Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 martxoa 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Tetrapack 2018

Iazko Gazte Klik Klak lehiaketaren irabazleek egindako erakusketaren aurkezpena

Parte hartzaileak.

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Iñaki Prusilla; Kultura eta Euskara foru diputatu Igone Martínez de Luna; erakusketako komisario Nerea Lekuona; eta saritutako artistak

Eguna. Osteguna, martxoak 22

Ordua. 10:15

Tokia. Amárica aretoa

———————————

Prentsaurrekoa. Euskaltzaindiarekin hitzarmena sinatzea eta ‘Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II’ ikerlanaren aurkezpena

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Andres Urrutia, euskaltzainburua; Roberto González de Viñaspre euskaltzain osoa eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria; eta Elena Martínez de Madina Salazar euskaltzain urgazle eta liburuaren egilea

Eguna. Osteguna, martxoak 22

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————-

Prentsaurrekoa. Proiektu estrategikoak

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, martxoak 22

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————–

Prentsaurrekoa. Teatro Principal Antzokiaren mendeurreneko ekitaldiak aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Osteguna, martxoak 22

Ordua. 12:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————————

Sari banaketa. ‘Seguru bizi’ XVI. Lehiaketako sari-banaketa

Seguru bizi XVI. marrazki lehiaketako sariak banatuko dituzte; Udaltzaingoaren Bide-Hezkuntzarako Parkeak antolatu du hori.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Herritarren Segurtasun zinegotzi Carlos Zapatero

Eguna. Osteguna, martxoak 22

Ordua. 13:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:20

 

 

 

 

 

 

 

GORKA URTARAN ALKATEAREN AUDIOA

Ekitaldian zumarren landaketa bat egon da, baita jardunaldi teknikoak

Gaur, Basoen Nazioarteko Eguna ospatu da Gasteizen, “Juntos por los Bosques” (http://juntosporlosbosques.ingenierosdemontes.org ) taldeak sustaturik; talde horretan, Estatuko basoen sektorea ordezten duten 30 entitate baino gehiago biltzen dira. Arabako hiriburuan egin da jardunaldia, Eraztun Berdearen 25. urteurrenaren karietara, eta erakunde ekitaldi bat zein adituentzako jardunaldi teknikoak barne hartu ditu. 1971tik ospatzen da aipatutako nazioarteko eguna, eta aurten “Baso eta hiri iraunkorrak: bizi gaitezen hiri berdeago eta osasungarriagoetan” lema du. Hirietako berdeguneen zeregina nabarmentzea du helburutzat, hiriaren birikak eta klima baldintzen erregulatzaile zein klima aldaketaren aurreko egokitzaile izateaz gain, bizimodu osasungarriagoa izaten laguntzen baitute, osasun fisiko eta mental hobea sustatzen, eta sozializaziorako lekua eskaintzen. Nazio Batuen Erakundearen ekimenez egiten da Basoen Nazioarteko Eguna, eta estatuan “Juntos por los Bosques” plataformak bideratzen du.

Aurten, Basoen Nazioarteko Eguna Gasteizen ospatu da, Eraztun Berdea sortu zeneko 25. urteurrena dela eta; garai hartan aitzindaria izan zen ekimena eredua bihurtu da beste hiri batzuentzat, eta Arabako hiriburua 2012ko European Green Capital izendatzea ekarri zuen. Ekitaldi ofizialean hauek hartu dute parte: alkatea, Gorka Urtaran; “Juntos por los Bosques” plataformaren koordinatzailea, Eduardo Rojas; Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritza eta Elikadurako idazkari nagusia, Carlos Cabanas; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua, Iñaki Arriola, eta Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatua, Josean Galera. Agintariek grafiosiari erresistente diren zenbait zumarren landaketan parte hartu dute, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Geografia Saileko eta Ingurumen Zientzia eta Teknologia Institutuko irakasle titular eta ikertzaile Martí Boada i Juncàrekin batera.

Bere mintzaldian, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek “basoen gizarte, ekonomia eta ingurumen balio handia” azpimarratu du. Haren hitzetan, “Ez da Gasteiz baino leku hoberik gaurko ekitaldi hau hartzeko. Euskadiko udalerri handiena da, eta nekazaritza eta baso lurrek hartzen dute haren azaleraren bi heren”. Gorka Urtaranek, orobat, udalerria osatzen duten administrazio batzarren lana nabarmendu du, “mendeetan zehar gure basoak eta nekazaritza eremuak babestu baitituzte”, baita duela 25 urte Udalak Eraztun Berdea sustatzean egindako apustua ere. Bestetik, alkateak azaldu du Gasteizen 120.000 zuhaitz inguru daudela, eta biztanleko 40 metro koadro berdegune. “Horrenbestez, hiria bera basoa dela esan genezake”, adierazi du.

“Basoen Nazioarteko Egunaren helburua basoek gizateriari egiten dizkioten ezin konta ahaleko ekarpenak agerian jartzea da, eta nekez aurki zitekeen leku hoberik gure herrialdean Euskadi baino eta, zehazki, Gasteiz eta Arabako foru lurraldea. Gogoan izan behar dugu Euskadi eta Katalunia direla baso portzentaje handiena duten lurraldeak, % 55 eta % 52 baitute, hurrenez hurren, eta, aldi berean, gure herrialdeko lurralde garatuenak eta industrializatuenak direla. Aurtengo ospakizunerako aukeratu den gaiak —”Baso eta hiri iraunkorrak”— basoek hirietako bizi-kalitateari egiten dizkioten ekarpenak aitortzen ditu. Hain zuzen ere, Gasteizko Eraztun Berdea dugu denboran aurreratutako eredu bat, ezagutu, aztertu eta errepikatzea merezi duena, aurten zilarrezko ezteiak ospatzen ari baikara, Gasteizko azken alkateen eta Luis Andrés Orive mendi ingeniariak gidatutako teknikari taldearen ikuspegiari eta perseberentziari esker”, adierazi du “Juntos por los Bosques” plataformaren koordinatzaile eta Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialaren dekano Eduardo Rojas Brialesek.

