Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 martxoa 2018 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Lurren erraietatik isurtzen den ura’ erakusketa aurkeztea

Udalak eta URA- Uraren Euskal Agentziak ekoiztu dute. Bertan parte hartu dute Ilumpe ART eta Arabako Espelologia Taldeak; eta honako erakunde eta taldeek lagundu dute: TELUR, Elhuyar-Teknopolis, EEE eta UPV-EHU.

Parte hartzaileak. Ingurumen eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko presidente Iñaki Prusilla; eta URA- Euskal Uraren Agentziako zuzendari Ernesto Martínez de Cabrero

Eguna. Astelehena, martxoak 19

Ordua. 10:30

Tokia. Ataria, Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroa

———————————–

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko Aste Santuko turismo eskaintza aurkeztea

Parte hartzaileak. Turismo zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Astelehena, martxoak 19

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————-

Harrera ekitadia Miguel de Unamuno institutuarei eta Alemaniako ikastetxe bati

Udalak harrera egingo die Alemaniako Augsburgo hiriko Gymnasium be Santa Anna ikastetxeko ikasleei; Vitoria-Gasteizera etorri dira Kultur Trukeak direla eta, Miguel de Unamuno institutuak gonbidatuta.

Parte hartzaileak. Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez

Eguna. Astelehena, martxoak 19

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

————————————

Ikasle alemaniarrek udaletxea bisitatuko dute

Udalak harrera egingo die Alemaniako Marl hiriko Gil Gimnasium ikasleei; Vitoria-Gasteizera etorri dira Kultur Trukeak direla eta, Urkide ikastetxeak gonbidatuta.

Parte hartzaileak. Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez

Eguna. Astelehena, martxoak 19

Ordua. 13:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Larunbata, martxoak 16

  • Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek eta Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Nerea Melgosak parte hartuko dute Arabako Pentsionistak eta Por Una Vida Digna plataformek deitu duten mobilizazioan  12:00etan, Artium museoan.

 

Igandea, martxoak 17

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Araski eta Al Qazeres taldeek jokatuko duten Nesken Saski Baloiko Ligako partida ikusten izango da 19:00etan, Mendizorrotza kiroldegian.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:29

Gorka Urtaran alkateak berriro ere defendatu du gaur Euskal Y-a eta Iruña Gasteizen konektatzea. Gainera, Alderdi Popularrari eskatu dio interes alderdikoiak alde batera uzteko, abiadura handiaren proiektua Euskal hiriburuarentzat estrategikoa baita.

 

“Ikuspegi zabala eta erantzunkizuna eskatzen diet talde politikoei. Ezin dute taldeen arteko arma bezala erabili Gasteizentzat estrategikoa den proiektu hau. Argi utzi nahi dut Udala eta Foru Aldundia gure hiriaren konexioa defendatu dugula eta defendatuko dugula. Gasteizentzat onak diren proiektuak defendatzen baititugu. Eta proiektu hauetako bat hau bera da, 2025 Estrategia aurkeztu nuenean argi utzi nuen bezala”, esan du alkateak.

 

Gorka Urtaranek proiektu estrategiko bat bidegabeko eran ez erabiltzea eskatu du. Batez ere, proiektua Gobernuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiarekin eta Udalarekin elkarlanean definitzen ari delako elkarlan giro onean. “Azken erabakia, dena den, Espainiako Gobernuarena izango da. Ministroak badaki Udal hau eta alkate hau konexioa gure hirian izatearen alde lagun gaituela. Erakunde guztion artean, eta gure arteko erlazio on horiei esker, abiadura handiaren lurrazpiko integrazioa lortu dugu hirian legealdi honetan. Eta bide horretan jarraitu behar dugu Iruñarekin konexioa gure hiriaren bitartez izan dadin”, azpimarratu du.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:57
  • Ordezkaritzak Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberaren ordezkariak izango ditu kide. Hain zuzen, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak antolatu du bidaia.
  • Arabako hiriburuaren eta Koloniaren arteko aire konexioa profitatuz, bidaiak aukera emango du harremanak sendotzeko, bai eta Dusseldorf, Kolonia eta Akisgranen zenbait ekimen ezagutzeko ere.

