Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  9 martxoa 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Free-to-play bideojokoen bizkortzailearen inguruko lehen campusa aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Bingen Zupiria; Arabako diputatu nagusi Ramiro González; eta Vitoria-Gasteizko F2P Campuseko koordinatzaile Jon Beltrán de Heredia

Eguna. Astelehena, martxoak 12

Ordua. 10:00

Tokia. Artiumgo auditorioa

————————————-

Prentsaurrekoa. Hiri Baratzeen inguruko hainbat ekimen aurkeztea

Parte hartzaileak. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikari Jesús Mesanza

Eguna. Astelehena, martxoak 12

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————-

Miniature Pintxos Congress inauguratzea

Parte hartzailek. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Arabako diputatu nagusi Ramiro González; eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo kontseilari Alfredo Retortillo

Eguna. Astelehena, martxoak 12

Ordua. 11:00

Tokia. Europa Jauregia, Maria de Maeztu auditorioa

—————————————-

Prentsaurrekoa. Luis Aramburu Udal Musika Eskolako 25. urteurreneko kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Zinegotzi eta Musika Eskolako presidente Estibaliz Canto; Luis Aramburu Udal Musika Eskolako zuzendari Paco Galve; Udal Folklore Akademiako zerbitzuburu  Roberto Álvarez; Udal Musika Bandako zuzendari laguntzaile Iker Olazabal; José Uruñuela Musika Kontserbatorioko zuzendari Carmen Tercero; eta Arte eta Lanbide Eskolako irakasle Juan Arrosagaray

Eguna. Astelehena, martxoak 12

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, martxoak 9

  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak parte hartuko du Miniature Pintxos V. Biltzarraren sari banaketan, 19:00etan, Abastos Fundazioaren sukalde aretoan.

 

Larunbata, martxoak 10

  • Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, alkate Gorka Urtaranek eta alkateorde Peio López de Munainek parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzak 10:30ean, Bilboko Indautxu plazan deitu duen elkarretaratzean.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa egun osoan egingo den Miniature Kids saioan izango da 10:45ean, Iradier Arenan.
  • Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, Berdintasun zinegotzi Jaione Agirrek eta Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínezek parte hartuko dute Arabako Foru Aldundiak antolatu duen ekitaldian 12:00etan, Artium museoan.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Nazioarte mailako Irudika Ilustrazio Topaketa Profesionaleko irabazleekin, Raisa Álava eta Fernando Vázquez, elkartuko da 19:00etan, Zuloa liburudendan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:54

Udal gobernuak Gasteizko Zarataren Mapa Estrategiko berria onetsi du gaur. Zarata kutsadura mota garrantzitsua dela jotzen da, eta bizi-kalitate eskasaren adierazlea, beraz, beharrezkoak dira neurtu eta kontrolatzeko neurriak. Mapak dauden zarata mailak aztertu eta kutsadura akustikoaren iturriei buruzko informazioa ematen du, ingurumen-kutsaduraren iturriak kontuan hartuz. Bestetik, datu horiek ekintza plan bat lantzeko balioko dute, hirian kalitate akustikoa hobetzeko eta, horrenbestez, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko hartu behar diren neurriak ezartzearren.

Kutsadura akustikoari buruzko euskal legediaren arabera udalerriek dute eskumena beren lurralde-eremuko zarata mapak landu, onetsi eta berrikusteko eta jendaurrean jartzeko. Gasteizko Udalak, ingurumen alorreko politika aplikatuz, hiriko zarata mapak landu zituen 1998, 2003 eta 2005ean. Azkena 2012koa zen. Mapa bost urtean behin berrikusi behar denez, Udalak lan hori egin eta jendaurrean jarri du, baina ez da alegaziorik aurkeztu. Udal gobernuak mapa eguneratua onetsi du gaur.

