Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 martxoa 2018 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Oporrak bakean’ programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Garapen Lankidetzako zinegotzi Jaione Agirre; Lurralde Oreka eta Garapen Ekonomiko diputatu Pilar García de Salazar; AFANIS Saharako Umeak hartzeko Familien Elkarteko Irune Lujambio;  eta Frente Polisarioko Euskadiko delegatu Abdulah Arabi

Eguna. Astelehena, martxoak 26

Ordua. 10:30

Tokia. Arabako Foru Aldundiko prentsa aretoa

——————————

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Martxoaren 23ko gobernu-batzordean hitz egindako gaiak hizpide izango ditu Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, martxoak 26

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————

2018ko Itzuliaren Arabako etapak aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urataran; Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez; Gaubeako alkate Juan Carlos Ramírez-Escudero; eta Itzuliako zuzendari Julian Eraso

Eguna. Astelehena,martxoak 26

Ordua. 12:00

Tokia. Arabako Foru Aldundiko prentsa aretoa

 

 

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:55

Argi piztea Principal Antzokian, mendeurrena egiten duela eta

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Udalbatzako partaideak

Eguna. Larunbata, martxoak 24

Ordua. 20:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, otsailak 23

  • Alkate Gorka Urtaran, eta zinegotzi Jaione Agirre eta Isabel Martínez Arabako Txakolinaren eta Arabako Errioxako ardo berriaren jaian izango dira 19:30ean, Plaza Berriko upelen photocall-ean.

 

Larunbata, otsailak 24

  • Herritarren Segurtasun zinegotzi Carlos Zapatero Arabako Foru Suhiltzaile berriei egiaztagiriak emateko ekitaldian izango da 11:30ean, Probintzia plazan.
  • Principal Antzokiak mendeurrena betetzen duela eta, Alkate Gorka Urtaran eta alkateorde Peio López de Munain eta Itziar Gonzalo argiak pizteko ekitaldian izango dira 20:00etan, San Prudentzio kalean, antzoki aurrean.

Ostirala, otsailak 25 

  • Alkate Gorka Urtaran Eskuzko profesional finalerdira joango da, Ogueta pilotalekuan, 17:00etan.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:27

 

TUVISAren hamar autobus berriak berdeak izango dira, iaz estreinatutako hamar autobus artikulatuak bezala, baina hibridoak direla azpimarratuko da grafikoki. Zehazki, autobusen bi alboetan ‘BUS HIBRIDOA – BUS HÍBRIDO’ mezua inprimatuko da, entxufe baten ikonoarekin. Goialdean ‘ekologikoagoa, jasangarriago, irisgarriagoa’ lema daraman zerrenda ere eramango dute. Gasteizko autobus enpresak aurreikusi du lehen bost ibilgailuak aurtengo udan helduko direla.

Joan den abenduan, TUVISAko Administrazio Kontseiluak Vectia Mobility enpresari esleitu zion hamar autobusez —12 metroko luzerakoak— hornitzeko kontratua, 3.300.000 euroan. Lehenengo bostak udan helduko dira; gainerakoak, 2019ko udaberrian. Ibilgailu horiek “beste urrats bat dira TUVISAren flota berritzeko, eta teknologia eta ingurumen jauzi handia izango da alkateak 2025erako ezarritako erronka lortzeko, hau da, flota osoa hibridoa edo elektrikoa izan dadin”, azaldu du TUVISAko lehendakari Itziar Gonzalok.

Energia-kontsumo eraginkorra lortzeko sistemak ez ezik, autobus berriek gurpil-aulkietarako hiru leku izango dituzte, eta ibilgailuetara igotzeko arrapala elektriko eta eskuzkoak. VERIS.12 Hybrid modeloko ibilgailuak dira, hiru ate dituzte, eta 85 leku orotara. Energia biltegiratzeko sistema bat dute, zeinaren bitartez balaztatze-prozesuetan ibilgailuaren energia zinetikoa berreskuratzen den. Energia horri esker, errekuntzako motorra itzali egin daiteke ibilgailua gelditzen denean, eta modu % 100 elektrikoan berrabiatu. Teknologia horrek erregaietan % 20 aurreztea ahalbidetuko du, autobus arrunten aldean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:24

Bihar, martxoak 24, Gasteizko Udalak bat egingo du mundu osoko milaka hiri eta milioika pertsonarekin, WWF erakundeak sustatutako Planetaren Ordua (https://www.horadelplaneta.es) ekimenaren barruan, 20.30etik 21.30era bitartean. Gasteizko Udalak Andre Maria Zuriaren plazako eta San Migel elizako argiak itzaliko ditu ordubetez, klima-aldaketaren kontrako borrokarekin duen konpromisoa erakutsi eta arlo lokaletik ere planetaren alde jarduteko garrantzia nabarmentzeko.