Arabaren ekonomia eta turismo ahalmenak erakustearren, misio instituzional bat abiatuko da datorren astean, Alemaniara, Ipar Westfaliano Renania estatura, hain zuzen. Espedizio horretarako, Gasteiz eta Kolonia hiria lotzen dituen aireko konexioa baliatuko da. Bestalde, misio horretan, bilerak egingo dira inguru hartako hainbat hiritako ekonomia eta turismo agenterekin. Arabako Foru Aldundiaren ordezkariek, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek, Gasteizko Udalak eta Arabako Merkataritza Ganberak ––berak koordinatu du bidaia–– eratuko dute ordezkaritza.

Arabako erakundeen ustez, Kolonia ingurua leku oso interesgarria da Arabako lurraldea sustatzeko, Arabarekin duen nolabaiteko antza dela-eta. Alde horretatik, nabarmentzekoa da negozioetarako duen ahalmen handia, esku lan kualifikatua eta hango 2.2 milioi biztanleen eroste ahalmena. Errepide, trenbide, ubide eta aire ibilbide sare trinko batekin, Kolonia da Europan hobekien konektatutako industria gune nagusietako bat.

Era berean, ekonomia jarduera askotarikoa da oso, eta elkarrekin bizi dira enpresa handi, ertain eta txikiak, hainbat sektoretakoak. hala nola automobilgintzakoak nahiz mekanika ingeniaritzakoak, produktu kimikoetakoak nahiz bioteknologikoetakoak, aseguru konpainiak nahiz merkataritako konpainiak, eta IKTetakoak nahiz hedabideak. Guztira, Koloniako eskualde ekonomikoan, 150.000 enpresa inguru daude, Alemaniako enpresa kontzentraziorik handienetakoa.

Kolonia eskualdea merkataritza gunea izan da bi mila urtean, eta industriagune dinamikoa 200 urte baino gehiagoan. Guztirako dirusarreretan, Koloniako eskualdea da Alemaniako bosgarren industria eskualdea.

Fordek Kolonian dauka egoitza nagusia, eta Citroën, Mazda, Renault, Toyota eta Volvok ere Alemanian dituzten egoitzak han dauzkate, bai eta 130 hornitzaile baino gehiagok ere: hala, kokaleku pribilegiatua da Alemaniako automobilgintza industriarentzat. Horren ostean, hain zuzen, mekanika ingeniaritza eta kokapen ingeniaritza dira hurrengo sektore nagusiak. Bioteknologia ere eskualdearentzat etorkizun handiko sektore gisa ari da finkatzen, geroz eta gehiago.

Arabako Foru Aldundiak sustatzen du misioa, eta misioaren helburua da bi lurraldeen arteko konektibitatea eta harreman ekonomikoak tinkotzea, erakunde harremanak sendotuz merkataritza ganberekin eta garapen ekonomikoko hango beste organismo batzuekin. Era berean, Arabako lurraldearen ahalmenak eman nahi dira ezagutzera hango ekonomia eta enpresa sarean, eta harremanak sendotu Arabako lurraldean inbertsioak dituzten alemaniar enpresen headquarters-ekin. Datozen egunetan egingo diren bisita eta bileren beste helburu bat da bidaiarien joan-etorriak eta turismo erakarpena areagotzea handizkari, xehekari eta MBTekin bilerak eginez, eta, orobat, biozientziak garatzeko lana ezagutzea.

Ordezkaritza horretan, Ramiro González diputatu nagusiaz gain, honako hauek ere joango dira: Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapen eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua, Cristina González, Enplegu, Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua, Gregorio Rojo Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea, Eduardo Mozo de Rosales Ganberako idazkaria, Nerea Melgosa Enplegu eta Garapen Jasangarriaren arloko zinegotzia eta Maider Etxeberria Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria.

