Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 martxoa 2018 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Carmen’ ballet-lana aurkeztea

Parte hartzaileak. Koreografo eta zuzendari Victor Ullate; zuzendari artistiko Eduardo Lao; eta dantzari nagusiak: Lucía Lacarra eta Josué Ullate

Eguna. Ostirala, martxoak 23

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Fotonotizia, Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:37

Udaltzaingoko Bide Heziketarako Parkeak antolatutako “Seguru bizi” marrazki lehiaketaren XVI. edizioko sariak banatzeko ekitaldia egin da gaur goizean udaletxeko harrera-aretoan; Lehen Hezkuntzako 16 ikastetxetako 544 ikaslek hartu dute parte.

Gorka Urtaran alkatea izan da buru ekitaldian, Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapatero, Saileko zuzendari José Antonio Anguiano eta udal taldeetako zein Udaltzaingoko beste ordezkari batzuk lagun zituela.

Laura Juesas (San Martin), Andrea Barahona (Urkide) eta Unai Ramírez (Toki Eder) izan dira lehen hiru sarien irabazleak; lehenak argazki-kamera bat jaso du, eta bigarrenak eta hirugarrenak, bizikleta bana.

Orobat, 25 akzesit banatu dira ikastetxe hauetako ikasleen artean: Angel Ganivet, Arantzabela, Corazonistas, Judimendi, Landazuri, López de Guereñu, Nazareth, Olabide, Presentación de María, Sagrado Corazón, San Martin, San Prudencio, San Viator eta Virgen Niña. Segurtasunerako material-sorta bana jaso dute guztiek: bizikletarako kaskoa, argiak, etab.

“Seguru bizi” marrazki lehiaketa Udaltzaingoak urtero antolatzen dituen prestakuntza eta kontzientziazio jardueretako bat da; umeak jarrera seguruak hartzeko beharraz kontzientziatzea eta trafikoaren arriskuez ohartaraztea da horien helburua.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:12

 

 

 

 

 

Lanek 960.000 euroko inbertsioa eskatuko dute, gutxi gorabehera 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du Latinoamerikako biribilgunea lurperatzeko eta TUVISAren kotxetegi berriak egiteko behar diren eraikuntza-proiektuen idazketa. Gorka Urtaranek azaldu du Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dutela laster. Horren bidez, Euskal Trenbide Sareak (ETS) hartuko du bere gain bi azterlanen finantzaketa, gutxi gorabehera 960.000 euro izango dena. “Oso albiste garrantzitsua da, lehen pauso serioa baita Latinoamerikako biribilgunea lurperatzeko eta kotxetegiak eraikitzeko. Eta erakunde garrantzitsu baten, Eusko Jaurlaritzaren, konpromiso eta inplikazioarekin lortu dugu, beraz, Lehendakariari alor horretan erakutsitako sentiberatasuna eskertu nahi diot”, nabarmendu du alkateak.

Horrekin lotuta, Gasteizko alkateak aipatu du ezen “erakundeen arteko koordinazioak eta lankidetzak agintaldi honetan proiektu estrategikoak sustatu eta garatu ahal izateko bide eman” duela, “hala nola tranbia hegoaldera eta Salburura luzatzea eta oraingo linea periferikoan BEA ezartzea. Gure gobernuak lanean jarraituko du beste administrazio batzuen lankidetza ere lortzeko, Gasteizek aurrera egiteko horren beharra baitu”. Latinoamerikako biribilguneko trafikoari konponbidea ematea eta kotxetegiak eraikitzea proiektu estrategikoak dira mugikortasunaren alorrean, eta Vitoria-Gasteiz 2025 Estrategiaren zutabeetako bi.

Latinoamerikako biribilgunetik 66.000 ibilgailu inguru igarotzen dira egunean. “Ia hiriko ibilgailuen erdiari eragiten dion trafiko-arazoa da”, esan du Gorka Urtaranek. Hain zuzen ere, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Plana berrikusten ari da orain, eta aipatutako biribilguneko trafikoaren modelizazioa lantzen ari dira horren barruan. Informazio hori prest dagoenean, ETSk eraikuntza-azterlana lantzeko kontratua (660.000 eurokoa gutxi gorabehera) lizitatuko du, eta horrek zehaztuko ditu behin betiko irtenbidea eta obren epeak zein xehetasunak.