“Juntos por los Bosques” kolektiboak eta Gasteizko Udalak  jardunaldi bat antolatu dute —hitzaldiak eta beste jarduera batzuk barne hartzen ditu—, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Baskegur elkartearen laguntzarekin. Ondoren, honako hauek hitz egin dute: Martí Boada i Juncà, Bartzelonako Unibertsitate Autonomokoa; Luis Andrés Orive, Gasteizko IGIkoa; Oskar Akarate Zabalo, Baskegur elkartekoa; Xabier Agote, Albaola museokoa, eta Antonio Martín Chicote, “Cabaña Real de Carreteros” elkartekoa.  Amaitzeko, bisita egingo dute Salburuko interpretazio zentrora eta Salburuko parkera.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:00

 

 

 

 

 

 

Egunotan Alemaniara; hain zuzen ere, Ipar Westfaliako Renania estatura, Gasteizko eta Arabako ekonomia eta turismo ahalmenak erakusteko joan den ordezkaritza instituzionalak bilera bat izan du gaur Koloniako Merkataritza Ganberako ordezkari gorenekin, non 150.000 konpainia baino gehiago sartuta baitaude.

Ramiro González diputatu nagusiak Alemaniako enpresei esan die “lurralde lehiakor eta lehentasunezko inbertsio gune” gisa begiratzeko Arabari. “Araba lurralde garatua da, aukerez hornitua, berrikuntzaren alde egiten duena, erabat lehiakorra eta gaitasuna daukana lehen mailako enpresak bertan instalatzeko.  Hortaz, Araba da aurkitu, bizi eta inbertitzeko toki bat”, segurtatu die erakunde alemaniar horretako Ulf Reichhardt zuzendari nagusiari eta Andreas Schäfer nazioarteko zuzendariari, besteak beste.

Nerea Melgosa Enplegu zinegotziak adierazi duenez, “aukera paregabea da Gasteizko enpreseentzat. Gainera bi lurraldeak antzekoak gara. Haren lana bereziki oinarrituta dago enpresak digitalizatzean, teknologia trukeetan, prestakuntza jarraituan, eta batez ere logistikan, salgaiak trukatzeko estrategikoa den enklabe batean kokatzen baita Kolonia. Gure xedea izan da arlo horiei buruzko ezagutzak trukatu eta Gasteizen/Arabaren eta Koloniaren arteko harremanak indartzea”.

Koloniako Merkataritza Ganberak, zeinak 250 enplegatu baino gehiago baitauzka, aktiboki lan egiten du intereseko hainbat arlotan, kide dituen 150.000 konpainientzat.

Gregorio Rojo Arabako Merkataritza Ganberako lehendakariak aurkeztu ditu hauexek osatutako ordezkaritzako kideak: Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala eta Arabako Merkataritza Ganbera bera.

Aireportuen arteko harremana indartzea

Ordu batzuk geroago, espedizioaren hurrengo bisita gunea aireportua izan da. Esan behar da bidaia instituzional hori egin dela aprobetxatuz Ryanair-en bidez berriki lotu direla airetik Arabako hiriburua eta Kolonia, eta horren xedeetako bat dela sustatzea Gasteizko aireportuaren bidaiari fluxua eta hobetzea lurraldeen arteko lotura.

Nola 17 milioi biztanle dagoen 100 kilometroko eremuan eta nola enpresa asko dagoen metatuta inguruetan, Kolonia enklabe estrategikoa da airetiko garraiobideari dagokionez. Era berean, aireportu horretan 80 kongresu eta azoka baino gehiago garatzen dira urtean, eta abiadura handiko intercity-expres lotura bat daukate hiriarekin, eta horrek ahalbidetzen diete sustatzeko haien lehiakortasun abantaila.

Horregatik guztiagatik, eta etorkizunean bi aireportuen arteko lankidetza bideak adosteko, espedizioak lan bilera bat egin du. Bilera horretan, zuzenean jakin da zer sustapen lan egiten duen Koloniako aireportuak eta zein diren haren ibilbideak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:13

Bake kaletik sartuko da aparkalekura, eta Pio XII.aren kalera ematen duen arrapalatik aterako, Posta kalean barrena

Gasteizko alkate Gorka Urtaran Santa Barbara plazako eta inguruko merkatari zein auzokoekin bildu da gaur goizean. Inguru horretan egiten ari diren lanak agintaldi honetako asmo handienekoetakoak dira, Gasteizko Udalak 6,7 milioi euroko inbertsioa egingo baitu, eta une honetan ahalegin betean ari dira, aurreikusitako epeak betetzearren. Lanak gauzatzeko epea 15 hilabetekoa da, eta horien bidez espazio publiko bat hiriarentzat berreskuratu nahi da, oinezkoentzako super-etxadi moderno, funtzional eta atseginagoa sortuz.

Gasteizko alkateak azaldu du, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillarekin batera, lurpean egin beharreko lanak amaitzen direnean aparkalekura sartzeko eta bertatik irteteko trafikoan aldaketak egingo direla, orain gertatzen diren pilaketak eragozteko. Zehazki, Bake kaletik sartuko dira ibilgailuak aparkalekura, eta plazaren beste muturreko arrapalatik aterako dira Pio XII.aren kalera, Posta kalean barrena. Izan ere, Bake kaletik manifestazioren bat igarotzen denean auto-pilaketak sortzen dira.

 

 

 

Share