Prowein feria

Misioa astelehenean abiatuko da, martxoaren 19an, Gasteizko aireportuan, eta lehenbiziko hitzordua egun horretan bertan goizean izango da, Dusseldorf-Messera iritsitakoan, Prowein feria ari baita egiten han igandeaz geroztik. Prowein da, hain zuzen, mahastizaintza eta ardogintzako Europako feriarik garrantzitsuenetako bat.

Gero, misioak hainbat enpresa bisitatuko ditu, hala nola Pferd Ruggeberg (Caballito izenarekin da ezagun hemen), Araban kokatuta dagoen lantegiaren enpresa nagusia, edo Demofabrik, 4.0 industria teknologien erakusle bat, non industria eta goi mailako hezkuntza elkarrekin ari diren lanean: Arabako erakundeek, dagoeneko, lehentasunezkotzat jo dituzte teknologia horiek Arabako enpresentzat.

Halaber, RTWH campusa bisitatzeko asmoa ere badu misioak, hau da, Alemaniako politeknikorik garrantzitsuena; hain zuzen, gaur egun, 280 enpresa pribatuk baino gehiagok partekatzen dituzte baliabideak unibertsitatearekin institutu horretan. Bestalde, aberasgarria izango da orobat Koloniako Biocampusa ikustera joatea, hura baita Europako ikerguneetan aitzindarietakoa biologia zientziei dagokienez.

Turismoa

 Turismoari dagokion agendak, halaber, badu garrantzia erakunde bidaia honetan, Gasteiz eta Kolonia arteko aire konexioaren balioa jarri nahi baitu agerian ––aireko ibilbide horretan, orain arte, 10.000 bidaiari baino gehiago ibili dira––, eta turismo helburu gisa sustatu. Kolonia da Alemanian biztanle gehien dauzkaten hirien artean laugarrena, milioi bat baino gehiago bizi baitira han, eta Renania eskualdeak, berriz, 17 milioi biztanle baino gehiago dauzka, eta, beraz, axola handiko turismo merkatu igortzailea da.

Programa ofizialaren barruan, halaber, bada Köln Tourism Board delakoarekin bilera bat, entitate hori baita turismoaren sektoreari aholku ematen diona Koloniako eskualdean, turismo produktu pertsonalizatuak garatzeko, eta hura baita turisten eta prentsaren arteko topagunea. Halaber, programa ofizialaren barruan, zenbait ekitaldi izango dira Araba turismo agentzia gisa aurkezteko alemaniar bidaia agentzia handizkari eta xehekariei.

Bestalde, ordezkaritzak bilera bat egingo du Koloniako merkataritza ganberarekin, zeinek 250 enplegatu baino gehiago baitauzka kide dituen 150.000 konpainientzat intereseko arloetan lan

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:36

 

  • Urtaranen gobernuak nabarmendu du Udalak gihar ekonomikoa berreskuratu duela, aurrekontuaren kudeaketa onari esker

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek 2017ko udal aurrekontuaren likidazioa onetsi du dekretu bidez, eta 2018ko kontuetan iaz hasi edo konprometitutako proiektuei dagozkien diru-soberakinak sartzeko baimena eman du. Ekitaldi ekonomikoa ixteko bi eragiketa horiek eginda, Udalaren aldeko  969.773 euroko saldo positiboa sortu da, geroko beharretarako erabilgarri.

“Udalak ahalmen ekonomikoa berreskuratu beharra zuela azpimarratzen jardun dugu eta, hain zuzen ere, balantze honek egiaztatzen du Gasteiz gihar ekonomikoa hartzen ari dela. Oso egoera kezkagarritik gentozen, udal kontuetan zuloa baitzegoen; hari aurre egiteko aparteko neurriak hartu behar izan genituen, eta hiru urte ere igaro ez direnean, ikuspegia guztiz ezberdina da”, azaldu du alkateak.