TUVISAko kotxetegiei dagokienez, alkateak gogorarazi du Arkitektura Zerbitzuak eta hiri autobusen enpresak badutela aurreproiektu bat. ETSk informazio hori baliatuko du eraikuntza-azterlanerako (300.000 euro inguru baliatuko du horretarako). Oraingoz, 150 ibilgailu inguru hartzeko kotxetegiak aurreikusi dira. Ehun leku 12 metroko autobusentzat lirateke. Gainerakoak, berriz, 18 metrokoentzat. Lekuen heren batek, gainera, autobus elektrikoei emango die zerbitzu. Udal mintegiaren lursailean eraikiko dira, 52.806 metro koadro baitu, Zadorra hiribidearen eta Juan Crisostomo Arriaga kalearen arteko izkinan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:33

Orotara 18 jarduerak osatzen dute egitaraua, eta amaitzeko, Lola Herrera arituko da abenduaren 18an, garaian ”Nuevo Teatro” izendatu zuten hartan “La corte de Napoleón” estreinatu izanaren 100 urtera

 Larunbatean, martxoak 26, hasiko dira Principal antzokiaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak, fatxadan 100 argi piztuz, eta amaitzeko, Lola Herrera arituko da abenduaren 18an, garaian —eta 1951ra  arte— ”Nuevo Teatro” izendatu zuten hartan “La corte de Napoleón” estreinatu izanaren 100 urtera.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu du egitaraua. Haren hitzetan, “antzokia eta arte eszenikoak hiriaren eta gizartearen eboluzioarekin bat joan dira ehun urte hauetan; beraz, antzokiak babestu duen kulturaren ikuspegitik gure iraganaz hausnartzeko ere balio dezake mendeurrenak, herritarren bizi-kalitatea hobetu eta sustatzeko ispilua izateaz gain”.

Ekitaldiak larunbatean bertan hasiko dira, antzokiaren fatxadan 100 argi piztuz, eta abenduaren 18an bukatuko dira. Egun horretan, Lola Herrera handiak izango du antzokiko agertokira igotzeko ohorea, “Cinco horas con Mario” lanarekin, bertan “La corte de Napoleón” estreinatu izanaren 100 urtera.

Principal antzokiaren mendeurrena ospatzea oso gertakari garrantzitsua da, eta aukera paregabea da antzokiaren beraren balioa nabarmentzeko, herritarrak haren iraganaz eta orainaz harro egon daitezen, Principal antzokiaren  etorkizunari begira ari garen honetan”, amaitu du Cantok.

