Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  12 martxoa 2018 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Monteverdi’ ikuskizuna aurkeztea

Parte hartzaileak. Khea Ziater konpainiako zuzendari Alex Gerediaga

Eguna. Asteartea, otsailak 13

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

——————————-

Kontu-Emateko Planaren aurkezpena, 2015-2019 Legegintzaldiko Planean jasotako konpromisoa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran udal gobernu taldeko beste kideekin batera

Eguna. Asteartea, martxoak 13

Ordua. 18:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:38

 

 

 

 

 

 

  • Gorka Urtaran alkateak, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eta Arabako ahaldun nagusiak inauguratu dute, gaur goizean, gastronomiaren 80 profesional bilduko dituen topaketa honen bosgarren edizioa
  • Gaur hasi eta datorren asteleheneraino (martxoak 14), Europa biltzar-jauregia tamaina txikiko sukaldaritzaren hiriburu bihurtu da. Bosgarren edizio honetan gastronomiaren 80 profesionaletik gora bildu ditu. Gorka Urtaran alkateak, Merkataritza eta Turismoko sailburu Alfredo Retortillok eta Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzálezek inauguratu dute egitarau profesionala.

2018ko edizioa tamaina txikiko sukaldaritzaren finkapenarena da, eta horrela frogatu du gaur goizean egitarau sozial eta ludikoaren inguruko harrera apartak, zeinak aurrea hartu dion egitarau profesionalari, eta hiriko beste leku batzuetara zabaldu den, esaterako Iradier Arenara, Azoka plazara (Abastos fundazioa) eta hiriko zenbait jatetxetara.

Alkateak azpimarratu duenez, “Gasteizek eta Arabak argi bereziz distiratzen duten profesionalak dituzte, etxean zein kanpoan distiratu ere, baina egia da lan eta ospe hori errazago ikus daitezen erakunde, elkarte eta komunikabideen laguntza behar dutela.  Gaur inauguratzen dugun honen eta antzeko biltzarrek –zeinetan profesionalak eta ikusleak elkartzen diren, emakumea omentzen den, haurrengana hurbiltzen, eta benetan duen balioa aitortzen diona tokiko produktuetan oinarritutako guneak, gure Azoka plaza kasu– ”sare esanguratsua ehuntzen laguntzen dute, garrantzitsuak sektorearent,zat baina baita hiriarentzat berarentzat ere”.

Argentina da aurtengo jardunadi profesionaletako herrialde gonbidatua, eta lau izen ospetsu etorriko zaizkigu handik horren harira: Samanta Leske (Argentinako Gastronomiaren Institutua), Mercedes Solís (Buenos Aireseko Masticar Gastronomia Feriako koordinatzailea), Rodrigo Llanes (San Luiseko Epic hoteleko sukaldariburua) eta Javier Rodríguez (Córdabako El Papagayo jatetxea).

Horiei bilduko zaie Paulo Airado, Donostiako Amelia jatetxeko sukaldariburu argentinarra, zeinaren eskutik etorri den aldaketa bakarra Euskadiko Michelin izarren artean; Amelia jatetxearen filosofia azalduko du, hots, bere sukaldaritzaren funtsa, tokiko produktuetan oinarritua.

Baina Argentina ez da izango Miniaturen ordezkatutako herrialde bakarra. Erresuma batuak eta Irlandak tapei eta pintxoak ulertzeko modua ekarriko dute, besteak beste Rob Curley eta Nick Foley sukaldarien eskutik; laguntzaile izango dituzte Gorka Arrieta gasteiztarra eta Londreseko tapa-sukaldaritza espainiarraren aitzindaria, José Pizarro extremadurarra, duela hogei urtetik gora han bizi dena.

Jardunaldi profesionalak indartsu hasi dira, Mugaritzeko sorkuntzei eta pintxoekin konpartitzen duten lekuari buruzko hitzaldi batekin, jatetxe bereko I+G lantaldeko Julián Oteroren eskutik.

