Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 urtarrila 2019 13:44

Udaltzaingoaren Agenteek atzo 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, alkoholaren eta drogen eraginpean auto-istripua izan ondoren ikertzen ari zirela nortasun-datu fidagarririk ez eskaini eta bere nortasuna faltsutzeagatik; gainera, ez zeukan gida-baimenik.

Agirrelandako polizia-etxean, udaltzainek egiaztatu zuten gazte hori ez zela aurkeztu deitua izan zen zenbait epaiketetara eta, berriro ere justiziaren jarduera ekiditen saiatuko ote zen susmaturik, atxilotu egin zuten eta epailearen esku jarri zuten.

Pertsona horrek trafiko-istripu bat izan zuen Zaramaga kalean, 12:30ak aldera, eta horren ondoren, arauzko alkoholemia-probak egin zizkioten, tasa positiboak emanez, baita toxikoen proban ere, emaitza positiboa eman baitzuen kokaina, THC eta anfetaminen kontsumoan.

Bost pertsona zauritu dira istripu batean

Bost pertsona zauritu ziren istripu batean, atzo Zuhatzu herrian A-4303 errepideko bidegurutzean bi autoren artean izandako talka batean, ibilgailu horietako batean zihoan gidariak stop seinaleari kasurik egin ez izanaren ondorioz. Autoetako batean zihoan gidaria, 67 urtekoa, eta bere bi bidaia-lagun zauritu ziren: 37 urteko gizonezko bat eta 64 urteko emakume bat; baita beste ibilgailuan zihoan gidaria, 33 urteko gizonezkoa, eta 36 urteko emakume bidaiari bat. Bertara joandako larrialdi-zerbitzuek artatu zituzten zaurituak, eta gero, Txagorritxu Ospitalera eraman zituzten hiru lehenak eta Santiago Ospitalera bigarren ibilgailuko bi bidaiariak.

Udaltzainek beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu; 29 salaketa izapidetu zituzten eta Polizia Judizialak 7 jarduera burutu zituen.

Kea industria-pabiloi batean

Suhiltzaileek jakinarazpen bat jaso zuten atzo, kea ikusi zutelako Gamarrako Ateko industria-pabiloi batean. Hara iritsi zirenean, ikusi zuten makina baten iragazkiak su hartu zuela, eta horrenbestez, sua itzaltzeari ekin zioten eta beste surik ez zegoela egiaztatu zuten.

Share