Agiriaren arabera, kutsadura akustikoak eragindako herritarren kopurua % 23tik % 10era jaitsi da 2012tik. Dena dela, Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, “oraindik 23.000 pertsonak jasaten dute gomendatutakoaren gaineko kutsadura akustikoa”. Legeari jarraituz, zarataren mapak ez du gaueko aisialdiak sortutako zarataren neurketarik jasotzen. Hala ere, Udala Erdi Aroko hiriguneko gaueko aisialdiari buruzko azterketa egiten ari da, arazo gehien sortzen diren lekuak zehazteko, eta datozen asteetan ezagutaraziko da. Gorka Urtaranek iragarri du, halaber, Erdi Aroko hirigunean auzokoen atsedena eta gaueko aisialdia bateratzeko plan bat kontratatzeko bidean dela Udala. Horrekin batera, kontzientziazio-kanpaina egingo da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:23

 

 

 

 

 

 

Udalak deialdi bat onetsi du orain arte baliabide propioekin segatzen zen hainbat berdegunetako belarra aprobetxatzeko enkantea egiteko

“Oso garrantzitsua da gai hau, berdeguneen kudeaketaren inguruko filosofia berri bati hasiera ematen diolako”, esan  du Gasteizko alkate Gorka Urtaranek.

Sega-lanen proiektua

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean iragarri duenez,  Udalak ia 200.000 metro koadro berdeguneko belarra ganaduarentzako bazkatzat baliatzeko aukera emango du, sega-lanen truke. Udal gobernuak, Tokiko Gobernu Batzarrean bilduta, udalerriko hainbat lursailetako belarra aprobetxatzeko jabari publikoaren erabilera berezirako lizentziak esleitzeko deialdia onetsi du. Deialdi publikoa egin eta enkante bidez esleituko da, eta esleipendunek lursailetako belarra moztu eta beretzat hartu ahalko dute.

Hiru multzo aterako dira lehiaketara, orain arte urtean behin segatzen ziren berdeguneei dagozkienak. Moztutako belarra udal mintegira eramaten zen, konpostatzeko. Gasteizko alkateak iragarri duen ekimenaren bitartez, “denok irabazten dugu. Abeltzainek, bazkarako belarra lortu ahal dutelako. Gogoan izan behar da belar hori mantentzeko produktu kimikorik erabili ez den berdeguneetan hazten dela. Eta Udalak ere irabazten du, segetarako erabiltzen genuen diru-kopurua beste inguru batzuetan mantentzea indartzeko erabili ahal delako”, azaldu du Gorka Urtaranek. “Gainera, ‘green’ izaera argia duen ekimena da, tokiko nekazaritza eta abeltzaintza sustatzearekin eta lehen sektoreari laguntzearekin bat datorrena”.

Hiru multzoak eskaintzarik onena egiten duenari esleituko zaizkio, eta inolaz ere ezingo zaio besteri saldu mozten den belarra. Multzo hauek izango dira:

 

  1. MULTZOA: GOIKOBERAZA
  • Goikoberaza kaleko berdegunea. Espaloiaren eta errepide-bazterreko eremuaren arteko zona. Sekuoia landaketa bat dago lursail horretan, eta, beraz, kontuan izan beharko da hori, belarra moztean. Azalera, gutxi gorabehera: 66.000 m2

 

  1. MULTZOA: SALBURUA
  • Elorriaga, Viena kaleko ezponda: 26.243 m2
  • Zadorraren kanaleko ur handien ubidea, Gamarran: 31.738 m2
  1. MULTZOA: ZABALGANA, ZADORRA
  • Lezeako landak, Zuhatzu: 17.539 m2
  • Zadorraren ezkerraldea, Atxa —Ortuna—: 14.118 m2
  • Zadorraren ezkerraldea, Krispiña: 39.096 m2

Eskaintzak martxoaren 12tik 23ra bitartean aurkeztu beharko dira; esleipendunek nahi beste sega egin ahalko dute urtean. Horietako bat, uztailaren 1etik 31ra bitartean egin beharko dute ezinbestez. Aprobetxamendua urtebeterako izango da, eta urtez urte luzatu ahalko da, gehienez lau urtetan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:01

 

Gasteizek hiri-mugikortasun iraunkorreko bi programa berritzaile europarretan hartuko du parte, eta 280.000 euroko diru-laguntza jasoko du hori dela eta. “Horizontea 2020” programan hautatutako bi proposamen dira. Proiektuak irailean abiaraziko dira, eta hiru urtez garatuko.