Principal antzokiaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak

  • 100 argi – ehun urte Martxoaren 24an (larunbata), 19:30ean, ehun lanpara piztuko dira Principal antzokiaren fatxadan, antzokiaren bizitza urte bakoitzeko bana.
  • Txokoetan dantzan: sortu berri den Arabako Dantza Gazte Konpainiak Principal antzokian programatutako profesionalen hiru ikuskizunen aurretiazko tarteak girotuko ditu eta, aldi berean, bertako txokoak erakutsiko.
  • Lehena larunbatean izango da, 20:00etan, Víctor Ullateren Balletaren “Carmen” lanaren aurretik.
  • Bigarrena, apirilaren 20an, Dantzaz konpainiaren “Growing Young” lanaren aurretik.
  • Eta hirugarrena, maiatzaren 17an, Genevako Antzokiko Balletaren “Tristan e Isolda” emanaldiaren aurretik.
  • Apiriletik urrira bitartean, Pusken edukiontzia izeneko jarduera garatuko da: Principal antzokiarekin lotutako bizipenak, emozioak eta oroitzapenak bilduko dira Principal antzokiaren sarreran jarritako kutxa eta maleta batzuetan, edozein formatutan.
  • Ekainetik azarora arte, berriz, Antzokiko txokoak ezagutu lehiaketa egingo da, sare sozialak baliatuz: argazki batzuetan agertzen diren eta askotan oharkabean geratzen diren antzokiko osagai arkitektonikoak eta apaingarriak identifikatu beharko dira.
  • Irailean, goiz eta arratsaldez, Bisitak antzokira, haren historian zehar jarduera egingo da.
  • Orobat, antzinako argazkien bi erakusketa antolatuko dira: antzokia eraiki zenetik gaur egunera arteko argazkien hautaketa, Gasteizko Udal Artxiboan gordetako argazkiak baliatuz.
  • Lehena, irailean eta urrian, El Camerino tabernan.
  • Bigarrena, azaroan eta abenduan, Principal antzokian bertan.
  • Urrian, Nazioarteko Antzerki Jaialdiarekin batera, bertako eszena-sortzaileek ohikoez bestelako espazioetan beren proposamenak erakusteko xedez sortutako Off Lokal programazioak Principal antzokiaren mendeurrenari eskainiko dizkio bere sorkuntzak.
  • Mendeurreneko ekitaldi nagusiak abenduaren 13tik 18ra izango dira.
  • Abenduaren 13an, 20:30ean, diziplina anitzeko solasaldia izango da: hainbat arlotako espezialistek (historia, arkitektura, antzerkia…) antzokia inauguratu zeneko gizarte eta kultura giro bizi-bizia aztertuko dute.
  • Abenduaren 14an, 20:30ean, Cienycienta lana estreinatuko da Principal antzokian. Garai bateko antzezlanen eszenaratzea gogoratuko duen ikuskizuna da, bertako artistek egina, Mikel Gómez de Seguraren zuzendaritzapean.
  • Abenduaren 15 eta 16an, Ihes -antzokia: Principal antzokiaren istorioak izeneko joko handia egingo da antzokiko leku ezberdinetan; 16 urtetik gorakoek hartu ahalko dute parte, eta 14 urtetik gorakoek, pertsona heldu batek lagunduta.
  • Abenduaren 17an, 20:30ean, tokiko musikari eta kantarien kontzertua izango da.
  • Abenduaren 18an, azkenik, “Cinco horas con Mario” lana eskainiko du Lola Herrerak. Antzezpenaren ondoren, publikoarekiko topaketa egingo da, antzoki zaharren arima berreskuratzeko.
  • Bestelako ekintzak:
  • Abenduan, Pusken edukiontziari buruzko erakusketa egingo da.
  • Orobat, oroitzapenezko bideoa egingo da, antzezte arteekin lotutako hainbat eragileren

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:05

 

 

 

 

 

-Elena Martínez de Madina euskaltzain urgazleak ondu du lana, eta, Arabako hiriburuaz gainera, Gasteizko beste 64 herriak ikergai dituen egitasmo zabal baten zati da

-Elena Martínez de Madina: “Leku-izen normatibizatuak proposatzen dira. Horrek gure lurraldeko hizkuntzak, gure usadio zaharrak, gure flora, fauna, geografía eta historia ezagutzen laguntzen digu”

-Gasteizko Udalaren laguntzaz argitaratu da liburuki hau

Euskaltzaindiak Gasteiz udalerriko toponimia historikoaren seigarren liburukia aurkeztu du gaur, hiriburuko Udaletxean. Agerpena Udaletxeko prentsa aretoan egin da, eta bertan izan dira Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua, Roberto González de Viñaspre euskaltzain oso eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria eta Elena Martínez de Madina Salazar, Gasteizko Toponimia VI, Arratzua II liburuaren egilea.

Elena Martínez de Madina euskaltzain urgazle eta Onomastika batzordekideak eginiko ikerlana, Arabako hiriburuaz gainera, Gasteizko beste 64 herriak ikergai dituen egitasmo zabal baten zati da. “Lan honetan ez da toponimo-bilketa soilik aurkezten -adierazi du euskaltzain urgazleak-, baita onomastika-ikerketa baten hipotesiak eta ondorioak ere. Izan ere, leku-izen normatibizatuak proposatzen dira, hala nola izen bakoitzaren etimologia, batzuetan ziurra, beste batzuetan ez hainbeste. Horrek gure lurraldeko hizkuntzak, gure usadio zaharrak, gure flora, fauna, geografia eta historia ezagutzen laguntzen digu”.

