Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  2 maiatza 2019 17:00

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, maiatzak 3

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————-

Prentsaurrekoa. Dantza Sarean zikloko ‘The big game’ ikuskizuna aurkeztea

Parte hartzaileak. Olatz de Andrés (Lökke) eta Aritz López (Larrua proeiktua)

Eguna. Ostirala, maiatzak 3

Ordua. 12:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

—————————————

Udalak eta Telefonica Fundazioak antolatu duten Zibersegurtasunari buruzko ikastaroa amaitzea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomik Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; eta Telefónica Fundazioko Erakunde Harremanetarako zuzendari Joan Cruz

Eguna. Ostirala, maiatzak 3

Ordua. 13:45

Tokia. CETIC, areto nagusia (Castro Urdiales kalea, 10)

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:42

 Audio del alcalde Gorka Urtaran

– Datozen lau ekitaldietan, Udalak 27 milioi eurotik gora inbertituko ditu urtean 

– Enpresa esleipendunak ibilgailu eta edukiontzi berriak jarriko ditu, eta asteburuetan zerbitzua areagotuko du  

– Enpresa espezializatuak arduratuko dira tresna handiak biltzeaz eta txorko, hustubide eta iturriak garbitzeaz 

– Bost edukiontziz hornitutako 1.200 irla jarriko dira Gasteizen: urdina, horia, berdea, grisa eta laranja/marroia (organikoa) 

– Lehenengoz, txipak instalatuko dira materia organikoaren edukiontzietan, eta horrek birziklatzen duten pertsonak identifikatu eta epe ertainera zergetan saritzea ahalbidetuko du

 

Urtaranen gobernuak kaleak garbitzeko eta hiri-hondakinak garraiatzeko zerbitzurako kontratu berriaren lehiaketa onetsi du gaur goizean. Tokiko Gobernu Batzarrak onartu dituen baldintza-agirien arabera, lau urte iraungo du kontratuak (urtebetez luzatzeko aukerarekin bi aldeek adostuz gero), eta horrek zerbitzuaren kalitatea hobetzea ahalbidetuko du, eta birziklatze-tasa handitzea. “Horretarako, askotariko hobekuntzak sartzea erabaki dugu. Enpresa esleipendunak ibilgailu eta edukiontzi berriak jarri beharko ditu zerbitzua emateko; asteburuetan areagotu egingo du zerbitzua; edukiontzietan txipak instalatuko ditu, birziklatzen duten pertsonak identifikatu eta epe ertainera zergetan saritzea ahalbidetuko duena, eta beste”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Udalak giza baliabide eta baliabide material gehiago izango ditu. “Gainera, enpresa espezializatuak arduratuko dira orain arte guztiz asebetegarriak izan ez diren zerbitzuak emateaz, hala nola tresna handien bilketa eta txorko, hustubide eta iturrien garbiketa”. Gasteizko alkateak esan duenez, “hiriak distira egingo du. Lehengo eta behin, garbiketa hobea izango delako. Bigarren, birziklatze-indizea hobetutuko dugulako, eta European Green Capital garen aldetik eredu ematen jarraituko dugulako”.

Kontaktu berria bi multzotan banatuko da. Lehenengoa, hiri-garbiketa publikoari eta hiri-hondakinen bilketa eta garraioari dagokiona, urtean 26.854.034,49 euroko prezioan (BEZa barne) lizitatuko da. Bigarrenak, bio-hondakinen kudeaketari eta konpostatzeari dagokionak, 51.581,25 euroko aurrekontua du, BEZa barne.

Duela lau urte lizitatutako kontratuak, berriz, 25.500.000 euroko aurrekontua zuen. “Datu hori argitu beharra dugu. Batetik, inbertsio berriak eskatuko dizkiogu esleipendunari. Esate baterako, urtean 650.000 euro inbertitu beharko dituzte edukiontzietan. Horretaz gain, kontuan izan behar da langile guztiek jarraituko dutela, zerbitzu batzuk kontratu nagusitik aterako diren arren. Azkenik, kendu egin da urteroko prezioen berrikusketa. Horrenbestez, lau urte horietan Udalak kopuru bera ordainduko dio enpresa esleipendunari”, azaldu du Gorka Urtaranek.

 

Ibilgailu eta edukiontzi gehiago, txipak eta konpost-ontziak

Azken lau ekitaldietan, Urtaranen gobernuak aurreko agintaldian esleitutako kontratua kudeatu behar izan du; oso gatazkatsua gertatu da kudeaketa hori, plantillaren eta enpresaren arteko ezadostasunen eraginez. Ezadostasun horiek 20 urte lehenagotik datoz. Horren guztiaren ondorioz, hobetu beharreko zerbitzua da. Hain zuzen ere, udal gobernuak amaiera eman nahi dio egoerari.

