Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 urtarrila 2019 11:04

Udaltzainek hamaika trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 28 salaketa izapidetu eta polizia judizialak 10 jarduera egin zituen.

Suhiltzaileak

Suhiltzaileek atzo, gaueko bederatziak jota, Domingo Beltran kaleko etxebizitza bateko atea irekitzen esku hartu zuten, bi adingabe giltzapetuta geratu baitziren barruan. Erdi irekita zegoen leiho batetik sartu behar izan zuten barrura suhiltzaileek, gurasoei atea zabaldu ahal izateko.

Horrez gain, jakinarazpen bat jaso zuten, Errege Atea kaleko merkataritza-lokal baten barrualdean ustez gas-ihesaldi bat zegoela ohartaraziz. Merkataritza-lokal hori aztertu ondoren, neurketa batzuk egin zituzten esplosimetroa erabiliz, eta denek emaitza negatiboa eman zuten. Suhiltzaileek ikusi zuten gas butanoko bi estufa zeudela bertan; gas-harguneak itxi zituzten eta lokalaren jabeei adierazi zieten beharrezkoa zela horien berrikuspen bat egitea.

Share