Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 urtarrila 2019 13:04

 

 

 

 

 

 

 

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Udalaren Gurasotasun Positiborako Programa onetsi du gaur, zein indarrean izango den 2022ra arte. Haurtzaroa, nerabezaroa eta familiarekin loturiko 80 ekintza inguru hartzen ditu baitan planak.

Hiru dira Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak sustatzen duen programa honen ildo nagusiak:

  • Udalerrian burutzen diren gurasotasun positiboaren inguruko ekintzak egokitu, hobetu eta sustatzea.
  • Gurasotasun positiboak berezko dituen gaitasunetan gaitzea aita, ama eta zaintzaileak.
  • Herritarrak gurasotasun positiboari buruzko zenbait giltzarriren inguruan sentsibilizatzea.

“Gure kezka nagusienetako bat haurren ongizatea eta garapen osasuntsua da. Horri laguntzera datoz era honetako programak. Gurasotasun positiboa udalaren gizarte-politiken erronketako bat da. Gobernuan agintaldi honetarako ”hartu genuen konpromisoa da, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Hain zuzen ere, López de Munain AMAPASEk Montehermoso kulturunean antolatutako “Komunikazio positiboa: gurasotasunean eta familia-erlazioetan duen eragina” jardunaldiaren inaugurazioan izan da gaur.

Gizarte Politiken zinegotziak gurasotasun positibo sustapenean bere sailak AMAPASEri (Aita eta ama bananduen Arabako Elkartea) eskaintzen dion laguntza nabarmendu nahi izan du. “Bikotea hausten den kasu batzuetan familiagan (seme-alaba, guraso eta abarrengan) eragin handia duen gatazkak eragin ditzakete. Horregatik da garrantzitsua gurasoei tresna egokiak ematea eta beren familia-harremanak babestera –edo hautsitakoak berrosatzera– zuzenduriko neurriak sustatzea; izan ere, dibortzio eta banaketa gatazkatsuen kasuetan haurrak instrumentalizatzeko arriskua egon daiteke, eta horrek babes-gabetasun egoerara eaman ditzake”, esan du López de Munainek.

Share