Arratzua merindade zaharra osatzen zuten herrien ikerketa toponimiko osoa hiru liburukitan banatzen da. Lehenak sei herri zituen aztergai, eta orain aurkezten den honek zazpi (Aberasturi, Andollu, Argandoña, Askartza, Billafranka, Bolibar eta Uribarri Nagusia). Gainerako herrien toponimia-analisi sakona bi urte barru argitaratuko da.

Egitasmo hau guztia egingarria da Gasteizko Udalak Euskaltzaindiarekin sinatua duen hitzarmenari esker. “Ekimen eredugarria da oro har toponimia-ondarearen mesedetan, eta, euskarari dagokionez, funtsezko datu-bilduma oparoa bertoko euskararen ezaugarriez nabarmen gehiago jakin dezagun”, aitortu du Roberto González de Viñaspre Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko buruak.

Euskaltzaindiak Gasteizko udaletxean gaur egin duen Osoko bilkura baliatu du arabar guztientzat ekarpen ohargarria den lan hau jendaurrean aurkezteko.

2018rako hitzarmena Gasteizko Udalarekin

Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen berria sinatu dute 2018rako, bi erakundeen arteko lankidetza sendotzeko eta euskararen erabilera sustatzeko baliagarri izango den akordioa. “Agiri honek berresten du Gasteizko Udalarekin aspalditik daukagun harremana eta elkarrekin egin izan dugun lana, eta bide horretatik jarraitu nahi dugu, hiriko Toponimia ikertzen eta bestelako zerbitzuak eskaintzen Gasteizko herritarrei”, esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak gaurko prentsaurrekoan.

Hitzarmenaren bidez, Euskaltzaindiak aholku emango dio Udalari euskararekin lotutako gaietan, eta hizkuntza babesten, zaintzen eta sustatzen jarraituko du. Orobat, kultur zabalkunderako jarduerak, ikastaroak eta hitzaldiak egingo ditu, baina Gasteizko Toponimia bildumaren jarraipena izango da egiteko nagusia. Zehazki, 2017ko. Urtearen azken lauhilekoan hasiera eman zion Arratzua III fasearekin jarraituko du Akademiak 2018. urtean.   Bere aldetik, Udalak 63.000 euro emango dizkio Akademiari, urte osoan kultur zabalkunderako jarduerak, ikastaroak eta hitzaldiak egin ditzan.

Bere aldetik, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gogoratu du euskarak hirian izan behar duen bultzadaren “katalizatzaile eta dinamizatzaile” moduan jokatu behar duela Udalak, eta aitortu du zeregin horretan dabilela buru-belarri azken 20 urteotan, Euskaltzaindiaren eskutik. “Elkarlan emankorra eta gogobetegarria da, alde biak asetzen dituena”, esan du alkateak. Zentzu honetan, Urtaranek gogoratu du Gasteizek, Euskadiko hiriburua den heinean, “euskararen hiria” izan behar duela “eta izan daitekeela. Gure hizkuntza altxor bat da eta gure hizkuntza bultzatu eta gure toponimia aztertzen jarraitzeko hau bezalako lanak funtsezkoak dira. Askotan esaten dugu izena badu zerbaitek izana ere baduela. Eta hori da gure udalerrian gertatzen dena. Herri txiki askok osatzen dute Gasteiz eta horrekin batera mendiak, ibaiak, larreak edota haranak. Toki guzti hauek bere izena dute eta izena dutelako existitzen dira. Izen guzti hauek euskaratik datoz. Eta horregatik uste dut gure Udalerrian sustraietan eta bihotzean euskara dagoela. Elena Martinez de Madinaren lanarekin gure hizkuntzaren presentziaren alde lan egiten jarraitzen dugu”, esan du alkateak.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:27

Enoturismoa eta gastronomia erakutsi ditu erakargarri nagusi gisa

Arabako erakundeak, ekonomia eta merkataritza misio baten barruan, beren turismo erakargarri nagusiak erakusten ari zaizkie asteon Alemaniako bidaia agentziei eta prentsa espezializatuari xede batekin, eta da lurraldea oporretarako helmuga gisa kokatu nahi dutela Europako merkatu nagusietako batean, aprobetxatuta hegaldiak daudela Gasteiz eta Kolonia artean.