Share

 

 

 

 

 

 

Ekimena Basquegamek sustatu du, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzaz, gehienez sei talde elkartuko ditu Euskadiko hiriburuan, uztailetik urrira bitartean euren proiektuak gara ditzaten nazioarteko mentoreen laguntzaz

F2P Campus Vitoria-Gasteiz nazioarteko bi adituk zuzenduko dute: Jon Beltrán de Heredia arabarrak eta Raúl Herrerok

Artium izango da, besteak beste, Amazon, Google edo Euskaltel partner izango dituen campusaren egoitza ofiziala

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Arabako foru diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek aurkeztu dute gaur Arabako hiriburuan Free-to-Play (F2P) bideo-jokoen munduko lehenengo campus-azeleratzailea. Ekimena Kultura eta Sormen Industriei (KSI) lotuta dago, Eusko Jaurlaritzak sustatu du Euskadin bideo-jokoen sektoreko enpresak biltzen dituen Basquegame elkartearen bidez eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza du. Helburua da 2016an 116.000 milioi eurotik gora fakturatu zituen sektore bateko nazioarteko proiekturik onenak Gasteizera erakartzea. Berez, sektore honek une hauetan guztiz hartzen du bideo-kojoen merkatua, gehien saldutako 200 bideo-jokoetatik 197k ezaugarri horiek dituzte, eta horien artean benetako “best seller” batzuk daude, esate baterako Candy Crush Saga, 100 milioi jokalari baino gehiago dituena eta egunean 5 milioi fakturatzen dituena.

F2P Campus Vitoria-Gasteiz aurtengo uztailetik urrira bitartean egingo da, egoitza nagusia Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoa, izango du eta bertan gehienez 3 kide izango dituzten 6 taldek garatuko dituzte euren proiektuak. Parte-hartzaile horiek www.f2pcampus.com webaren bidez jasotako hautagai guztien artetik aukeratuko dira. Web hori jada abian dago era horretako bideo-jokoak bakarrik bilduko dituen lehenengo campus-azeleratzaile horretan parte hartzeko baldintzak kontsultatu nahi dituzten guztientzat. Ekimena sektoreko nazioarteko bi adituk zuzenduko dute: Jon Beltrán de Heredia arabarrak, mundu osoan ezaguna den Commandos bideo-jokoan parte hartu duenak, eta Raúl Herrerok. F2P Campus Vitoria-Gasteiz ekimenak, bi zuzendari horiez gainera, Estatuko eta nazioarteko beste hamar bat mentore izango ditu, eta ezagunenak Joony Koo korearra, sektoreko bide-urratzaileetako bat, Amir Rajan eta Andrés Tallos dira. Gainera, Amazon, Google eta Euskaltel partner ezagunak ere sartu ditu jada.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak campus-azeleratzaile berri honi buruz esan duenez, “ekimen estrategikoa da Euskadirako, Arabarako eta Gasteizerako, eta hazten ari den sektore kultural digital batera talentua, jarduera eta negozioa erakartzea du helburu”. “Oinarri bat eraiki nahi dugu jarduera ekonomiko jarraitu batekin lurraldean inpaktu bat sortzeko. Ezin dugu ahaztu sektore hau beste Kultura eta Sormen Industria batzuk mugiarazten dituen eragilea dela, besteak beste, marrazkigileena, animatzaileena, diseinatzaileena, gidoilariena, musikariena, itzultzaileena, eta abar”, esan du. Free-to-play bideo-jokoen segmentua (erabiltzaileentzat doan direnena) ez da halabeharrez aukeratu, merkatuko segmenturik garrantzitsuena baita: urtean % 20tik gorako hazkundea du formatu mugikorrean, eta gehien saltzen diren app-en % 75 era honetako bideo-jokoak dira.

Sailburuak F2P Campus Vitoria-Gasteiz ekimenaren nazioarteko ikuspegia ere azpimarratu du, free-to-play ekitaldi eta azeleratzaile bakarra baita: “Aukera bikaina dugu merkatuan orain arte egon ez den hutsune bat betetzeko, eta garrantzizkoak izango dira bi zuzendariek sektorean duten esperientzia eta parte-hartzaileei bere proiektua garatzen laguntzeko ekimenean parte hartuko duten mentore guztien kalitatea”. Zupiriak, azkenik, nabarmendu du euskal erakundeak Kultura eta Sormen Industrien alde egiten ari diren apustua.

