Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 urtarrila 2019 12:32

Inauteriak oso sustraituta daude Gasteizko jaien artean, eta aurten otsailaren 28tik martxoaren 5era arte egingo dira.  Guztira 26 konpartsa aterako dira aurtengo desfilean, iaz baino bat gehiago; parte-hartzaileen kopurua (6.989), ordea, iazkoa baino zertxobait txikiagoa izango da, iaz errekorra lortu baitzen (7.039).

Desfilea Legutianoko atetik abiatuko da, beti bezala, baina larunbateko irteera ordu erdi aurreratu da 2018koaren aldean, hau da, 18:00etara, konpartsek hala eskatu baitute. Frantzia, Bake eta Ortiz de Zarate kaleetan barrena joango da desfilea, Florida parkeraino.

Horrekin lotuta, Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, 2019ko Inauterietan parte hartzen duten taldeei dirulaguntzak ematea edo ukatzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak. Onuradunen artean 71.958 euro banatuko dira; 1.916 eta 3.450 artekoak dira laguntzak.

 

Share