Prentsa Oharren banner

EAJ-PNV, PSE-EE, PP eta Elkarrekin Vitoria udal taldeen adierazpena, zinegotzi ohi batek eta berarekin zeuden pertsonek jasandako erasoaren ondorioz

Gasteizko Udalak gaitzetsi eta arbuiatu egiten du PPko zinegotzi ohi Iñaki García Calvok ideologia politikoagatik eta berarekin zirenek joan den larunbatean jasan zuten erasoa. Gertakari horiek ez dute inolaz ere hiriaren irudia ematen; bizikidetza, tolerantzia eta aniztasunaren errespetua baitira berorren ezaugarriak.

Orobat, gertutasuna eta babesa adierazten die Udalak erasoa jasan zuten lau gazteei eta alderdikide guztiei.

Share