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu dizkie lurralde historikoko turismo eskaintzaren eduki nagusiak eta haien kapitalak Kolonian kokatuta dauden eta Espainiara eta Portugalera zirkuituak taldean egin eta oporrak taldean igarotzea programatzean espezializatuta dauden handizkako bidaia agentzia biri (Conti-Reisen eta Olimar-Reisen).

Arabako ordezkaritzaren buru Ramiro González diputatu nagusia da, baina harekin batera beste hauek era badaude: Pilar García de Salazar Ekonomia Garapenaren Saileko diputatua, Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatua, Maider Etxebarria Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria, Nerea Melgosa Ekonomia Garapenaren zinegotzia, Gregorio Rojo Arabako Merkataritza Ganberako lehendakaria eta Eduardo Mozo de Rosales erakunde horretako idazkaria.

Oraingoan, Cristina Gonzalezek, Maider Etxebarriak eta Nerea Melgosak parte hartu dute bilera horietan, eta beste bilera bat egin dute Koloniako Turismo Bulegoarekin, informazioa trukatzeko eta lankidetza aukerak aztertzeko.

Agenda hori jarraipen bat da atzo arratsaldean hiri berdineko hotel batean izaniko aurkezpen batena; izan ere, Araba turismo helmuga gisa aurkeztu zen, eta aurkezpen horretan, Alemaniako txikizkako berrogeita hamarren bat bidaia agentzia eta bidaietan eta aisialdian espezializaturiko tokiko kazetariak eta blogariak egon ziren. Haren xedea izan zen jakinaraztea zer eskaintzen duten Gasteizek eta Arabak.

Enoturismoa eta gastronomia

Maider Etxebarria Turismo zuzendariak Alemaniako agentzia eta komunikabideei Arabako ondarearen, kulturaren eta naturaren baliabideen berri eman zien, eta bereziki nabarmendu zituen enoturismoa eta gastronomia. Aurkezpen horretan bi ikus-entzunezko baliatu ziren, bata Arabako Errioxari eta haren eskaintza enoturistikoari buruzkoa, eta bestea lurraldeko taberna eta jatetxeei buruzkoa.

Ekitaldia bukatzeko, Arabako Errioxako ardoak eta Arabako Txakolina jatorrizko deiturako ardoak dastatu ziren.

Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Udalak eta Arabako Merkataritza Ganberak koordinatutako erakunde lan honen xedea da Araba oporretarako helmuga gisa kokatzea Alemanian, zeina baita Europako turismo merkatu nagusietako bat, aprobetxatuz hegaldi erregularrak daudela Gasteiz eta Kolonia artean bi aldiz astean.

Alemania nazioarteko hirugarren merkatua da Arabako turismo sektorerako, eta Euskadikorako, eta, hain zuzen ere, Renaniatik –eskualde horretan dago Kolonia– etortzen dira bisitari gehienak. 10.500 alemaniar inguruk eman zuten gaua iaz, 2017an, Arabako hotel eta nekazal turismoetan, eta azkeneko bost ekitaldian % 28ko hazkundea izan du.

 

Alemaniako turismoa oraindik garrantzitsuagoa izan daiteke Araban, kontuan izanda, batez ere, 2017. urtearen azkenetatik hegaldiak daudela Gasteizko eta Koloniako aireportuen artean. Kontuan izan behar da, gainera, turista alemaniarrak nabarmendu egiten direla egunero egiten duten gastuan eta beren helmugetako batez besteko egonaldietan (alemaniarren urteko gastua bidaietan 60.000 euro dira urtean).

Alemaniako bidaia agentziek nahi dutena da beren produktuak bereiztea, xede duten publikoari modu segmentatuan zuzentzeko, eta horretan Araban aukerak ditu helmuga erakargarri gisa kokatzeko, batez ere lehen mailako eskaintza enoturistikoa bilatzen dutenentzat, gastronomiaz gozatzen dutenentzat edo natura ondo zainduta, jendetzarik gabe, bilatzen dutenentzat.

