaileekin garatzen eta hornitzen baitira. Horren osagarri da hezkuntza-prozesua eraldatzen duen metodologia, irakaskuntza eta ikaskuntza desberdin eta esanguratsua sustatzen duena, eta, azken finean, ikasleen hazkunde pertsonala bilatzen duena.

 

 

Share

Gamarrako igerileku olinpikoa itxita egongo da udako kanpainan

 

  • Jasaten duen matxuraren konponketa, sakonera eta iraupenagatik, ez da bateragarria udako kanpainarekin, eta geroago egingo da.

 

Gamarrako igerileku olinpikoa itxita egongo da udako kanpainan, izan ere bulkatze-hodien hausturaren ondorioz ezinezkoa da behar bezala betetzea. Udal teknikariak matxuraren jatorria aztertzen ari dira. Matxurari buruzko lehen txostenean jasotzen denez, 8 bat aste beharko dira matxura konpontzeko, baina kopuru hori ez da behin betikoa, oraindik ez baita azterlana amaitu.

Konponketa lanak, materialen garraioa eta makinen erabilera ez dira bateragarri Gamarrako gainerako igerilekuetan izan daitekeen jendearekin.

 

Hori dela eta, udako kanpaina amaitu ondoren ekingo zaie konponketa-lanei, hartara, normaltasun osoz erabil daitezen gainerako igerilekuak, trabarik eragin gabe, eta segurtasun-baldintzak betez.

Share

Lurralde Batzordea (2021-06- 07)

Webgunean dago eskuragarri Lurralde Batzordeak ekainaren  7an (astelehena), 09.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda.

Share

Atxilotua bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzainek atzo 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Sansomendi auzoko etxebizitza batean bikotekideari eragindako eraso-delituaren ustez egile gisa.

20:15ean jaso zuten abisua. Bertaratu ziren udaltzainek biktima atarian aurkitu zuten. Jakinarazi zietenez, bikotekidearekin eztabaida izan zuen eta ez zion kalera ateratzen uzten; izan ere, eutsi eta eraso egiten zion.

Egindako adierazpenak, zituen markak eta urratutako elastikoan ikus zitezkeen odol-arrastoak zirela eta, etxean zegoen gizonezkoa atxilotu zuten.

Patruilak ospitale batera lagundu zion emakumezkoari bere lesioak zirela eta arreta jaso zezan, eta gizonezkoa Agirrelandara eraman zuten. Gaur goizean geratuko da epailearen esku.

Share

Udalak 40.000 euro bideratuko ditu 15 kontzejuren ekipamendu-obretarako

Udal Gobernuak ostiralean onartu zuen Gasteizko udal-mugarteko toki-erakunde txikien titulartasuneko ekipamenduetan obrak finantzatzeko diru-laguntzak ematea. Obrak 2021. urtean egin ziren, ondoren adierazten diren erakunde eta zenbatekoetan, eta guztira 40.000 euro eman ziren:

ONUDARUNAAURREKONTUADIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Aberasturi15.724,902.897,00
Antezana/Andetxa24.061,754.434,00
Arkaia  7.637,521.407,00
Arkauti/Arcaute13.552,002.497,00
Berrostegieta  6.100,411.124,00
Castillo/Gaztelu34.220,306.305,00
Ehari/Ali10.121,651.865,00
Elorriaga  4.847,57   893,00
Estarrona  1.625,51   300,00
Foronda25.346,174.670,00
Martioda20.248,863.731,00
Mendiola  6.933,301.277,00
Monasterioguren10.856,942.000,00
Otogoien/

Hueto Arriba

12.563,892.315,00
Zerio23.255,254.285,00
 222.245,6640.000,00

Bestalde, Udalak Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena ere onartu du, udalerri barruan landa-bideak konpontzeko, hobetzeko eta egokitzeko obrak egiteko. 100.000 euro emango ditu 2021. urterako.

