Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 martxoa 2018 17:00

‘Vitoria-Gasteizko Memoria Historikoa’ eskultura agertzea

‘Vitoria-Gasteizko Memoria Historikoa’ eskulturaren inaugurazio ofiziala, Teodoro Gonzalez de Zarate eta orobat gerra zibilaren eta diktadura frankistaren biktimak gogoan.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Udalbatzako ordezkariak; eta beste erakunde batzuetako ordezkariak

Eguna. Larunbata, martxoak 31

Ordua. 12:00

Tokia. Posta eta Agirre Lehendakaria kaleen bidegurutzeko plazatxoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:32


 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Instalazio honek osatu egiten du iaz Foru Aldundiak, Arabako Batzar Nagusiek eta Vitoria-Gasteizko Udalak biktima horien oroimenez egindako ekitaldia

Gaurtik aurrera, ‘Azazetan eraildako 16ak’ oroitzen dituen panel bat dago Azazeta herrian. Horren bidez, osatu egiten da iaz, frankistek egindako sarraski horren 80. urteurrenaren harira, A-132 errepidearen 16. kilometroan ipinitako oroitarria. Instalazio honek burutu egiten du Arabako instituzioek diktadura frankistaren biktimen oroimenez lurralde historikoan egindako ekimena.

Arabako Foru Aldundiak, Arabako Batzar Nagusiek, Vitoria-Gasteizko Udalak eta tokiko instituzioek omenaldi at egin zuren 2017ko apirilak 1ean ‘Azazetako 16 erailei’, sarraski frankista horren 80. urteurrena zela-eta. Ekitaldi hori Arabako herri horretan bertan egin zen eta, Urkullu lehendakaria buru zela, balio izan zuen diktadura frankistak Arabako Lurralde Historiko osoan eragindako biktimak gogoratzeko.

Krimen anker horiek Azazetako mendatearen inguruko basoan gertatu ziren, A-132 errepidearen 16. kilometrotik gertu, 1937ko martxoaren 31tik apirilaren 1era arteko goizaldean. Errepidearen leku horretan eraildako pertsonen omenezko oroitarria ipini zen.

Biktimak ikusiarazi eta oroitarriaren esangura azaltze aldera, oraingoan, gertakarien urteurrenean, informazio-panel bat jarri da Azazeta herriko iturriaren ondoan. Bertran, biktima guztien izenekin batera, izandako gertrakari latzen kontakizun labur bat ipini da.

 

1937ko apirilak 1

Hamasei arabar hauek politikoki konprometituta zeuden eta garai horretako hainbat korronte ideologiko eta alderditakoak ziren, denak ere matxinada militarraren kontrakoak. Mola Generalak agindu zuen hamaseiak hiltzeko, martxoaren 27an Vitoria-gasteizera egin zuen bisitan.

Hamaseiak atxilotuta zeuden Vitoria-Gasteizko espetxe probintzialean, Bakea eta Posta kalea elkartzen diren lekuan. Martxoaren 31ko gauean atxilotuak askatu egin zituzten, Ordena Publikoko ordezkariaren aginduz. Baina kartzela kanpoan atzera ere atxilotu egin zituen guardia zibil, errekete eta falangista talde batek. Orpoz orpo lotu zituzten eta jarraian beren-beregi prestatutako bi ibilgailutan sartu zituzten. Hiritik irten eta Lizarrarantz abiatu ziren. A-123 errepidearen 16. kilometrotik hurbil geratu ziren. Ibilgailuetatik aldendu ostean, ‘paseatuak’ mendian gora eraman zituzten, eskumako bide-bazterretik 70-80 metrora zegoen leku batera. Bertan erail zituzten, aurretik epaitu gabe, eta aurretiaz bertan egindako hobi batean lurperatu zituzten.

Krimen horien bidez, Arabako herritarrak izututa mantendu nahi izatean gainera, ohartarazpen eta izu mezu bat bidali nahi zen Bizkaira eta matxinatuen kontrako indar politikoei.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:38

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek Gasteizko lurraldean eragina izango duten inbertsioak finantzatzeko hitzarmena sinatu dute gaur. Horri esker, Gasteizko Udalak 2,5 milioi euro jasoko ditu Foru Aldunditik, bigarren urtez jarraian, erabilera publikoko zenbait azpiegitura eta proiektu estrategiko sustatzeko.

Gorka Urtaranek nabarmendu du euskal erakundeen arteko lankidetzak udalerriari mesede egiten diola, eta akordioak lotzeko borondateari eta gaitasunari esker izan dela posible. Alkateak diputatu nagusiak Gasteizeko proiektu estrategikoekin duen inplikazioa eskertu du, eta bereziki Santa Barbara plaza eraberritzeko lanak eta Gasteiz Antzokia aipatu ditu.

