Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  19 martxoa 2018 17:00

Prentsaurrekoa. 2018ko Udalaren Opor Programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteartea, martxoak 20

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————–

Prentsaurrekoa. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko udaberriko agenda aurkeztea

Parte hartzaileak. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta IGIko presidente Iñaki Prusilla; eta Atariako koordinatzaile Gorka Belamendia

Eguna. Asteartea, martxoak 20

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————–

Prentsaurrekoa. Gasteizko 2017ko delinkuentzia balantzea aurkeztea

Parte hartzaileak. Herritarren Segurtasun zinegotzi Carlos Zapatero; Segurtasun sailburuorde Josu Zubiaga; eta Udaltzaingoko eta Ertzaintzako buruak

Eguna. Asteartea, martxoak 20

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

* Prentsaurrekoa baino lehen, 10:30ean, komunikabide grafikoek Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren Koordinazio Batzordeko irudiak hartu ahal izango dituzte; Gasteizko alkate Gorka Urtaran bilera horretako buru izango da.

10:30. Segurtasun Batzordeko bileraren irudiak 3. batzorde-gelan (KOMUNIKABIDE GRAFIKOAK BAKARRIK)

—————————————-

Alemaniako ikastetxe bateko ikasle eta irakasleek udaletxea bisitatuko dute

Udalak harrera egingo die Alemaniako Rosenheim hiriko (Bavaria) Karolinen-Gymnasium ikastetxeko ikasle eta irakasleei; Vitoria-Gasteizera etorri dira Kultur Trukeak direla eta, Corazonistas ikastetxeak gonbidatuta.

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Astartea, martxoak 20

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:13

Udalak Elurteetarako Planaren 1. fasea aktibatu du, datozen egunetan elurra egin dezakeela iragarri delarik Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta horia eta laranja ezarri baititu.

Hortzez eta urgarriz hornitutako hamar makina prest daude Agirrelandako instalazioetan, hiriguneko galtzadak garbitzeko, eta beste hamaika makina arduratuko dira elurra Gasteizko nekazaritza-eremuan kentzeaz.

Espaloiak eta oinezkoen ibilbideak garbitzeko ohiko antolaketa baliatuko da: udal langileak, FCCkoak eta hogei makina.

Eguraldiaren iragarpenen arabera, gaur arratsaldean elur-kota 300-500 metroren bueltan ibiliko da, eta azken orduan 200 m-ra jaitsi daiteke; horrenbestez, 18:00etatik aurrera alerta laranja ezarriko da. Gauean zaparrada arinak eta moderatuak izango dira, eta kazkabar ekaitzak izateko arriskua dago.

Astearteko 12:00ak arte iraungo du alerta laranjak. Elur-kota 100-300 metro inguruan ibiliko da, eta eguerdi aldera 400-600 metrora igoko da; egunaren amaieran berriro 200-400 metrora jaitsiko da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:12

 

 

 

 

 

“Lan berri” udaberriko II. artisautza azokan lantegiak antolatu dira eskaintza osatzeko: swing dantza, xaboiak, madalenak, pastak eta bitxiak

Andre Maria Zuriaren Kofradiak gaueko bisita gidatuak antolatu ditu, Hirigune Historikoko auzune tradizionaletako horma-hobiak ezagutzeko

Gasteiz ON-ek “Egile mokaduak” izeneko ibilbide gastronomikoa berreskuratu du, hiriko hamarnaka aretotan prezio neurritsuetan jateko

Napoleon garaiko azoka ere itzuliko da Gasteizera, adin orotarako jarduerekin: gastronomia eta tokiko produktuen 140 saltoki, emanaldiak, kalejirak, antzezpenak eta frantses okupazioaren garaiko pertsonaiak

Datozen asteetan, hau da, Aste Santuaren bezperatik Bazko asteraino, Gasteizek proposamen agenda betea eskaintzen die bisitari eta bertakoei, zeinean erlijio tradizioak eta ondare historikoak bat egiten baitute ostalaritza eta merkataritzako aretoen eskaintzarekin eta jende ororentzako natura eta kultura jarduerekin.