Bereziki positiboa da Udalaren egoera ekonomikoaren adierazle nagusietako baten eboluzioa: aurrezpen garbia, alegia, sarrera arrunten eta gastu arrunten arteko aldea. 2017ko aurrekontu-likidazioaren datuek 14,98 milioi euroko saldo positiboa ematen dute aldagai horretan, Arabako Foru Ogasunaren Foru Arauan oinarritutako kalkuluaren arabera. Aurreko urteko aurrezpen garbia baino ia 10 milioi euro gehiago da kopuru hori, eta 2017ko aurrekontu osoaren % 4,04 da. Ehunekoa hori aurreko urtekoa baino 2,7 handiagoa da, eta Udalaren ahalmen ekonomikoa berreskuratu izanaren adierazle garrantzitsua da. “Datu horiek ematen diguten kaudimenak hiriaren proiektu estrategikoei aurre egitea ahalbidetuko digute etorkizunean”, azpimarratu du Urtaranek.

Udal kontuen likidazioaren arabera, iazko gastu osoa 343,1 milioi euro izan zen, 370,1 milioiko behin betiko aurrekontutik. Horrek esan nahi du aurrekontuaren % 92,7 bete zela. “Datu ona da, batetik, gure konpromisoen betetze-maila handia egiaztatzen duelako eta, bestetik, ekonomi kudeaketa arduratsua egiten ari garela erakusten duelako. Beti esan dugu ez genuela gastatuko ez genuen dirurik, eta ekitaldiaren amaieran egiaztatu daiteke beste urte batez zorroztasun ekonomikoz jokatu dugula balantze defizitarioa eragozteko. Aldi berean, inbertitzeko ahalegina egin ahal izan dugu, hiri osoan 20 lan estrategiko baino gehiago martxan jartzea ahalbidetu diguna, Gasteiz eraldatzen eta modernizatzen jarraitzeko, eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen”, amaitu du alkateak.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:31

Euskaltzaleen Topaguneak irakurtzeko zaletasuna sustatzeko antolatzen duen programa maiatzaren 31ra arte egingo da Gasteizko 23 liburutegitan

Udal Liburutegien Sareak bigarren urtez hartuko du parte “Irakurri, Gozatu eta Oparitu” kanpainan; Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du hori, 45 udalerritan, irakurtzeko zaletasuna eta bereziki euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzearren.

Maiatzaren 31ra arte iraungo du kanpainak, eta sarea osatzen duten 23 liburutegietan egingo da. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok adierazi duenez, sareak “ahalegin berezia egingo du bazkideek programan parte har dezaten eta euskaraz irakurtzen gozatzeaz gain, programak eskaintzen dituen abantailez goza dezaten. Izan ere  —erantsi du— % 100ean partekatzen ditugu helburuak: kulturaren sustapena, irakurketa oro har eta euskarazkoa bereziki hauspotuz, eta herritarren aisialdia aberastea”.

Kanpainan parte hartzeko, izenak berak aipatzen dituen hiru urratsak bete behar dira:

1.- Irakurri. Euskaraz irakurtzean datza lehen urratsa. Nahikoa da liburutegi publikora hurbiltzea, euskarazko libururen bat maileguan hartzea, eta irakurtzea.

2.- Gozatu. Liburua irakurri eta liburutegira eramatean, fitxa erraz bat bete beharko da: zein liburu irakurri den, zein iritzi dugun, etab. Horren truke, liburutegiko arduradunak erosketa-txeke bat emango digu, hitzartutako liburu-dendetako batean erabiltzeko.

3.- Oparitu. Azken urratsa lagun edo senitarteko bati liburu bat oparitzea izango da, edo erosketa-txartela bera, horri esker euskarazko edozein liburu % 35 merkeago erosi ahalko baitute.

Gainera, apirilaren eta maiatzaren bukaeran, liburutegi bakoitzak euskarazko liburuak erosteko 30 euroko txartela zozketatuko du hilabete horretan irakurketa-fitxa bete dutenen artean.

Kanpainak maiatzaren 31ra arte irauten duen arren, txartelak ekainaren 15era arte erabili ahalko dira.

Herritarrak parte hartzera eta gure liburutegi eta liburu-dendetara hurbiltzera animatzen ditugu, kanpaina honek bertako saltokiei ere laguntzen baitie; nahikoa da bazkide txartela izatea, baina hori  ez da oztopoa, oso erraza baita lortzea”, amaitu du Cantok.

