Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  10 urtarrila 2019 11:43

Atzo Udaltzaingoak erregistratutako 22 trafiko-istripuetan bi pertsona zauritu ziren.

59 urteko auto-gidari bat zaurituta geratu zen Salburuako Bulebar kalean bi autoren artean talka egin eta istripua izan ondoren. Pertsona hori zihoan ibilgailuari beste batek eman zion atzetik, oinezkoentzako igarobide baten aurrean gelditu zenean. Talka horren ondorioz, lesio batzuk izan zituen eta Santiago Ospitalera eraman zuten.

Argiketa-talde bat Asparrena kalean gertatutako beste istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da, eta istripu horretan auto batek eta ziklomotor batek talka egin zuten. Motoa gidatzen zihoan 21 urteko emakumezkoa Santiago Ospitalera eraman behar izan zuten.

Udaltzainek, gainera, beste hogei trafiko-istriputan esku hartu zuten, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik; hamabi salaketa izapidetu zituzten eta Polizia Judizialak zazpi jarduera burutu zituen.

 

Share