Turismoko zinegotzi Nerea Melgosak aurkeztu du gaur goizean agenda, “hainbat sektore eta antolakundetatik profesionaltasunez eta arretaz prestatutakoa, zeinari Turismo Zerbitzuaren proposamenak ere gehitzen baitzaizkio. Jardueren kalitatea eta askotarikotasuna gero eta handiagoa da urtetik urtera. Sektore turistikoko agente eta profesional ororen inplikazioak eta erakundeen arteko konplizitateak emaitzak izan ditu. Gasteizen inoiz baino aktibitate handiagoa izango da egun hauetan: azokak, ia hogei bisita gidatu ezberdin, Aste Santuko tradizioak eta taberna eta ostalaritza establezimenduen oso apustu erakargarria”, nabarmendu du zinegotziak.

Udalak turismoari buruzko web-orrian bildu ditu proposamen guztiak, gaika antolatuta. Egun hauetarako aurreikusitako jardueren artean, zinegotziak bisita gidatuen askotarikotasuna nabarmendu du, 20 aukeratik gora izango baita hiria ezagutzeko, eta bereziki bi azpimarratu ditu, berritzaileenak direlako: Andre Maria Zuriaren Kofradiak antolatutako gaueko bisitak, Hirigune Historikoko auzune tradizionaletako horma-hobiak ezagutzeko, zehazki, Hedegile, Zapatari eta Errementari kaleetan (ostegunean, ostiralean eta larunbatean, martxoak 29, 30 eta 31) eta hiriko asfaltoaren artean bizi diren landareak eta animaliak ezagutzeko familientzako ibilbide bereziak

“Lan berri” udaberriko II. artisautza azokak, Artisau elkarteak antolaturik, artisau-produktuen eskaintza zabala ekarriko du berriro, eta jarduera osagarriak, esaterako, hainbat lantegi: swing dantza, xaboiak, madalenak, pastak eta bitxiak, besteak beste. Almendrako Azokak eta Azoka plazak  osatuko dute bertako produktu onenen  erakusleihoa.

Horiei  Napoleon garaiko azoka  gehituko zaie, adin orotarako jarduerekin: gastronomia eta tokiko produktuen 140 saltoki, emanaldiak, kalejirak, antzezpenak eta frantses okupazioaren garaiko pertsonaiak.

 

 

 

Gastronomiaren amua

Gastronomiarekin loturiko jarduerak izan ohi dira erakargarrienetakoak bisitari zein gasteiztarrentzat. Gasteiz ON-ek “Autore mokaduak” izeneko ibilbide arrakastatsua  berreskuratu du aurten, hiriko hamarnaka aretotan prezio neurritsuetan jateko aukera ematen duena. Horretaz gain, lantegiak eta ardo  eta janari dastatzeak eskainiko dituzte hainbat aretotan, egun hauetarako bereziki prestatuak.

Bisita inklusiboak

Bestetik, Turismo Zerbitzuak irisgarritasunaren eta iraunkortasunaren balioak ere lantzen ditu Gasteizko eskaintzan. Aurtengo Aste Santuan, “Argiaren ibilbidea”, “Uraren bidea” eta “Hiri mugimenduan” ()  izeneko bisitek dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako aukera eskaintzen dute.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:38

 

 

 

 

 

 

 

  • Erakusketa 2018ko apirilaren 15era arte izango da ikusgai, Atarian, zentroaren
  • ohiko ordutegian

  • Erakusketaren xedea: lurpeko urak aintzatestea, uraren zikloan jokatzen duen rol garrantzitsua azaleratzea, eta horiek babestearen garrantzia ikustaraztea

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Uraren Euskal Agentziak, Ilumpe ART eta Arabako Espeologia taldeen laguntzarekin, Gasteizko Ataria-n ireki berri dute “Lurraren erraietatik isurtzen den ura” erakusketa. Bertan, lurpeko uren izaeran murgiltzeko dibulgaziozko ibilbide bat egiten da, interesa pizten duten kontzeptu hidrogeologiko anitz hurbiltzeko: zer dira, zer da akuifero bat, nola funtzionatzen du, nola erabiltzen ditugu, zein bestelako erabilera izan zitzaketen, zeinek kaltetzen ditu, besteak beste. Erakusketaren aurkezpenean, parte hartu dute Gasteizko Udaleko Ingurumenaren eta espazio publikoaren saileko zinegotzi ordezkari eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko presidente Iñaki Prusillak, eta Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok.