‘Konekta zaitez planetaren ordura eta itzal ezazu argia’ lemaren bitartez, Planetaren Ordua ekimenak klima-aldaketaz eta basabizitzaren galeraz sentsibilizatu nahi du 2018an, txanpon beraren bi aldeak baitira bi arazo horiek. Iaz, milaka hiritan —baita Gasteizen ere— itzali ziren argiak munduko 187 herrialdetan eta 12.000 monumentu eta eraikin nabarmenetan.

Azkenaldian, historiako urterik beroenak, bero boladak eta lehorteak bata bestearen atzetik erregistratzen ari dira, eta muturreko fenomeno meteorologikoak gero eta maizago gertatzen.  Klima-aldaketa da dagoeneko biodibertsitatearen galeraren arrazoi nagusietako bat. Udalerriek ere erantzukizun handia dute berotegi-efektuko gasen emisioa murrizteko. Zenbait hiritan ari dira neurriak hartzen, Gasteizen tartean: energia-kontsumoa murriztea, autokontsumoa sustatzea, hiriak berdetzea, ibai eta basoak lehengoratzea, etab. Helburu horiek lortzeko funtsezkoa da herritarren laguntza, hau da, jendea bizimodu osasuntsuagoetara aldatzea eta klimarekiko eta gainerako izakiekiko arduratsuagoa izatea.

Argibide gehiago nahi izanez gero, edo kanpainarekin bat egin, web-orri honetara jo daiteke:WWF.

la hora del planeta

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:21

Gasteizko Udala ikertzen ari da zergatik hil diren azken asteetan hogei orein Salburuan. Enpresa bat arduratzen da animaliak kudeatzeaz Arkautiko baltsaren inguruan, Salburuko parkean. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saila eta Udaltzaingoa ari dira egoera aztertzen, koordinatuta, baina lasai egoteko adierazi dute.

Baliteke azken hilabeteko eguraldi txarrak eragin izana animalien heriotza, janari faltagatik, azken asteetan janari osagarria eman zaien arren; hain zuzen ere, eguraldia zela eta hartu zen aparteko neurri hori. Hil diren orein gehienak gazteenak eta eme zaharrenak izan dira. Alegia, taldeko ahulenak.

Udala informazioa biltzen ari da, besteak beste, animalien maneiuak heriotzan eraginik izan ote duen jakiteko. Zehazki, informazioa eskatu zaio taldea kudeatzen duen enpresari, eta kontrol eta zaintza neurriak handitzeko eskatu zaio. Gertatutakoari buruzko informazio guztia bildu ondoren, Ingurumen Elkargunean eta Ingurumen Batzordean ezagutaraziko du Udalak.

 

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:26

Gasteizko Udalak ibilbide luzea dauka egina berdintasun-politika publikoaren alorrean. Horren planifikazioa borondate politikoaren adierazpen argienetako bat da, batetik, berdintasunaren alorrean indarrean dagoen lege-esparrutik eratorritako betebeharrak garatzen dituelako eta, bestetik, aginte publikoen jarduera gidatuko duten helburu lehenetsiak zein izango diren zehazten duelako, baita denbora epe jakin batean horiek lortzeko zein konpromiso hartzen den ere.

Aipatutako politika hirian planifikatzeko zenbait berdintasun plan landu dira. Gasteizko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana (2014-2015) izan zen azkena, eta ondoren Gasteizko Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2017ko Agenda landu zen. Une horretan plan berria diseinatzeko beharra ikusi zen, genero-berdintasunen esparru orokorraren oinarri teorikoak ezartzearren. Harrezkero, eta 2017ko irailera arte, partaidetza-prozesu bizia garatu zen, hiriko hainbat gizarte-eragileren inplikazio, motibazio eta parte-hartze handiarekin: plana gauzatzeko ardura duten eta/edo hori lantzen parte hartu duten sail eta zerbitzuetako langileak, Berdintasun Elkarguneko eta talde feministetako kideak, emakumeen elkarteak eta LGTBI kolektiboak, IV. Planaren Zuzendaritza Batzordea, Udalaren Berdintasun Batzordea, etab.