Park4SUMP eta CityChangerCargoBike izeneko proiektuen bidez, hobekuntzak proposatu eta frogatuko dira aparkalekuen alorrean eta zama-bizikleten erabileraren sustapenean. Gainera, mugikortasunaren alorreko europar adituek aholkularitza emango dute, eta partzuergoetako kide diren hirietan azterlanak eta proiektu pilotuak finantzatuko dira.

Orotara, IGIk 280.000 euro jasoko ditu europar funtsetatik, bi proiektuetan erdibanatuta. Guztira 34 hiri baliatuko dira europar laguntza horietaz, eta nabarmentzekoa da Gasteiz dela bi partzuergoetan parte hartzen duen hiri bakarra. Park4SUMP partzuergoan, besteak beste, Rotterdam, Friburgo, Krakovia eta Trondheim hiriek hartzen dute parte. CityChangerCargoBike izenekoan, berriz, Donostia, Cambridge, Utrecht eta Kopenhagerekin partekatuko ditu esperientziak eta ezagutzak, besteren artean.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:45

 

 

 

 

 

 

  • 70.000 euroko aurrekontua, 2017an 55 enpresa-proiektu sustatu zituen ekimen baterako

Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko ekintzaileentzako bekak deialdia onetsi du, enpresa-proiektuak sustatzeko programa bat, guztira 70.000 euroko zuzkidura izango duena. Negozio-ideiaren bat plan zehatz bihurtu nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio deialdia, eta bi epealditan egin ahalgo da bertan parte hartzeko eskabidea: oinarriak ALHAOn argitaratzen direnetik ekainaren 15era arte, eta ekainaren 16tik irailaren 28ra arte.

Aurreko edizioetan bezala, bekaren gehieneko zenbatekoa, eskatzaile bakoitzeko, 2.500 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.000 eurokoa. Aurkeztutako proposamenak balioesterakoan, Gasteizko Udalak 0 eta 100 puntu bitarteko baremoa ezarri du, zeinaren bitartez ebaluatuko diren proposatutako jarduerarekiko prestakuntza teknikoa eta eskarmentu profesionala, proiektuaren definizio-maila eta kalitatea, haren bidegarritasun tekniko eta ekonomikoa, aurreikusitako lan-plana, eta proiektuaren interes-maila, aldagai hauei begira: promozio ekonomikoa, berrikuntza, sormen-industrien sustapena, lan-sormena eta ekonomia sozialaren garapena. Azken kontzeptu horretan 30 puntu emango dira gehienez.

“Sarri askotan, ekintzailetza oztopo-lasterketa izaten ohi da. Beka hauen bitartez, Udalak lasterketa horretako lehen langa gainditzen lagundu du, alegia, enpresa-proiektu bat egoki diseinatzeko baliabide eta denbora eza. Ekintzaileentzako bekek oinarri sendoa ematen diete enpresa-ideiei, hortik aurrea haz daitezen. Ideia horiek proiektu bihurtzen dira, eta gero enpresa finkatu gure ehun ekonomikoan; guri enpresa horiek babestu eta sustatzeko zeregina dagokigu”, esan du Gorka Urtaran alkateak.

2017ko ekintzaileentzako beken deialdian 55 beka eman ziren guztira. Horietatik 19 deialdiaren lehen epealdian eman ziren, 35 bigarrenean, eta azken biak deialdiaren kudeketa bitartean sortu ziren diru-soberakinei esker eman ziren. 2003tik hona 500 beka pasa eman dira, eta horiei esker sortu diren enpresen erdiak baino gehiagok biziraupen-maila handia lortu dute.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:39

Gazteek gazteentzako landutako sorkuntza proiektuak saritzen ditu lehiaketak, laguntza tekniko eta/edo ekonomikoa emanez 

Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 7an amaituko da

 

Udal gobernuak “Haziak 2018” ideia gazteen lehiaketaren oinarriak onetsi ditu gaur; aurten sostengu teknikoa eta 22.000 euro jarriko dira hiriko gazteek gazteentzat landutako proiektuei laguntzeko.