Erakunde biek elkarlanean, Ilumpe ART eta Arabako Espeologia taldeen laguntzarekin, ekoiztu dute erakusketa eta Telur, Elhuyar-Teknopolis, EVE edota EHUko ekarpenak ere bildu dituzte. Erakusketaren xedea: lurpeko uren izaera jendarteari hurbilaraztea, horien ezagutza hazaraztea, eta era dibertigarri eta erakargarrian horien egoera onaren alde jardutearen garrantzia ikustaraztea.

URAko zuzendariak adierazi duenez “lurpeko urak uraren ziklo integralean oinarrizko kate-begiak dira, azaleko urekin harreman zuzena dute; ezinbestekoak ditugu gure ibai, laku edota hezeguneen ekologia-sendotasuna mantentzeko; Salburuan gara, horren lekuko aparta. Beraz, zaindu, ezagutu edota aintzatesteko benetako ondarea”

Bestetik, Iñaki Prusillak gogorarazi du “lurpeko urak gure lurraldea, hiri eta herrien jasangarritasunerako giltzarri dira, nahiz eta lurpean ezkutaturik ikusgaitz suertatzen zaizkigun. Horrexegatik, URArekin elkarlanean, Atarian dibulgaziozko erakusketa hau sortzearen nahia: Gasteizen ere asko zor diogun eta ezkutaturik dugun halako errealitate zabal hori jendarteari hurbilarazteko. Dakizuenez, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren eginkizun nabarmenetako baita dibulgazioa”.

Erakusketak EAEko hainbat iturbururen argazki-sorta zabala biltzen du; baita lurpeko ibaiak edota azken horiek ibilgu duten kobazuloen irudi ikusgarriak ere.

Halaber, EAEko akuiferoen lurralde-distribuzioa ezagutu ahalko da; akuifero batean lurpeko uren zirkulazioa ulertu; karst bat zer den eta nola funtzionatzen duen ikasi ahalko da, lurrazalean mozketa sakon baten infografia aipagarri baten bidez. Erakusketan eskainiko dira lurpeko ibaiek zeharkaturiko kobazuloak irudikatzen dituzten gaur eguneko eta aurreko topografia-planoak; lurpeko uren geotermia-erabilera ere azalduko da; ikerketa- edota ustiaketa-zundaketetan erabiltzeko ohikoak diren material-sorta zabala erakutsiko da; akuiferoetako haitz-mota ohikoak ere nolakoak diren erakusten dira; piezometroak, urak hartzeko ponpaketa-gailuak, eta bestelakoak.

Erakusketa honen esparruan, bisitariek, parez pare, dibulgazio-interes handiko beste ekintza batzuk izango dituzte eskura. Martxoaren 22an, URAko teknikari Victor Peñasek hitzaldia egingo du Ingurune urtarra: natura- eta gizarte-ondare izenburupean; apirilaren 12an lurpeko ibai eta kobazuloei buruzko hitzaldia eskainiko du Illumpe ARTek Ilunpeko Artea izenburupean; eta apirilaren 14an, EHUko Hidrologia-Katedratiko Iñaki Antigüedadek piezometroek nola funtzionatzen duten ikasteko txangoa gidatuko du Salburuan. Horrez gain, apirilaren 15ean Gorbeako “Sale el Agua” kobazulora bisita egingo da, eta apirileko larunbat guztietan, gaztetxoei zuzenduriko tailerra eskainiko da Atarian Sortu ezazu zure estalaktita izenburupean.

Share