Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  9 otsaila 2018 11:15

Estíbaliz Cantok zuzentzen duen Hezkuntza Zerbitzuak proposaturik, 2018ko “Musika bai!” musika udalekuen programa diseinatu, gauzatu, koordinatu, zuzendu eta kudeatzeko kontratazio-dosierra onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak.

Folklore Akademiaren Atalak urtero antolatzen du aisialdi eta denbora libreko programa hori, horrelakoak “ezinbestekoak direlako gizakiarentzat, ongizate emozionala sortzen baitigute, pertsonen arteko harreman esanguratsuak garatzen ahalbidetzen eta inklusibitatea sustatzen, eta tresna egokiak direlako pertsonen garapen integralerako eta haien bizi-kalitatea hobetzeko“.

Programaren aurrekontua 65.000 euro da (BEZik gabe) eta jarduera 2018ko ekainaren 29tik uztailaren 27ra arte garatuko da.

Share