Turismo sustapeneko bilera horiek kokatzen dira Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Udalak eta Arabako Merkataritza Ganberak osatutako ordezkaritza bat aste honetan Alemaniako Ipar Westfaliako Renania estatura Arabako ekonomia eta turismo ahalmenak erakusteko xedez egiten ari den bidaia instituzional baten barruan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:04

 

 

 

Mikel Arranz, Irene Santiago, Mikel Romero eta Adriana Fariñas & Ibai Cobok beren argazkiak eta bideo-sorkuntzak erakutsiko dituzte 2018ko martxoaren 23tik maiatzaren 2ra arte

Gau arratsaldetik maiatzaren 2ra arte ikusi ahalko da “Tetrapack 2018” erakusketa Amarika aretoan, zeinak Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazte Klik Klak lehiaketa irabazi duten proposamenak biltzen baititu.

Tetrapack-en helburua arte sorkuntza sustatzea da, eta erakustokiak hartuz sortzaile berrien lana ikusaraztea. Gazteen sorkuntzarako sari horrek ez dakar berekin diruzko ordainsaririk. “Gazte Klik Klak lehiaketak proiektu batean parte hartzeko bide ematen du, prestakuntza-prozesu baten bitartez, zeinaren ondoren saritutakoen lana ezagutarazten baita. Horri esker, irabazleek erakusketa partekatu batean agerraraz dezakete beren lana, argazkigintza, bideo-sorkuntza eta arte plastikoen alorreko adituen laguntzarekin”, azaldu du Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatu Igone Martínez de Luna eta artista irabazleekin batera erakusketa aurkezteko egin duen prentsaurrekoan.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatu du erakusketa, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin. Mikel Arranz, Irene Santiago, Mikel Romero eta Adriana Fariñas & Ibai Cobok aurkeztuko dituzte beren lanak Tetrapack-en bederatzigarren edizioan, eurek irabazi baitzuten 2017ko Gazte Klik Klak lehiaketa; “Identitateak” lemaren pean, Gasteizko gazteen ideiak osatzen dituzten askotariko identitateak aurkitu eta agerian jartzea eskatu zitzaien parte-hartzaileei.

ZAS Kultur kolektiboaren ordezkari Nerea Lekuona artista gasteiztarra izan da 2017ko Gazte Klik Klak-en zein 2018ko Tetrapck-en komisarioa. Orobat, komisario elkartu batek hartu du parte edizio honetan, Gazte Klik Klak-en aurreko lehiaketak irabazi dituztenen artetik hautatua. Zehazki, Jon Gorospe argazkilari gasteiztarra izan da. Komisarioarekin batera estuki lan egin du eta, hartara, bere ibilbide luzeari garatzeko eta esperimentatzeko beste eremu bat gehitu dio.

 

600 gazte baino gehiago bederatzi ediziotan

Orain arte, 600 pertsona inguruk hartu dute parte Gazte Klik Klak-en; horietatik, ia 100ek erakutsi dituzte beren lanak Gazte Klik Klak erakusketan, eta horretaz gain, 36k Tetrapack-en.

Jon Gorosperena berarena, aurtengo lehiaketaren komisarioa, edo beste izen batzuk, hala nola Sara Berasaluce, Leire Baztarrica, Iñigo Grasset, Jaime Venega eta Jennifer Custodiorena, hasi dira jada entzuten Gasteizko artearen munduan, Gazteria Zerbitzuak beren hirian nabarmentzen lagundu baitie, inor ez dela profeta bere herrian dioen topiko tristea hautsiz. Tetrapack, guztiaren gainetik, ikasteko espazioa da, artista gazteek gure lurraldean sorkuntzaren alorrean ibilbide aitortua duten pertsonen aholkularitza jasotzen baitute beren lanak ekoizteko. Arte sorkuntza sustatu nahi du, eta erakustokiak hartuz sortzaile berrien lana ikusarazi“, azaldu du Iñaki Prusillak.

Dosierra (pdf)

Katalogoa (pdf)

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:35

 

Udal sozietateak egun hau baliatu du ura giza eskubiderako dei unibertsala zabaltzeko eta azken urteko uraren kudeaketaren balantzea aurkezteko.

