Prentsa Oharren banner

Udalak arazketa-instalazio bat jarriko du Gardelegiko hondakindegian, lindanoak kaltetutako lixibiatua tratatzeko eta substantzia hori Zadorra ibaira iristea saihesteko

 

 

 

 

 

 

Vitoria-Gasteizko Udalak arazketa-instalazio bat jarriko du Gardelegiko hondakindegian, lindanoak kaltetutako lixibiatua tratatzeko eta substantzia hori Zadorra ibaira iristea saihesteko asmoz. Horretarako, 192.571 euro inbertituko ditu Urtaranen Udal gobernuak. Gaur Gobernu Batzarrak lehiaketara aurkeztutako enpresen artean eskaintza onena hautatu du. Yarritu enpresak egin duena.

Udako garai zehatz batzuetan, HCHren kontzentrazioak hauteman dira hondakindegitik hondakin-uren sare bateratura iristen diren hondakin-uren fluxuan. Egoera konpontze aldera, instalazio horren (araztegiaren) eraikuntza lizitaziora ateratzea erabaki du Gorka Urtaranen taldeak. Araztegiari esker, ikatz aktibozko tratamendu baten eta hareazko iragazki batzuen bidez, lixibiatuak tratatu ahalko dira. Halaber, mintzagai dugun lixibiatua neurtzeko, ponpatzeko eta araztegiraino bideratzeko behar diren azpiegiturak jarriko ditu udalak hondakindegian, lurpean. Araztegian, 84 egunetan egingo dira lanak, eta, ponpaketan, 45 egunetan.

 

Share