Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 martxoa 2019 12:55

San Martineko auzo elkarteak 100.000 euroko aurrekontua izango du auzoan jarduerak garatzeko, Isabel Martínezek zuzentzen duen Gizarte Etxeen Sailak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi duen hitzarmenaren bitartez.

San Martineko auzo-elkarteak hainbat urte daramatza auzoko haur, gazte eta helduen garapen pertsonala eta aisialdiaren erabilera aktiboa eta positiboa sustatzen, jarduera soziokultural ugari eskainiz udalaren gizarte etxeetako eskaintzaren osagarri, biztanle asko izan arren auzo horrek ez baitu horrelakorik.

Elkarteak 2019rako proiektu erakargarria aurkeztu du, Udalak komunitatean esku-hartzeko duen jarduera-ildoarekin bat datorrena; gainera, aurreko programaren balioespena ere positiboa da.

Horrenbestez, Udalak eta elkarteak hitzarmen berria sinatzea proposatu da, 2019an San Martineko auzokoentzako jarduera soziokulturalak garatzeko; Udalak 100.000 euro jarriko ditu.

Share