Horretarako, bi multzotan banatuko da lehiaketa berria. Lehenengoa hiri-garbiketa publikoari eta hiri-hondakinak bildu eta garraiatzeari dagokio. Ia 27 milioi euro izango da lehia-saria, eta enpresa esleipendunari baliabide material berriak eskatuko zaizkio. Zehazki, ibilgailuak —biltzeko lau kamioi—, edukiontziak —4 urte baino gehiago duten 947 edukiontzi aldatuko dira, eta berriak erosiko (ontziak biltzeko 78, papera eta kartoia biltzeko 376, eta organikoa biltzeko 854)—, sarraila elektronikoak eta edukiontziak beteta dauden jakiteko bolumen-neurgailuak. Gainera, “ogi-ontziaren antzeko” 90 aho erosiko dira bilketa pneumatikoko edukiontzietarako.

Bigarren multzoak, bio-hondakinen kudeaketari eta konpostatzeari dagokionak, 51.581,25 euroko lehia-saria izango du, BEZa barne. Zerbitzu berri horri esker, herritarrek banakako autokonpostatzerako makina bat izan ahalko dute, eta enpresak hondakin organikoen kudeaketaren jarraipena egin ahalko du. Izan ere, etxeetan egunean sortzen den hondakinen % 45 birzikla liteke konposta egiteko. Makina horiek baliatuz, gasteiztarrek etxean sortzen duten materia organikoa kudeatu ahalko lukete, eta hartara gutxitu egingo litzateke tratamendu instalazioetan bildu eta tratatzen den hondakin kopurua. Beraz, ingurumen eta ekonomia onurak lortuko lirateke. “Aukera berri hori bereziki interesgarria izan daiteke lorategia edo baratze txikiak dituzten etxeetarako”, adierazi du alkateak.

 

Datozen lau urteetarako hobekuntzak

Gorka Urtaranek lehiaketa berrian sartutako beste hobekuntza batzuk aletu ditu:

Kaleen garbiketari dagokionez: garbitzaileen kopurua handituko da igande eta jaiegunetan, talde polibalenteak sortuko dira (kale eta lorategiak, paperontziak edo haurrentzako jolasguneak garbitzeko), eta  presiozko urez garbitzeko zerbitzua areagotuko da, urez garbitzeko makina gehiago baliatuz, baldeen ordez.

Bilketari dagokionez, bost edukiontziak (kartoia, ontziak, beira, gainerakoa eta txiparekiko organikoa) dituzten irlen kopurua 700tik 1.200era handituko da. Txiparekiko edukiontziak baliatuz, erabiltzaileak identifikatu ahalko dira, eta gerora —zerga-araudiak ahalbidetzen duenean— saritu egin ahalko dira materia organikoa birziklatzen dutenak.

“Bai Europako araudiak bai hondakinei buruzko gida-planek birziklatzea hobetu eta oraingo tasa handitu behar dela azpimarratzen dute. Beira, paper eta kartoiaren, ontzien eta hondakin organikoen gaikako bilketa handitu behar dugu. Hori lortzeko, herritarrei hurbilago jarriko dizkiegu biltzeko edukiontziak, irlen kopurua handituz”, argitu du Gasteizko alkateak.

Bilketa-eredua alderdi bakoitzari egokituko zaio. Bilketa pneumatikoa duten auzoetan (Salburua, Zabalgana, Ibaiondo eta Erdi Aroko hirigunea) edukiontziz osatuko da zerbitzua. Saltokiek eta ostalaritzak eskariaren araberako zerbitzua izaten jarraituko dute.

Beste zerbitzu batzuk, hala nola hustubideak garbitzea, tresnak eta tamaina handiko gauzak biltzea, txorkoak garbitzea eta iturri apaingarriak garbitzea, kontratutik kanpo geratuko dira, eta datozen asteetan aterako dira lizitaziora.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:19

Azkeneko hogeita lau orduetan hamabost trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan bi pertsona zauritu dira.

Atzo, 6:56an, istripu bat gertatu zen Zurbanoko Atea eta Hezeguneen Pasealekua elkartzen diren biribilgunean, eta ibilgailu batean zihoan gidaria zauritu zen, 23 urteko gizonezko bat; gero Santiago Ospitalera eraman zuten.

16:47an, gidatzen zihoan 47 urteko emakume bat zaurituta geratu zen Forondako Atean, bi auto nahastuta egon ziren istripu batean. Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak 21 salaketa erregistratu zituen atzo Agirrelandako polizia-etxean.

 

Suhiltzaileek sute bat itzali dute

Gaur goizaldean Xabier kaleko etxebizitza batean izandako sutea itzaltzen esku hartu dute suhiltzaileek. Suak egongelako sofa bati bakarrik eragin dio, nahiz eta keak zenbait kalte eragin dituen egongela horretan eta sukaldean.