 

Jarduera horietaz gain, 2,5 milioi euroko aparteko ekarpen ekonomikoaren zati bat kirol-ekipamenduak eraberritu eta hobetzeko eta espazio publikoko azpiegituretarako erabiliko da. Aurtengo hitzarmenean, gainera, iazkoan ez zeuden beste bi inbertsio sartu dira: Basaldea proiektua eta handizkako azoken eraberritzea.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:30

Duela gutxi, Olarizuko Santa Maria eguneko arreta zerbitzuak (Adurtzan) ateak ireki ditu berriro, 1. graduko mendekotasuna duten adinekoentzat egokitzeko lau hilabetez lanak egin ondoren.

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak 175.000 euro baino zertxobait gehiago inbertitu ditu bainugela geriatrikoa eta medikuen eta erizainen bulegoa eraberritzeko, aldagelak handitzeko, komunak egokitzeko eta instalazioak margotzeko.

“Horrela, espazio batzuk hobetu ditugu eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuaren ondoriozko beharretara egokitu gara”, azaldu du Peio López de Munainek, zeina zentroan izan baita bisitan gaur goizean.

López de Munainek eguneko arreta zerbitzuen garrantzia azpimarratu du, “horietan erabiltzaileen mediku jarraipena egiten baitugu, eta estimulazio eta girotze jarduerak garatzen, gizarte eta familia esku-hartzeaz gain”.

Olarizuko Santa Maria eguneko arreta zerbitzuak 30 leku ditu; Udalak horrelako sei zentro ditu orotara. Beste bostak leku hauetan daude banatuta: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko eta Blas de Otero kaleko zainpeko apartamentuen beheko solairuan eta Aurora, Arkupeak eta Los Molinos egoitzetan.

Guztira 131 leku dira, eta datorren urtean 160 inguru izatera iritsiko dira, Berpizkundearen plazako zerbitzu berria eraikitzen denean. Izan ere, Kontratazio Mahaiak gaur goizean esleitu du eraikuntza-proiektua, eta lanak irailean lizitatzea espero da.

Bestetik, Udalak zentro horiek egokitzen jarraitzeko asmoa du. Laster, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko eguneko arreta zerbitzuko instalazioak berdiseinatzeari ekingo zaio, obra-proiektua idaztearren.

“Erabiltzaile zein familientzat balio handia duen zerbitzua hobetzen ari gara. Familiek atsedena eta sostengua aurkitzen dituzte, eta adinekoei ahalik eta autonomia handiena mantentzen edo berreskuratzen laguntzen diegu, beste pertsona batzuekiko harremana sustatzen dugu, eta etxean bizitzen eta ohiko ingurunean jarraitzerik izan dezaten ahalbidetzen”, esan du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotziak.

Helburu horiek lortzeko, eguneko arreta zerbitzuek animazio soziokulturaleko zein estimulazioko programa bat garatzen dute, hainbat jarduera barne hartzen dituena: solasaldiak, psikoestimulazioa, musika-terapia, eskulanak, kultur bisitak, etab.

2017an, 3.000 jardueratik gora egin ziren zentro horietan. Azken 3 urteetan ia 400 pertsonari eman zaie arreta, gehienak (% 75) emakumeak. Erabiltzaileen batez besteko adina 85 urte da emakumeen kasuan, eta 80, gizonen kasuan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:55

Gaurtik hasita ekainaren 15era arte eskatu ahalko dira ekintzaileentzako bekak, enpresa-proiektu lokalei garatzeko laguntza ekonomikoa emateko sortuak. Orotara 70.000 euroko aurrekontua dute; bekaren gehieneko zenbatekoa eskatzaile bakoitzeko 2.500 eurokoa izango da, eta gutxienekoa, 1.000 eurokoa.

Aurkeztutako proposamenak balioesterakoan, Gasteizko Udalak zero eta 100 puntu bitarteko baremoa ezarri du, zeinaren bitartez ebaluatuko diren proposatutako jarduerarekin lotutako prestakuntza teknikoa eta eskarmentu profesionala, proiektuaren definizio-maila eta kalitatea, haren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa, aurreikusitako lan-plana, eta proiektuaren interes-maila, aldagai hauei begira: promozio ekonomikoa, berrikuntza, sormen-industrien sustapena, lana sortzea eta ekonomia sozialaren garapena. Azken kontzeptuarengatik 30 punturaino lor daiteke.

Ekintzaileentzako bekak eskatzeko bigarren epe bat ere izango da, ekainaren 16tik irailaren 28ra arte.

Informazio gehiago: Ekintzaileentzako bekak, 2018

 

 

Share