Arabako foru diputatu nagusiak, Ramiro Gonzálezek, bestalde, F2P Campus Vitoria-Gasteiz ekimena lurraldean egiteak lurraldearentzat duen garrantzia azpimarratu du, “zalantza izpirik gabe etengabe hazten ari den sektore bateko talentuekin harremanetan jartzeko aukera emango digu, eta aberastasun eta enplegu iturri izan daiteke Arabarako. Orain arte Arabako ekintzaileek jo izan dute nazioarteko azeleratzaileetara euren proiektuak garatzera. Orain, berriz, geuk erakarriko dugu talentua gure lurraldera eta etorkizun oparoa duen sormen-industria batekin sinergiak sortuko ditugu”. González oso pozik agertu da egoitza nagusia Artium izango delako. “Museoan gune bat utzi dute, eta egokitzen ari dira, taldeek sormen-giroan lan egin dezaten hiriaren erdigunean eta arteaz inguratuta. Kokapena, zalantzarik gabe, talderik eta proiekturik onenak erakartzeko beste elementu bat izango da”, azpimarratu du.

Azkenik, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek esan du ziur dagoela F2P Campus Vitoria-Gasteiz ekimenak nazioarteko proiekzioa emango diola hiriari. “Ziur gaude campusa abian egongo den 3 hilabete hauetan bertan parte hartzen duten taldeak nahiz gurera etortzen diren mentoreak Gasteiz hiriaren mandatari bihurtuko direla. Hirian biziko dira eta hirian lan egingo dute, baina hiriaz gozatu ere egingo dute”. Bestalde, Urtaranek nabarmendu du sormenaren aldetik Gasteizen dagoen oinarriaren garrantzia, Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola bezalako proiektuei esker. Alkatearen iritziz, inportantea litzateke elkarlana sustatzea kultura industrien tokiko ekosistemaren eta F2P Campusean arituko diren talde parte-hartzaileen artean. “Elkarrekintza hori giltzarri izango da talentua gurean gera dadin, kanpotik ere talentura erakartzeko eta gure hiria arlo horretan posizionatzeko”, azaldu du.

 

Onenak aurkitzeko 2 hilabete

Gaur zabaldu da free-to-play bideo-jokoen sektorean proiektu bat duten pertsonek lehenengo F2P Campus Vitoria-Gasteiz ekimenean aukeratutako taldeetako bat izan ahal izateko izena emateko epea. Eskaera aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaituko da. Hautaketa-batzorde batek aztertuko ditu aurkezten diren eskaerak, eta ekainaren 15ean emango du aukeratutakoen izena. Handik hilabete batera emango zaio hasiera campus-azeleratzaileari, eta urriaren erdialdera amaituko da Demo Day batekin (azken ekitaldi horretan parte-hartzaileek euren proiektuen aurrerapena aurkeztuko dute).

Campusaren antolatzaileek lan handia egingo dute proiekturik onenak erakartzeko, eta ekimenaren berri, beraz, mundu osoko foro eta hedabide espezializatuetan emango dute. Ekimena martxoaren 16an, ostiralean, aurkeztuko zaie sektoreko euskal industriari eta ekintzaile izan daitezkeenei “Free to play, aurkitu nola sortzen den negozioa musu-truk diren bideo-jokoetan” izenburupean Arabako Parke Teknologikoan egingo den jardunaldian. Izena doan eman ahal izango da Euskadi Innova webaren bidez.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:30

Martxoaren 20 eta 21ean, 200 pertsonatik gora igoko dira Principal antzokiko agertokira, Musika Eskolaren mende laurdena ospatzeko ekitaldi nagusian

 Luis Aranburu Musika Eskolaren 25. urteurreneko kontzertua dela eta, lehenengo aldiz historian Eskolako, Udal Musika Bandako, Udal Folklore Akademiako, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko eta Arte eta Lanbide Eskolako 214 musikari eta artista elkartuko dira.

