Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 martxoa 2019 11:59

Atzo Arriagako Atea kaleko oinezkoentzako pasabide batean gertatutako harrapaketa baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan, 19 urteko neska gazte bati kolpe bat eman zion furgoneta baten atzerako ispiluak, eta errepidera erorarazi zuen, zenbait lesio eragitearekin batera, eta horren ondorioz, beharrezkoa izan zen Santiago Ospitalera anbulantzian eramatea.

77 urteko beste oinezko bat ere zaurituta geratu zen Teodoro Doublang Margolariaren kalean ibilgailu batek harrapatu ondoren, errepidea modu desegokian gurutzatzen ari zenean, oinezkoen pasabidetik kanpo. Larrialdi-zerbitzuek Santiago Ospitalera eraman zuten.

Euskal Herria Bulebarrean talka baten ondorioz izandako istripuan hiru ibilgailu nahastuta egon ziren. Bi gidari, bat 41 urtekoa eta bestea 19 urtekoa, zaurituta geratu ziren, eta horren ondorioz, anbulantzian eraman zituzten Txagorritxu Ospitalera.

Bestalde, arratsaldeko lehen orduan beste istripu bat gertatu zen hiru ibilgailuren –bi auto eta furgoneta bat– artean izandako talka baten ondorioz Gamarrako Atea kalean. 29 urteko gizonezko bat –furgonetan zihoan bidaiarietako bat– artatu behar izan zuten, eta gero, anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Udaltzainek beste 18 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 21 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 6 jarduera egin zituzten.

Share