 

Uraren Mundu Eguneko kartela

Gaur, Nazio Batuek proposaturik, Uraren Mundu Eguna da, eta Gasteizko Udalak zein AMVISA udal sozietateak  bat egin dute horrekin. Gaurko egunez, mezu ugarik gogorarazten digute munduan oraindik alde handiak daudela edateko ura eta saneamendua edukitzeari dagokionez —erronka horiek bete gabe daudenez Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan daude sartuta—, eta horien artean datu hau nabarmentzen da: 2.100 milioi pertsonak ez dute segurtasunez kudeatutako urik. Izan ere, bakarrik uraren zikloaren kudeaketa ziur, efikaz eta eraginkor batek ahalbidetzen die herri eta hiriei garatzea, osasun publikoko adierazleak hobetzea eta, gainera, iraunkortasunez egitea.

Egoera hori konpontzen laguntzearren, AMVISAk bere aurrekontuaren % 1 (250.000 euro gutxi gorabehera) bideratzen du beste kontinente batzuetan hornidura eta saneamenduaren lotutako proiektuak finantzatzera. Hain zuzen ere, proiektu hauei eman zitzaien laguntza 2017an:  edateko ura eramatea San Benito, Los Encuentros eta El Cortijora (El Salvador); akueduktu komunitarioa eraikitzea Las Veredasen (Kolonbia), 2. fasea, eta  Thieppe (Senegal) herrira ura eramatea, 2. fasea. Orobat, Etiopian lehortea arintzen lagundu zen, Larrialdietarako Arabako Funtsaren bitartez.

“AMVISAk ahaleginak egiten jarraitzen du kalitate-berme handieneko zerbitzua eskaintzeko, edateko urari ez ezik, baita banaketa, saneamendu eta arazte prozesuei zein herritarren arretari eta hiriarekiko eta ingurumenarekiko konpromisoari dagokienez ere”, azaldu du AMVISAko lehendakari Jaione Aguirrek.

2017n, berriro ere, minimo historikoa erregistratu zen Arakako araztegitik hiriko banaketa-sarera sartutako uraren bolumenean: 17.974.000 metro kubiko, hau da, aurreko urtean baino % 0,65 gutxiago. Bi arrazoirengatik lortu da hori: batetik, kontsumoak ez direlako aldatu, biztanleria handitu arren, eta Gasteizko sareak inoiz baino ur gutxiago galtzen duelako. Izan ere, sarean sartutako uraren % 91,30 eraginkortasunez baliatzen da, erabilera ezberdinetan, eta kontagailuek —arrazoi teknikoak direla kausa— gutxiago neurtzen dutela kontuan hartuz gero, esan daiteke sarera hornitutako uraren % 95etik gora iristen dela azken helmugara. AEAS-Ur Hornikuntzaren eta Saneamenduaren Espainiako Elkartearen “XIV Estudio Nacional de Suministro de Agua Potable y Saneamiento en España 2016” azterlanaren datuen arabera, estatuko hirietan kontrolatu gabeko uraren bolumena % 20 eta 25 artekoa zen, beraz, Gasteiz benetako galera gutxien (% 5etik behera) duten hirien artean zegoen.

Bestetik, dotazio orokorra eguneko eta biztanleko 200 litrotik beherakoa izan da lehen aldiz, zehazki, 197,8 litro. Kontsumo horren zatirik handienak (% 58) etxeetakoak izaten jarraitzen du, eta batez besteko kontsumoa eguneko eta biztanleko 107 litro izan da (hirigunea bakarrik kontuan hartuz gero, 106,3 litro, hau da, aurreko urtean bezalatsu). Gainera, hiriko 28 auzoetako 15etan —nekazaritza eremuak kenduta— kontsumoak batez bestekoaren azpikoak izan dira, eta seitan (Arana, Arantzabela, Pilar, Zaramaga, Salburua eta Zabalgana) ez dira biztanleko eta eguneko 100 litrora iritsi. AEASen azterlanaren datuen arabera, estatuko kontsumoa pertsonako eta eguneko 139 litro zen (Europako txikienetako bat); hori ikusita, esan daiteke Gasteizko biztanleek ura eraginkortasun handiz erabiltzen jarraitzen dutela, eta eraginkortasunaren kultura hori gainerako sektoreetara zabaltzen ari dela.

Share