Sua gertatu denean, 5:41ean, 4 pertsona zeuden etxebizitzaren barrualdean, eta beste gela batean babestu dira; Suhiltzaileen autoeskala baten laguntzarekin atera ahal izan dira. Gero, osasun-zerbitzuek artatu dituzte haien egoera egiaztatzeko, kea arnastu ahal izan dutelako.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:06

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek 13:45ean egingo den presazko eta ozohiko  Gobernu-batzordean hitz egindako gaien berri emango du.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, maiatzak 2

Ordua. 14:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:49

 

Udaltzaingoaren Agenteek ostiral arratsaldean, hilak 26, 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, etxe-indarkeriako delitu baten eta polizia-agenteen aurkako atentatu baten ustezko egile gisa.

Gertaera horiek 14:15ean izan ziren, taxi-gidari batek patruila bati deitu ondoren, gizon batek ez zuelako zerbitzua ordaindu eta Giza Eskubideen Hiribideko bebarru batean sartu zelako.

Bidaiariari entzun zion izen bitxi samar bat eman zuen taxi-gidariak eta, horri esker, sartua zen higiezineko etxebizitza batean topatu ahal izan zuten. Etxebizitzan zeudela, gizonak behin eta berriz esan zuen ez ziola taxi-gidariari ordainduko, eta une horretan taxi-ibilaldia ordaintzeko dirua jarri nahi izan zuen arrebari bultzada bat eman eta lurrera bota zuen.

Patruila erasotzailea apartatzera joan zenean, hark erresistentzia fisikoa jarri eta udaltzainei eraso egin zien, eta horrexegatik, atxilotu eta hurrengo goizean epailearen esku jarri zuten, bidezkoak diren izapideak egin ondoren.

Irainak, mehatxuak eta erasoa

Udaltzaingoa 27 urteko gizonezko bat ikertzen ari da, polizia-agenteen aurkako atentatu baten ustezko egile gisa, eta beste bi herritar iraindu, listua bota eta mehatxu egiteagatik.

Gertaera horiek igande eguerdian izan ziren, hilak 28, Foruen Plazan, eta pertsona hori, mozkorra egotearen zantzu nabarmenak zituela, iraintzen, listua botatzen eta garagardo-lata hutsak jaurtitzen ari zen handik pasatzen zebilen jendeari.

Patruila bat bertara joan eta inguru horretatik eraman zuenean, udaltzain bati eraso egin eta ukondokada bat eman zion. Erasotzailea atxilotu eta ordu batzuk geroago aske utzi zuten, deitzen diotenean epaitegian aurkezteko obligazioarekin.

Lapurreta indarkeriaz

Udaltzaingoa 41 urteko emakume bat ikertzen ari da, atzo 20:00ak aldera, hilak 29, Lakua auzoko merkataritza-establezimendu batean indarkeriaz egindako lapurreta bat egin izanaren ustezko egile gisa.

Establezimenduko langile batzuek poltsa baten barruan zenbait salgai sartu eta haiekin irteten zela ikusi zutenean gertatu zen. Ordaintzeko eskatu ziotenean indarka hasi zen langileekin, eta haietako bat jo eta lasterka irten zen dendatik.

Handik pixka batera topatu zuten Udaltzainek, eta polizia-etxera eraman zuten.

Trafiko-istripuak

Apirilaren 26az geroztik 24 trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan lau pertsona zauritu dira.

Ostiralean, hilak 26, 50 urteko emakume bat Ekuador kalean bizikleta gainetik erori eta zaurituta geratu zen, eta gero Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Larunbatean, hilak 27, trafiko-istripu bat gertatu zen furgoneta baten eta bizikleta baten artean, Lasarteko Atea eta Maite Zuñiga kaleak elkartzen diren biribilgunean. Txirrindularia, 43 urteko gizonezkoa, anbulantzia batek eraman zuen Santiago Ospitalera.

Igandean, hilak 28, txirrindulari bat bizikleta gainetik erori zen, Aldabe kalean errepidea gurutzatu nahi izan zuenean. 19 urteko neska gazte bat zen; lesio batzuk izan zituen eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Astelehenean, hilak 28, txirrindulari bat bizikleta gainetik erori zen Donostia kalean, eta Txagorritxu Ospitalera eraman behar izan zuten.

Alkoholemiak

San Prudentzio eguneko zubian, Udaltzaingoak 11 prebentzio-kontrol egin zituen, eta horietan, 208 gidarik egin behar izan zituzten alkoholemia-probak. Zazpi gidarik emaitza positiboa eman zuten eta 4 kasutan izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegian.

Kontrol horiek alde batera utzita, trafikoko lege-hausteak egin edo zauriturik gabeko istripuetan nahastuta egon ondoren alkoholean positibo eman zuten beste 5 auto-gidari ikertzen ari da udaltzaingoa. Gainera, horietako bik droga-testean ere positibo eman zuten.

Share