Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 maiatza 2019 17:43

Udalak, horretarako sortutako hiru bideoren bidez, ongi etorria emango die Euroligako Lauko Finala dela eta hiria bisitatuko duten guztiei. Udalbatzak Turkiako Fenerbahce eta Anadolou Efes taldeen, Moskuko CSKAren eta Real Madriden jarraitzaileen neurrira egindako ikus entzunezko piezak plazaratu ditu bere sare sozialen bidez. Aurten Udala sustatzen ari den #VGBasketCapital kanpainaren barruan sartuta dago ekimen berri hori.

Bideoetan Gasteizko bi pertsona ageri dira, eta ongi etorria ematen die bisitariei era umoretsu eta dibertigarrian. Bi pieza gaztelaniaz dira, eta bestea, euskaraz. Turismoarekin eta gastronomiarekin lotura duten gomendio eta proposamenak sartu dira bideoetan; aste honetan Arabako hiriburura etorriko direnentzat interesekoa izan daitekeen informazioa, alegia. Azpitituluak dituzte turkieraz eta errusieraz, helburua herrialde horietako klubetako zaleek ulertu ahal izatea baita. Minutu eta erdiko iraupena dute gutxi gorabehera.

#VGBasketCapital kanpainan hainbat ekimen gogoangarri egin dira dagoeneko: Udaletxeko fatxadan esekita dagoen atzera kontagailua (zeina 00.00.00ra helduko den datorren ostiralean); tamaina handiko baloi bat jartzea Dato kalearen eta San Prudentzio kalearen arteko izkinan; mila baloi banatzea Gasteizko saskibaloi harrobia osatzen dutenen artean; binilo apaingarriak jartzea paperontzien inguruan “Saskiratu hiri Green baten alde” lemarekin; pastelgileen elkartekoekin elkarlanean txokolatezko baloitxoak sortzea; ‘Basket Capital’ bufandak ateratzea saskibaloiko Erreginaren Koparako; Arabako saskibaloiaren munduan aitzindariak izan direnei harrera egitea; kartelak eta banderak ipintzea espazio publikoan eta TUVISAko autobusetan… Hiri osoa irrikitan dago asteburuko ekitaldia hasteko.

Hemen daude bideoak:

https://youtu.be/UvP9EuzUg2U

 

https://youtu.be/XeVMQ8ZwKvk

 

https://youtu.be/I2HVzu9FNVk

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Harrera ekitaldia Argentinako enpresariei

Udalak harrera-ekitaldia eskainiko dio Confederación Argentina de la Mediana Empresa erakundeari; alkateek eta enpresariek osatzen dute hori

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Asteazkena, maiatzak 15

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

——————————–

Prentsaurrekoa. Principal Antzokiko VIII. Ganbera Zikloaren laugarren kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Klarinete-jotzailea Pablo Dávila eta Paula Huber; Iker Amuriza, pianojolea; eta zuzendariorde Carmen Martínez

Eguna. Asteazkena, maiatzak 15

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

———————————–

Aranbizkarra auzoko emakume baten hilketa gaitzesteko elkarretaratzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko Udalak dei egiten die herritarrei Aranbizkarra auzoko emakume baten hilketa gaitzesteko elkarretaratzera

Eguna. Asteazkena, maiatzak 15

Ordua. 12:45

Tokia. Urrezko Zeledonen plaza (Postetxe aurreran)

——————————————-

San Isidro Eguneko harrera-ekitaldia

San Isidro Eguna dela eta, Udalak harrera egingo die tokiko administrazio batzarretako ordezkariei

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, maiatzak 15

Ordua. 13:00

Tokia. Udaletxeko harrera-aretoa

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:53

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

  1. Gasteizko Udalak elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi dizkio Pilarren familiari, igandean Aranbizkarra auzoan erasoa jasan zuen pertsona gaur goizean hil baita.

 

  1. Gasteizko Udalak irmotasunez gaitzesten du udalerrian gerta daitekeen eraso edo delitu oro.

 

  1. Gasteizko Udala guztiz prest dago Udaltzaingoak Ertzaintzari laguntza ematen jarrai dezan, gertaerak argitu eta erantzuleak atxilotzeko, egindakoagatik dagokien zigorra jaso dezaten.

 

  1. Udalak bost minutuko elkarretaratze batera deitu ditu herritarrak; bihar, maiatzak 15, izango da, 12:45ean, Urrezko Zeledonen plazan (Postetxearen aurrean).
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:05

Gaur goizean sinatu dute Gorka Urtaran alkateak eta Lumagorri elkarteko Amets Martínezek Gasteizko Udalaren eta aipatutako elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena, LGTBI-fobiaren aurkako behatokia abiarazteko.

Udalak 30.000 euro emango dizkio proiektuari, eta aurreraxeago baita ere lokal bat ere, topaguna bat, non LGTBI pertsonei zuzenduriko bazterkeriazko eta indarkeria matxistazko egoerak atzeman eta horiei aurre egin.

