Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 urtarrila 2019 13:19

Udalak elurte planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu du, asteburuan elurra egin dezakeela ohartarazi baitu Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak.

Euskalmeten iragarpenen arabera, larunbat goizaldean elur kota 400-600 metrora jaitsiko da, eta egun osoan horrela jarraituko du.

Arabako zenbait lekutan izozte arinak izango dira, eta izozte arin eta moderatuak mendialdean.

Larrialdi aurreko fasean, Udalak baliabide propioak aktibatzen ditu, suhiltzaileen eta FCCren makinak baliatuz.

 

Share