Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 urtarrila 2019 12:01

16 urteko txirrindulari bat zaurituta geratu zen atzo, Ama Teresa Kalkutakoa kaleko 10 zenbakiaren parean gertatutako istripu batean, auto bat oinezkoentzako pasabide bat ustekabean zeharkatzen hasi eta mutila jota. Kolpearen ondorioz, adingabea errepidera erori zen eta lesio batzuk izan zituen; leku horretara hurbildutako larrialdi-zerbitzuek arreta egin zioten, eta gero, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Ordu batzuk lehenago beste istripu bat gertatu zen Izarbenta eta Jacinto Benavente kaleen arteko bidegurutzean bi autok elkar ukitu ondoren. Talka horren ondorioz, kopilotu gisa zihoan 13 urteko neska adingabea zaurituta geratu zen, eta anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera.

Udaltzaingoak, halaber, beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik; 27 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialak 17 jarduera burutu zituen.

Share