Share

Bizanetako kafetegiak eta elkartzeko guneak irekiko dituzte bihar

Zentro bakoitzean mahai kopuru mugatua egongo da eta ezingo dira 45 pertsona baino gehiago bildu

 

Bizan sarea —lehen, adinekoentzako zentro soziokulturalak— normaltasunera itzultzen ari da pixkanaka zerbitzuen funtzionamenduari dagokionez. Pandemia zela eta, itxi egin behar izan zituzten iaz, eta, orduz geroztik, osasun egoerak utzi ahala zabaltzen joan dira berriro.

Jantokiak izan ziren ateak ireki zituzten lehenak, eta haien atzetik beste zerbitzu batzuk jarri ziren berriz martxan, hala nola informazioa, ile-apaindegia, podologia, osasun-parkeak, lantegiak eta ikastaroak, betiere COVID-19aren kontra ezarritako segurtasun-protokoloa errespetatuz.

Bihartik aurrera, kafetegiak eta elkartzeko guneak ere erabilgarri egongo dira. Mahai kopuru mugatua izango dute eta 45 pertsonarentzako lekua egongo da gehienez ere.

Kafetegian derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea kontsumitzeko unean izan ezik; ezingo da zutik kontsumitu; mahai bakoitzeko 2 pertsona soilik egon ahal izango dira eta erabiltzaileen artean 1,5 metroko distantzia mantendu beharko da. Gainera, gehienez ere ordubete egon ahal izango da bertan.

Erabiltzaileek barran eskatu beharko dute horretarako ezarritako lekuetan, momentuan ordaindu, eta langileek esaten dieten mahaian eseri.

Neurri horiekin batera, segurtasun arau orokorragoak ere errespetatu beharko dira bi zerbitzuetan.

Kafetegiak eta elkartzeko guneak ireki ondoren, hemerotekak dira Bizan sarean itxita jarraitzen duten zerbitzu bakarrak, eta, horiek ere, osasun egoerak uzten duenean irekiko dira.

 

 

 

Share

Gasteizek bat egin du Tolerantziaren aldeko Udalerriak programarekin

Gobernu Batzordeak ostiralean onartu zuen Gasteizko Udala Tolerentziaren aldeko Udalerriak programari atxikitzea.

Pluralismoa eta Bizikidetza Fundazioaren ekimena da, Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioarekin lankidetzan eta Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuaren laguntzarekin. Zortzi udal daude programa honetan: Bilbo, Burgos, Cartagena, Castello, Fuenlabrada, Guadalajara, Malaga eta Valladolid.

Programaren printzipioak eta udalek erlijio-aniztasunaren kudeaketaren inguruan duten konpromisoa ikusarazteko helburua guztiz bat datoz Gasteizko Udalak erlijio-askatasunerako eskubidearen bermean udal-eskumenak erabat garatzeko egin dituen ahaleginekin. Ahalegin horiek Elkarbizitzaren Behatokia gaur egun erlijio-aniztasunari buruz egiten ari den azterlanean gauzatzen dira, Elkarbizitzaren eta Aniztasunaren Zerbitzuak bultzatutako azterketa- eta esku-hartzeko tresna baita.

Beraz, Tolerantziaren aldeko Udalerriak programan parte hartzea ekintza logiko eta koherentea da udalak erlijio-aniztasunaren fenomenoan sakontzeko eta kultu-askatasunerako eskubidea bermatzeko duen konpromisoarekin. Gainera, aukera ezin hobea da ahaleginak batzeko eta arlo horretako udal-ekintza hasi berria aberasteko, adituen laguntzarekin eta jardunbide egokien trukearekin.

Share

Presazko deialdia (2021-05-31)

Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren harrera ekitaldia Deportivo Alavés Gloriosas taldeari

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López; eta Udalbatzako eledunak

Eguna. Astelehena, maiatzak 31

Ordua. 19:30

Lugar. Artium Plaza aretoa (sarrera ate nagusitik)

Share

“Aire zabaleko musika” zikloaren aurtengo edizioa aurkeztu du Musika Bandak

Denboraldi honetan 14 kontzertu egingo dira, ekainaren 4tik urriaren 1era bitartean, Zulueta jauregiko lorategietan eta Zabalganeko eta Hegoalde gizarte-etxeetan.