Kontzertua Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ideia ugarietako bat zen hasieran, baina udal kulturaren lankidetzaren eta egiten dugun lanaren sinboloa bihurtu da, kontzertu paregabe eta bakarra eskaintzeko asmoz, kultur eta musika hiri batek, Gasteizek, merezi duen mailakoa”, adierazi du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, zeina sailaren mendeko atal guztien arduradun eta Arte eta Lanbide Eskolako patronatuko kidea baita.

Harekin batera izan dira aipatutako atalen arduradunak —Hilario Extremiana, Roberto Álvarez, Carmen Tercero eta Juan Arrosagaray— eta urteurrena bete duen Eskolako zuzendaria  —Paco Galve—.

 

 

 

 

 

 

Orotara 214 pertsona igoko dira Principal antzokiko agertokira, denen artean (antzokiaren beraren urteurrena barne) 500 urteko esperientzia batzen duten erakundeak ordezkatuz.

 

 

 

 

 

 

PROGRAMA

Kontzertua martxoaren 20an eta 21ean egingo da, 19:15ean hasita, Principal antzokian. Sarreraren prezioa sinbolikoa da, 5 euro, eta leku hauetan eros daiteke:

  • Principal antzokiko leihatilan.
  • Telefonoz: 945161045, kreditu-txartelarekin.
  • Interneten
    • ticket.kutxabank.es/principalantzokia/
    • principalantzokia.org
  • Kutxabank-en 24 orduko kutxazainetan (Dendaraba eta Andre Maria Zuria).

Informazio gehiagowww.principalantzokia.org.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:14

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaurtik martxoaren 22ra arte, adinekoentzako zentro soziokulturalek Zoriontasunaren Astea ospatuko dute eta, besteak beste, herritar orori zuzendutako doako lantegiak eskainiko dituzte: gimnastika, gorputz-jarrera egokiak, kultura orokorra, etab.

“Zahartzea pribilegioa da, eta garrantzitsua da egiten dugunarekin ondo sentitzea, jarrera ona izatea. Bizitzako garai horri baikortasunez eta zoriontsu aurre egiten laguntzen digu horrek”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Izan ere, jardueretan parte hartzeak eta aktibo jarraitzeak zoriontsu zahartzen laguntzen dute. “Etxean geratzea aurreko belaunaldietakoen jarrera zen. Erretiroak ematen digun aukera baliatu behar  dugu, astirik ez genuelako lehen egiterik izan ez duguna egiteko”, erantsi du López de Munainek.

Zoriontasunaren Astea abagune aproposa izango da zentro soziokulturaletako adinekoek egin ditzaketen askotariko jarduerez gozatzeko, eta erakusleiho egokia zentroetako bazkide ez direnak izena ematera animatu daitezen.

Bestetik, Fidel Delgado psikologo kliniko eta idazleak “Zoriontasuna eskuragarri %100ean” hitzaldia emango du martxoaren 22an (osteguna), 18:30ean,  Vital Kutxa fundazioak Dendaraban duen aretoan.

Lantegien programa.

Martxoak 12

Lakua-Arriagako AZSK: 10:15. Zumba.

Martxoak 13

Aranbizkarreko AZSK: 11:05. Ikasi gimnastika egiten wii-rekin.

Judimendiko AZSK: 12:00. Kultura orokorra.

Martxoak 14

San Kristobaleko AZSK: 11:00. Chi kung.

Martxoak 15

Sansomendiko AZSK: 11:30. Adinekoentzako zumba.

Martxoak 16

Abetxukuko AZSK: 10:30. Bizkarra zaindu.

Araneko ASZK: 11:30. Gorputz-jarrera egokia.

Martxoak 19

Ariznabarreko AZSK: 10:15. Argi izan burua.

Martxoak 20

Sansomendiko AZSK: 11:15. Diseinatu eta sortu.

Abetxukuko AZSK: 11:45.Osasun parkea

Aranbizkarreko AZSK: 18:15. “Aritz zaharra” abesbatza.

Martxoak 21

Koroatzeko AZSZ: 10:00. Gorputz-jarrera egokia.