Gasteizen erroldatutako 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie Haziak lehiaketa, bi kategoriatan banatuta: 14 urtetik 17ra eta 18 urtetik 30era.

Lehiaketaren bidez, gazteek beren aisialdia aktiboki eraiki dezaten eta hiriko gizarte eta kultura bizitzan parte har dezaten sustatu nahi da.

Sari hauen berezitasuna da berariazko sostengua ematen dela aurkeztutako ideiak gauzatu ahal izateko, esaterako, profesionalen aholkularitza, espazioak bilatzea, materialak, zabalkundea, eta beste. Horretaz gain, 18 eta 30 urte bitarteko kategoriako lehiatzaileek Gazteria Zerbitzuan egiten diren programazioetan parte hartzeko kontratuak lortu ahalko dituzte sari gisa.

Besteak beste, gai hauekin lotutako jarduerak izan daitezke, baldin eta gazteentzat eta udalerriarentzat interesgarriak badira: kultura, kirola, aisia, sormena eta berrikuntza, teknologia berriak, ingurumena, sorkuntza eta berrikuntza, komunikazioaren teknologiak, hezkuntza ez formala, aisialdi hezitzailea, elkartasuna, kulturartekotasuna, berdintasuna eta euskara.

Lehiaketaren beste berezitasunetako bat proiektuak hautatzeko prozesua da. Lehenengo, Udalak proposamenak jasotzen ditu. Ondoren, Gazteria Zerbitzuak parte-hartzaile guztiei bilera batera deitzen die, proiektua bakoitza aurkeztu, hobetzeko proposamenak egin, proiektu osagarriekin lankidetzan aritzeko aukerak aztertu eta aurreko urteetako esperientzien berri emateko; aurten maiatzaren 11n izango da. Hirugarren fasean, hautagai bakoitzari proposamena berregiteko eta lehiaketara berriro aurkezteko epea ematen zaio. Azken fasean, epaimahaiak irabazleak hautatzen ditu; maiatzaren 25ean jakinaraziko da emaitza, Udalaren web-orrian.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:52

 

Gasteizko Udalak “buggy” motako bi ibilgailu berri estreinatu ditu egunotan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bidez erositakoak. Eraztun Berdea ezagutu nahi duten pertsonei bisita erraztea da ibilgailu berrien helburua, eta Salburuan zein Olarizuko lorategi botanikoan emango dute zerbitzu. “Ibilgailuak oso ongi moldatzen zaizkio inguruari, oso isilak dira, eta gure zerbitzu turistikoak eta ondarearen interpretazioa sustatzeko balioko dute”, azaldu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta IGIko lehendakari Iñaki Prusilla; gaur goizean probatu ditu ibilgailuak, Atariko koordinatzaile Gorka Belamendiarekin batera.

 

Interpretazioz lagundutako zirkuituak eskaini nahi dira ‘buggy’ ibilgailuen bitartez, zaratarik eta gas kutsatzaileen emisiorik sortzen ez dutenez Eraztun Berdeko leku esanguratsuetatik zirkulatu ahal baitute; hain zuzen ere, ikasturte honetan 25 urte beteko ditu Eraztun Berdeak. Sei pertsona sar daitezke, eta propultsio elektrikoko sistema eta bateria-motorra dituzte.

Orain, Ataria interpretazio zentroak bost motatako bisita gidatuak ditu: oinez, bizikletaz, buggyz, scooterrez (mugikortasun murriztuko pertsonentzat), eta enpresentzako bisitak. Gainera, bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen dira. ‘Buggy’ bidezko bisitetan 2-5 pertsonak hartu ahal dute parte; ordu eta erdi irauten dute, eta prezioa pertsonako 10 euro da. Salburuko parkeko ingurune ezberdinetatik doa ibilbidea, bertako hegaztiak, landaretza eta fauna ezagutzeko: aintzirak, bideak eta behatokia.

 

Share