 

Gasteizko Udal Musika Bandak “ Aire zabaleko musika” zikloaren aurtengo edizioa aurkeztu du: guztira 14 kontzertu emango ditu ekainaren 4tik urriaren 1era bitartean.

“Programa Zulueta jauregiko lorategietan gauzatuko da, bi emanalditan izan ezik, haiek Hegoalde eta Zabalgane auzoetan egingo baitira. Guztiak, 19:00etan izango dira”, iragarri du Hezkuntza eta Kultura Saileko zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Udal Bandaren zuzendari Luis Orduñak eta Bandaren zuzendariondoko Iker Olazabalek zuzenduko dituzte kontzertuak. Biek zinegotziarekin batera parte hartu dute gaur goizean egin den prentsaurrekoan. ““Aire zabaleko musika” zikloarekin, kalitateko musika eskaini nahi diegu herritarrei kalean bertan, eta horrekin lagundu gure hiriaren suspertze kulturalean”, adierazi du Cantok.

Orduñak, aldiz, egitarauaren xehetasunak azaldu ditu; horretan, “publiko guztiak kontuan hartzen dituen askotariko errepertorio” baten alde egin dute apustua.

Zulueta jauregiko lorategiak ekainaren 4an estreinatuko dira, lehenengo kontzertuarekin. “Jatorrian” izenburuarekin, Euskal Herriko zein nazioarteko zenbait autorek 1816tik 1926ra bitartean idatzitako musika joko du: Beethoven eta Arriaga, Saint-Saëns eta Sebastián Iradier eta Vaughan Williams eta Luis Aramburu. Beste hitzordu batzuk ere egongo dira ekainean, hala nola “Gerra eta Bakea” (hilaren 18a, ostirala), “New Orleansetik Abbey Roadera” (hilaren 21a, astelehena) eta “Konbergentziak” (hilaren 25a, ostirala).

Hegoalde gizarte-etxeak, berriz, uztailaren 9an hartuko du Banda, “Pertsonaia zinematografikoak” proposamenarekin, hainbat filmetako musikan oinarritua: “Spiderman”, “Zorba Greziarra”, “Gladiator”, “Batman” eta “How to train your dragon”. Eta ostiralean, uztailaren 16an, Zabalganeko gizarte-etxearen txanda izango da, John Williams konpositore estatubatuarraren omenezko monografikoa batekin; horretan, Bandak film hauetako soinu-bandak joko ditu: “Hook”, “Star Wars”, “Harry Potter” eta “Terminala”.

Abuztuan, Gasteizko ikusleek bost emanaldi gozatu ahal izango dituzte Zulueta jauregian: “Eguzkia berriz irtengo da” (abuztuaren 4a, asteazkena), “Musika eta ardoak” (abuztuaren 5a, osteguna), “Dantza eta antzerkia” (abuztuaren 6a, ostirala), “…ren abenturak” (abuztuaren 7a, larunbata) eta “Gure adinekoentzat” (abuztuaren 8a, igandea).

Hiru emanaldirekin itxiko du bere egitaraua Bandak: “So British” (irailaren 10a), “Besteren begiradak” (irailaren 17a) eta “Koktela” (urriaren 1a).

Ostiraletako kontzertuetarako gonbidapenak kontzertua egingo den asteko astelehenean lortu ahal izango dira, Udalaren webgunean, 09:30etik aurrera, eta 945 16 16 18 telefonoan, 09:30etik 14:00etara bitartean, lanegunetan. Salbuespen gisa, ekainaren 4an (ostirala) egitekoa den lehenengo kontzerturako gonbidapenak bihartik aurrera (ekainaren 1a, asteartea) erreserbatu ahal izango dira, 09:30etan, bide berberak erabiliz. Pertsona bakoitzak 2 gonbidapen erreserbatu ahal izango ditu, gehienez.

“Gasteiztar guztiak gonbidatzen ditugu “Aire zabaleko musika” zikloaren edizio honetan parte hartzera. Osasun-agintariek ezarritako neurriak beteko dira emanaldietan. Kultura segurua baita”, azpimarratu du Cantok.

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/banda

 

 

Share