Prentsa Oharren banner

Udalak stand-by egoeran utzi du gazte-lonjen erregulazioa, konponbide juridikoa aurkitu arte

Gomendioen Gida bultzatu du segurtasuna eta lokal horien erabiltzaileen eta auzotarren arteko elkarbizitza sustatzeko

Udalak stand-by egoeran utzi du gazte-lonjen erregulazioa, harik eta ordenantzaren sorrera eragi zuen izpirituarekin bat datorren konponbide juridikoa aurkitu arte, esparru-legeriako zenbait berrikuntzek eragozten baitute ordenantza gazte-kolektiboekin eta udal-taldeekin adostu zen bezala garatzea.

Dena den, Udala bultzatzen ari da Gazte lonjei buruzko gomendioen gida zabaltzea; gidak ordenantzaren zirriborroaren hasierako izpiritua jasotzen du, eta maila teknikoan ez ezik, elkarteekin, gazteekin eta jabeekin ere landu da. Udalak, gainera, gidaren berrikuspenak egin nahi ditu, gomendio gehiago gehitzen joateko.Helburua da, lehen bezala, errespetuan oinarritutako elkarbizitza segurua izatea eragile guztien artean, gazteengandik hasita.

Share