Informazio +

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:04

Azken asteetako eguraldi txarrak Lakua 03ko futbol-zelaia berritzeko obren amaiera atzeratzera behartu du. Tokiko Gobernu Batzarrak gaur erabaki du lanak egiten ari den enpresari gauzatzeko epea luzatzea.

Instalazioaren eraberritzea martxoaren 21ean amaitzekoa zen, baina enpresak argudiatu du ezinezkoa izan dela belar artifiziala kolatzea eta lerroak markatzea, hilabete honetan izandako hotza eta hezetasuna direla kausa.

Bestetik, datozen asteetarako eguraldi-iragarpenek ezinezko bihurtzen dute kolatze-lanetarako behar diren egunak planifikatzea, eta soropilaren gainean harea eta kautxua jartzeko lanei ere eragiten die horrek.

Hori guztia kontuan izanik, kontratua gauzatzeko epea maiatzaren 20ra arte luzatzea erabaki  da.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:03

Udalaren erabakiz, errepresaliatutako gasteiztarrei aitorpena egiteko eguna izango da hori, data horretan fusilatu baitzuten Teodoro González de Zárate alkatea, beste hamabost pertsonarekin batera

 Posta kalearen eta Agirre Lehendakariaren kalearen arteko bidegurutzean jarritako eskultura batek gogoratuko ditu biktima guztiak

Datorren martxoaren 31n, Gasteizek omenaldia egingo die errepresio frankistaren biktima izan ziren gasteiztar guztiei, haien oroitzapenezko eskultura bat deseztaliz.

Udalak egun hori aukeratu du 1937ko data horretan fusilatu zutelako garaiko alkate Teodoro González de Zárate, beste hamabost pertsonarekin batera, Errepublikaren gobernuari leial izaten jarraitzeagatik.

Altxatutako tropek hiria hartu ondoren atxilotu zuten, eta ondoren Arabako espetxe probintzialetik atera eta Azazetako mendatera eraman zuten kamioi batean, beste hamabost atxiloturekin, eta bertan fusilatu. Herritarrak gehien hunkitu zuen fusilamenduetako bat izan zen.

Martxoaren 31tik (larunbata) aurrera, Posta kalearen eta Agirre Lehendakariaren kalearen arteko bidegurutzean jarritako eskultura batek gogoratuko ditu “hirian errepresio frankista jasan zuten pertsona guztiak, Gasteizko Udalbatzako kideak zein herritarrak oro har. Askatasuna defendatzeko eta demokrazia defendatzeko egin zuten lana gogoratuko dugu”. Alkateak dei egin die gasteiztarrei, oroitzapen eta aitorpen ekitaldian parte har dezaten: “hiriak ahantz ez ditzan nahi dugu, haiei duintasuna itzuli eta justizia egin”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Hasiera batean eskultura Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren ondoko plazatxoan jartzea pentsatu zen, baina Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformak eta beste elkarte batzuk (Martxoak3 adibidez) beste leku batean jartzeko eskatu zuten, eta Udal gobernuak onetsi.

Martxoaren 31n errepresaliatutako gasteiztarrei aitorpena egiteko eguna izendatuta, amaitutzat emango da Memoria Historikoaren Planean jasotako ekintzetako bat, azken asteetan lau oroimen-leku (Santa Isabel hilerrian, Sagrado Corazón ikastetxean, Bake kalean eta Karmengo komentuan) inauguratuz gauzatu dena.

Memoria Historikoaren Planean beste jarduera batzuk ere aurreikusi dira: hainbat ataritan dauden xafla frankistak kentzea, beste espazio batzuk testuinguruan jartzea, eta errepresioarekin zerikusia izan zuten pertsonei ohoreak kentzea, besteak beste.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:58

Arabako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatzea onetsi Tokiko Gobernu Batzarrak, Gasteizko lurraldean eragina izango duten inbertsioak finantzatzeko. Bigarren urtez, jarraian, 2,5 milioi euroko ekarpen ekonomikoa jasoko du Udalak Foru Aldunditik, erabilera publikoko hainbat azpiegitura eta proiektu estrategiko bultzatzeko.

