Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 urtarrila 2019 13:30

Udaltzaingoa 43 urteko gizon bat ikertzen ari da edari alkoholdunen eraginpean gidatzen zihoala bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egiteagatik.

Gertaera horiek atzoko 4:15ak aldera izan ziren, Errege-Erregina Katolikoak kalean aparkatutako bi ibilgailuren aurka talka egin zuenean. Gidaria edari alkoholdunen eraginpean egon litekeela susmarazten zuten zantzu nabarmenak ikusi zituen patruila batek, eta egin zizkioten alkoholemia-probetan 1.08-1.06ko tasak eman zituen.

Bi ordu geroago, Katea eta Eleta kaleetan barrena edari alkoholdunen eraginpean gidatzen ari zela atzemandako 33 urteko emakume bat ere ikertzen ari dira. Alkoholemia-proban, arnasbideetatik kanporatutako aire-litro bakoitzeko 1.11-1.01 miligramo alkohol eman zituen.

Beste alde batetik, 43 urteko gizon bat ere ikertzen ari da Udaltzaingoa, edari alkoholdunen eraginpean gidatzen zihoala bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egiteagatik eta nahitaezko alkoholemia-proba egiteari uko egiteagatik.

Gertaera horiek larunbat eguerdian izan ziren, Etxezarra kalean aparkatutako ibilgailu baten aurka talka egitean izandako istripu baten ondorioz. Istripua izan arren, bertatik alde egin zuen, nahiz eta pixka bat geroago atzeman egin zuen udaltzaingoak. Gizonak uko egin zion alkoholemia-probak egiteari, eta horren ondorioz, Guardiako Epaitegiaren esku uzteko izapideak abiarazi zituzten.

Alkoholemiako prebentzio-kontrolak

Joan den abenduaren 9an abian jarritako 2018-2023 Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Iraunkorraren Udal Plan Estrategikoaren kanpaina bereziaren testuinguruan, joan den astean alkoholemiako hamaika prebentzio-kontrol egin ziren Gasteizen, eta guztira 210 gidarik baino gehiagok parte hartu zuten proba horietan. Horietatik hiruk emaitza positiboa eman zuten eta salaketa jarri zaie administrazio-bidetik.

Hiru pertsona zauritu dira istripuetan

Larunbat eguerdian tranbiak harrapatuta emakume batek jasandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Istripu horretan Alava Jenerala kaleko 16 zenbakiaren parean trenbidea gurutzatzen ari zen 66 urteko emakume bat zaurituta geratu zen. Emakumea anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Larunbatean 40 urteko moto-gidari bat zaurituta geratu zen, Honduras kalean beste ibilgailu bat ukitu ondoren izandako istripuan. Istripu horren nondik norakoak ikertzen ari dira. Zauritua bere kabuz joan zen osasun-zentroraino.

Atzo Agirrelanda kalean gertatutako istripu anizkoitz batean hiru ibilgailu nahasita geratu ziren: bi zirkulazioan zihoazen eta bestea aparkatuta zegoen. 60 urteko gidari bat zaurituta geratu zen, eta larrialdi-zerbitzuek arreta egin ondoren, anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera.

Udaltzaingoak beste 28 trafiko-istriputan parte hartu du asteburu honetan, baina horietan ez da inor zauritu eta ez da inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. Horrez gain, 52 salaketa izapidetu eta polizia judizialak 10 jarduera egin ditu.

Sutea eta gas butanoaren leherketa

Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute gaur Blas de Otero kalean bi edukiontzietan piztutako sutea itzaltzeko.

Ibaia kanpineko bungalow batean leherketa bat izan zela zioen mezu bat jaso zuten atzo. SPEISeko lantaldeek berretsi zuten gas butanoaren leherketa bat gertatu zela. Bungalow hori txikituta geratu zen leherketaren ondorioz, eta bi pertsona ospitalera eraman behar izan zituzten. Suhiltzaileek oraindik aktibo zeuden su txiki batzuk itzali zituzten eta bungalowaren egonkortasuna ziurtatu zuten.

 

Share