Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 martxoa 2018 11:00

Agintaldi honetan bultzatutako Gazteentzako Enplegu Planeko ekintzetako bat da Gazteentzako Itzulera Gida

Gazteentzako Itzulera Gida argitaratu berri du Gasteizko Udalak webgunean, ohiko galderen zerrenda bat, gai horren inguruan eskuragarri dauden baliabide kontrastatu guztien berri ematera zuzendua.

Argi eta erraz ikusteko moduan, atzerrian lanean edo ikasten denbora bat egin ondoren itzultzearen inguruko funtsezko eta oinarrizko kontzeptuak jasotzen dira bertan, baita denbora batez atzerrian bizi nahi dutenek eman beharreko pausuen inguruko informazioa ere. “Gazteentzako lanabes erabilgarria eta eskuragarria izatea lortu nahi da, itzultzeko edo emigratzeko orduan sor dakizkiekeen zalantzak modu erraz eta ikusgarrian argitzerik izan dezaten”, azaldu du Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak.

Hainbat gairen inguruan bildu dira galderak, erabiltzailearentzat errazago izan dadin bilatzen duena aurkitzea. Gaika bilduta dauden galdera guztiak aurkibidean.

Agintaldi honetan bultzatutako Gazteentzako Enplegu Planeko ekintzetako bat da ekimen hori.

Oso erraz erabiltzekoa da gida, eta on line kontsulta daiteke Gazteria Zerbitzuaren web-orrian.

Share