Prentsa Oharren banner

Txirrindulari batek emakume bat harrapatu eta ihes egin du

Txirrindulari batek emakume bat harrapatu zuen atzo Olagibel kalean, eta gero, ihes egin zuen. Oinez zihoan emakumea, 26 urtekoa, zaurituta geratu zen, eta bere kabuz joan zen Santiago Ospitalera. 13:00ak baino minutu batzuk geroago gertatu zen istripua. Txirrindularia gizon garai eta indartsu bat zen, 30 urte ingurukoa, eta bizikleta beltz baten gainean zihoan.

Jundizen, Lermandabide eta Perretegana kaleen arteko elkargunean, furgoneta batek eta auto batek aurrealde/saihetsetik talka egin zuten atzo elkarren aurka. Bai furgonetako gidaria, 41 urteko gizonezkoa, eta bai autoa gidatzen ari zen emakumea ere, 43 urtekoa, zaurituta geratu ziren, eta lehena Txagorritxu Ospitalera eraman zuten eta bigarrena Santiago Ospitalera. Furgonetako gidariari alkoholemia-probak eginarazi zizkioten eta emaitza positiboa eman zuen, eta horrenbestez, izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegian.

54 urteko moto-gidari bat zaurituta geratu zen Koldo Mitxelena kalean, berak gidatzen zuen motozikletak eta bizikletan zihoan emakume batek elkarren artean izandako talkaren ondorioz. Motozikletaren gidaria Santiago Ospitalera eraman zuten, eta txirrinduan zihoan emakumeak lesioak jasan bazituen ere, ez zen beharrezkoa izan osasun-zentro batera eramatea.

Udaltzainek beste 19 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. 21 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 15 jarduera egin zituzten.

Suhiltzaileak

Suhiltzaileek dei bat jaso zuten atzo, A-624 errepidean, autopistaren sarreratik hurbil, bi ibilgailuren artean istripu bat gertatu zela ohartaraziz. Iritsi zirenean, ibilgailuetan zihoazen bidaiari guztiak kanpoan zeuden, nahiz eta hasieran pentsatu zuten haietako bat oraindik barruan harrapatuta zegoela. Bateriak deskonektatu zituzten eta errepidean geratutako zatiak jaso zituzten.

Share