Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 urtarrila 2019 13:20

Hilaren 16an izango da, 19:00etan, Goiuri jauregian

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle eta soziologo Oscar Rebollok “¿Asociaciones viejas en una nueva sociedad?” izenburuko hitzaldia emango  du urtarrilaren 16an, 19:00etan, Goiuri jauregian, Herritartasunerako Eskola Irekiaren barruan —Isabel Martínezek zuzentzen duen Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak antolatzen du hori—.

Saio irekia da, aldez aurretik gonbit-txartela eskuratuta gizarte etxeetan zein kirol instalazioetan.  Elkarteek gaur eguneko aktibismo moldeetara egokitzeko duten gaitasuna izango da gai nagusia.

Oscar Rebollo Soziologiako irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta ikerlaria Gobernu eta Politika Publikoen Institutuan (IGOP), unibertsitate berean. Zenbait udal gobernuren aholkulari izan da (Bartzelona, Girona, L’Hospitalet, Donostia, Rubí, Sabadell, Terrassa eta beste batzuk), eta hiri-eraldaketarako proiektuen koordinatzaile.

Informazio gehiago

Share