Aste honetan bertan onetsi du hitzarmena Arabako Foru Aldundiko gobernu-kontseiluak, eta berariazko ekarpenak egingo ditu dagoeneko garatzen ari diren hain azpiegituratarako, hala nola Bost Enparantza proiektuaren barruan Santa Barbara plaza berritzeko. 2,5 milioi horien beste parte bat kirol-ekipamenduak eraberritu eta hobetzeko inbertsioetarako izango da, Gasteiz Antzokia finantzatzeko eta espazio publikoko hainbat azpiegituratarako. Berrikuntza gisa, aurreko urtearen aldean, beste bi inbertsio ere barne hartuko ditu hitzarmenak: Basaldea proiektua —Abetxukuko baratzezaintza ekologikoko mintegiko ureztapen-sistemaren kostuari aurre egiteko— eta handizkako azokak eraberritzea.

Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, euskal erakundeek Gasteizekin duten konpromisoa erakusten du lankidetza-hitzarmen berri honek. “Agintaldi honetan, Eusko Jaurlaritzak ematen duen hiriburutza-kanona bikoiztu egin da, 40 milioi euroko ekarpen ekonomikoa egingo baitu 2020ra bitartean, eta Aldundia bigarren urtez inplikatu da Gasteizekin, inbertsio garrantzitsuen finantzaketan, gasteiztarren bizi-kalitatea hobetzeko, eta biziki eskertu nahi diogu hori”, azpimarratu du alkateak.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:53

Gizarte Politiken Sailak 124.889 € jarriko ditu udalaren gizarte-zerbitzuetan arreta jasotzen duten 39 pertsonari prestakuntza emateko: ostalaritza eta sukaldaritzako ikastaroetan hartuko dute parte, lan-kualifikazioa lortzerik izan dezaten eta, hartara, gizarteratzeko bultzada handia jasoko dute.

Zabaltegui Judimendi enpresari esleitu zaio “Sukaldaritza ikastaro lagundua”, “Ostalaritza ikastaro lagundua” eta “Ostalaritzaren hastapenei buruzko lantegia” ikastaroak aurten emateko kontratua.

Horietako bakoitzak 13 leku ditu. Ostalaritzaren alorreko eta gaitasun sozio-pertsonalak lantzeko prestakuntza teoriko-praktikoaz gain, taberna-jatetxe batean prestakuntza praktikoa egin ahalko dute parte-hartzaileek.

Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek azaldu duenez, “enpleguak gizarteratzeko eta laneratzeko baliabide nagusietako bat izaten jarraitzen du. Enplegurik ez izatea da gizarte-ahuldadearen arrazoi nagusietako bat. Horregatik da garrantzitsua ikastaro hauen bitartez egiten dugun lana, parte-hartzaileei tresnak eta baliabideak eskaintzen dizkiegulako gizarteratzeko, hau da, prestakuntza eta lan-mundura hurbiltzea”.

Hauek dira ostalaritzaren hastapenei buruzko lantegiaren helburuak: lanean hasi aurreko gaitasunak (talde-lana, antolatzeko gaitasuna, erantzukizuna, konstantzia, inplikazioa eta konpromisoa) sustatzea, ostalaritzaren arloko trebetasunak eta ezagutzak eskuratzea, ikastearen eta lan-munduaren aldeko jarrerak indartzea, eta lan-mundura hurbiltzea, 20 eguneko praktikaldiaren bitartez.

Ostalaritza ikastaro lagunduak eta sukaldaritzako elaborazioei buruzko ikastaro lagunduak, berriz, sostengu eman eta lagun egiteko prozesua eskaintzen dute, gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzen duten trebetasunak indartzeko. Horretaz gain, ostalaritza sektoreko berariazko ezagutzak eskuratzeko bide ematen dute, eta  lan-mundura hurbiltzea, 25 eguneko praktikaldiaren bitartez eta prestakuntzarekin eta lanarekin lotutako orientabideen bitartez.

Share

Aurrekoak »