Prozesu horren ondorioz, Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Planaren (2018-2021) oinarrizko dokumentua adostu zen, eta hortik IV. Planaren zirriborroaren azken bertsioa landu. 2017ko azarotik 2018ko otsailera arte, berriz, erkaketa-fasea egin da, eta parte hartu duten eragileen ekarpenak, alegazioak, balioespenak eta proposamenak jaso dira, komunikazio bide eta metodologia ezberdinak baliatuz. Irismen eta eduki ezberdinetako jarduerak proposatu ziren, eta horiek aztertu eta berrantolatzeak prozesu luze eta nekeza eskatu du, dokumentuari sendotasuna eta koherentzia eman ahal izateko.

Azkenik, behin betiko agiria idatzi zen, Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021) izenekoa; aurretik, Emakundek horri buruzko txostena egin zuen, zeinak egiaztatzen baitu planaren edukia bat datorrela EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planean aurreikusitako esku-hartze ildoekin eta jarraibideekin.

 

  1. Planak lau erronkari heldu nahi die, eta horietako bakoitza ildo estrategiko batean garatzen da:
  1. erronka: Pertsona guztiei (emakumeei bereziki, baina baita LGTBI pertsonei ere) beren herritartasun osoa garatzeko eta bermatzeko behar diren baliabideak bermatuko dizkien egite-moduak sustatzen dituen udala.

 

  1. ildo estrategikoa. BERDINTASUNA UDAL-GOBERNUAREN EREDUAN
  1. erronka: Bere agendaren erdigunean zainketak jartzen dituen udalerri bat, zainketen hornidura- eta harrera-eredu bidezkoago eta jasangarriago baten aldeko apustua egiten duen ekintza publikoaren bidez.

 

  1. ildo estrategikoa. ZAINKETEN EKONOMIA FEMINISTA
  1. erronka: Ahalduntze feministari laguntzen dioten baliabideak eta tresnak dituen hiria, prozesu pertsonal eta kolektiboei bide emateko eta berdintasunerantz aurrera egiteko xedez.

 

  1. ildo estrategikoa. AHALDUNTZE FEMINISTA
  1. erronka: Indarkeria matxistaren prebentzioaren, arretaren eta erreparazioaren arloan duen erantzukizuna bere gain hartzen duen administrazioa, Gasteiz berdintasunezkoago baterako bidean aurrera egite aldera.

 

  1. ildo estrategikoa. INDARKERIA MATXISTARIK GABEKO HIRIA

Ildo bakoitzak bere xede estrategiko eta operatiboak ditu, eta horietako bakoitzean, halaber, lehenengo bi urtekorako jarduerak zehazten dira, eta hurrengo bi urtekorako ildo orientatiboak proposatzen; lehenengo bi urtekoko ekintzak  eta emaitzak amaitu eta ebaluatu ondoren diseinatuko dira berariaz azken horiek.

2018rako aurrekontu kalkulua egin da Planean aurreikusitako jarduerak gauzatzeko eta konpromisoak eta helburuak bideratzeko, eta Udalak konpromisoa hartu du 2019, 2020 eta 2021erako behar den aurrekontua ere bermatzeko, kreditu nahikoa izatearen baldintzapean.

Bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu lana, denbora eta ahalegina eskainiz Plana lantzen parte hartu duten entitate, elkarte, eragile eta banako guztiei.

Azpimarratzekoa da sailek eta Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek plan hau sustatzen eta lantzen egin duten lan bateratua, datozen urteetan berdintasunaren alorreko plangintzak erakundeei —eta bereziki udalei— eskatuko dizkien erronketan erreferentzia izan nahi baitu.

 

Horrenbestez, Gasteizko Udalbatzak hau

ADIERAZTEN DU 

GASTEIZKO GENERO BERDINTASUNERAKO IV. PLANA tresna garrantzitsua dela hiri bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko bidean aurrera egiteko, desberdinkeria eta bazterkeria matxistaren arrazoi nagusietan eraginez.

 

HITZ EMATEN DU 

Planaren programetan indarraldiko lau urteetarako ezarritako jarduerak garatuko dituela, eta ezartzeko behar duen aurrekontuaz zuzkituko duela ekitaldietako bakoitzean.

Share