Sansomendiko AZSK: 11:00. Kultura orokorra.

Herrandarren kaleko AZSK: 16:30. Paper eta kartoizko gauzak.

Pilarreko AZSK: 17:00. Zure auzoa aktibatu.

Martxoak 22

Ariznabarreko AZSK: 10:15. Chi kung.

Ariznabarreko AZSK: 11:20. Adinekoentzako aerobika.

Txagorritxuko AZSZ: 16:00. Gimnasia energetikoa.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:27

 

 

 

 

 

Gasteizko Udalak gaur bertan irekiko du izena emateko epea Eraztun Berdeko udal baratzeetan baratzezaintza ekologikoari buruzko ikastaroak egiteko. Ikastaroek baratzezaintza ekologikoaren arloko prestakuntza gehien bat praktikoa jasotzeko aukera eskaintzen die 65 pertsonari, gerora familiartean denbora libreko eta autokontsumorako jarduerak garatu ahal izan ditzaten. Gainera, jardueran parte hartzen dutenek udalaren baratzeak edo laborantza-mahaiak erabiltzeko aukera izango dute. Udalak 65 leku eskaintzen ditu Urarteko baratzeetan (Abetxuku), Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez. Ikastaroak 20 ordu irauten du; prezioa 38 euro da, eta udal instalazioetako abonatuei, 60 urtetik gorakoei, ikasleei eta langabeei deskontua egiten zaie. Berritasun gisa, aurten laborantza-mahaiak erabiltzen irakatsiko da, bereziki mugikortasun murriztuko pertsonei begira.

“IGIren bitartez, Gasteizko Udalak baratzezaintza hirian eta hiri ingurunean landu dadin sustatzen jarraitzen du, hiriko azpiegitura berdea osatu, elikagaien tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatu eta elikadura osasungarria zein aisialdi aktiboa bultzatzeko xedez. Gure ustez, horrelako jarduerak funtsezkoak dira gure gizartean zenbait kontzeptu zabaltzeko, besteak beste, elikadura-burujabetza, tokiko produktuen ekoizpena, osasunerako hezkuntza…” esan du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakari Iñaki Prusillak.

Urarteko baratzeak Eraztun Berdean daude, Abetxukun. Gutxi gorabehera 5 hektarea hartzen du esparruak, eta banakako 225 lursail ditu, bakoitza 75 metro koadrokoa, gehi 600 metro koadroko baratze kolektiboa, baratzezaintza ekologikoa praktikan irakasteko edo talde zehatz batzuek erabiltzeko; ureztatzeko uraskak ditu gune osoan banatuta, eta egoteko guneak.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko arduradunak jakinarazi du, halaber, Lakuabizkarreko baratzeak osatzeko lanak amaitzear direla. Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programan hautatutako espazio berria da, eta Ekoburuz ekologia eta kultura elkarteak kudeatuko du, LakuaKoLore proiektuaren bidez. Laborantzarako 5.000 metro koadro dira, eta Irati eta Ori kaleetatik sartu ahalko dira oinezkoak. Espazio Publikoaren Zerbitzuaren kalkuluen arabera, bost lanegunetan burutuko dute obra, eguraldia lagun.

Bestetik, Gasteizko udalerrirako nekazaritzako elikagaien eredu iraunkorrago bat sustatzeko politiken barruan, hiriko taldeen artean baratzezaintza, lorezaintza eta frutagintza sustatzeko zerbitzua eskaintzen du Udalak. Programa horrek 11 ekimen kolektibori (500 pertsonatik gora) lagundu zien. Aurten berriro eskainiko da zerbitzua, lantegi, bilera eta jardunaldiak antolatuz. Besteak beste, martxoaren 16an eta 17an, Hiri Baratze Kolektiboen II. Jardunaldia egingo da. Ostiralean, Lakuako lursail berria bisitatuko da, eta adinekoen zentro batean egindako esperientzia ezagutuko. Larunbatean, zenbait esperientzia ezagutaraziko dira, eta “Hezkuntza, gizarte eta terapia baratzezaintza” lantegia eskainiko da. Interesdunak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin jar daitezke harremanetan.

Share