Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  15 urtarrila 2019 09:54

Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazten die Santa Agata egunaren bezperan (otsailaren 4an) parte hartu eta oparia jaso nahi duten abesbatzei, urtarrilaren 16etik 29era bitartean egongo dela irekita izena emateko epea. Interesa dutenek Goiuri jauregira (astelehenetik ostiralera goizez) edo Aldabe, Arriaga, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi , Lakua, Salburua eta Zabalganako gizarte etxeetara (astelehenetik igandera) jo dezakete, 09:00etatik 21:30era; bestela, Abetxuku, Arana, Ariznabarra eta Landatxoko gizarte etxeetara jo dezakete, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.

Izena ematen duten talde guztiek otsailaren 2tik aurrera jasoko dute oparia. Oparia har daiteke aipatutako ordutegien barruan.

Share