Hitzarmen sinatu berriak LGTBI-fobiaren aurkako behatokia egituratzen du: bertan kolektiboaren aurkako erasoen berri jasoko da modu profesionalean, laguntza eta babesa emango zaie LGTBI pertsona erasotuei, salatu egingo da publikoki LGTBI-fobia, eta jarduerak eta ekimenak antolatuko dira.

“Agintaldi honetan urrats garrantzitsuak eman dira, talde guztien adostasunean oinarrituta, eta elkarteekin batera, hiriak orain arte bazter utzi duen gai bati ekin diezaion, alegia, gure hiriko LGTBI kolektiboaren errealitatea ezagutzea, eta udal-politiketetara ikuspegi desberdin bat eramatea, gure gizartearen errealitate guztiak aintzat hartuko dituena”, azpimarratu du alkateak, eta jarraitu du: “errealitate jakin batzuk ikusarazi eta testuinguruan kokatu behar dira. Horregatik, duela 4 urte Berdintasun Zerbitzua zuzenean Alkatetzearen menpe jarri genuen, zerbitzu “espezializatu” batetik sor daitezkeen hausnarketa eta proposamenak isolatuta geratu ordez, udal-politika guztiak zipriztindu ditzaten: Berdintasun Zerbitzuaren sentsibilizazio eta laguntzatik edo gizarte-politiketatik hasita, baina baita hirigintza-plangintza, kirolak, gizarte-etxeetako jarduera eta zerbitzuak, enplegua, gazteria… Soa altxatu eta ikuspegi zabalago baten beharrean ginen, hirian zer egiten den bere benetako neurrian ikusteko, bere dimentsio errealean atzemateko.

Jarduera-agenda

Behatokia HARA!, 2018-2021 aldian Gasteizko Udalaren berdintasunerako politiken barruan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko agendan aurreikusitako ekintzetako bat da.

Alkateak jakinarazi du argitaratu berri dela planifikazio-agiri hori, non estrategia eta ekintza zehatz guztiak biltzen diren.  Duela bost urte abiarazitako prozesu baten emaitza da agiria, beharrezkotzat jo baitzen berdintasun-politiketan emakume subjektu politikoa zabaltzea, hari uko egin gabe, jatorria sexu-genero sisteman duten arrazoiengatik bazterkeria pairatzen duten pertsonak kontuan hartu ahal izateko.

Zehazki, agendak LGTBI pertsona eta kolektiboekj eskatutako jarduera-sorta bat lehenesten du, irizpide nagusi hauen arabera:

  • Eragin positiboa izatea LGTBI pertsonentzat.
  • Eragina izatea Udalaren edo/eta gizartearen antolaketa-kulturaren balio-aldaketan.
  • Iraungarritasuna (hala eskatzen duten ekimenen kasuan) eta bideragarritasun ekonomikoa.
  • Iturri batek baino gehiagok identifikatua izatea.
  • Bat etortzea Hara! Vitoria-Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Planarekin.

 

Maiatzak 17a Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Alkateak gonbidatu egin ditu herritarrak zenbait kolektibok Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituzten jarduera eta mobilizazioetan parte hartzera.

Horrez gain, Udalak egun horietarako prestatu duen programazioaren berri eman du.

 

·        Udalaren berdintasunerako politiketan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko agenda  

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:55

Udaltzaingoaren Agenteek 20 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten atzo, indarkeria erabiliz neska gazte bati urrezko kate bat lapurtu izanaren ustezko egile gisa.

Gertaera horiek Pablo Morillo parkean izan ziren, droga kontu batengatik gazte-bikote ezezagun batekin eztabaidatzen ari zirela; geroago atxilotu zuten mutila eta neska gaztea indarka ibiliak ziren, lepotik zintzilik zeraman urrezko katea hari indarrez lapurtu ondoren.  Biktimak eta haren lagunak poliziari etortzeko eskatu zioten 092 telefono-zenbakian, eta emandako deskribapenari esker, patruila batek han inguruan topatu zuen ustezko lapurra, ihesi zihoala eta hark ere lesio batzuk zeuzkala. Gertatutakoa argitu ondoren, udaltzainak hura atxilotzeari ekin zioten eta, Agirrelandako polizia-etxean Guardiako Epaitegiaren izapideak amaitu ondoren, aske utzi zuten.

Bost pertsona zauritu dira

Bost pertsona zauritu dira atzo gertatutako trafiko-istripuetan. 49 urteko emakumezko txirrindulari batek lesio batzuk izan zituen, bera bizikletan zihoala Gaztelako Atea kaleko 71 zenbakiaren parean auto batek harrapatu ondoren. Kolpe horren ondorioz, larrialdiko zerbitzuek artatu egin behar izan zuten, eta gero Santiago Ospitalera eraman zuten.

Urartea eta Vitoriabidea kaleen arteko bidegurutzean istripu bat gertatu zen auto baten eta motozikleta baten arteko talkaren ondorioz, eta motozikletaren gidaria, 40 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zenez, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Ordu erdi geroago harrapaketa bat gertatu zen, bizikleta bat tartean zela, Forondako Atea kaleko bidegorrian dagoen oinezkoentzako pasabide batean, Batzar Nagusien kalearen parean. Bizikletan zihoan 18 urteko mutil gaztea eta oinez zihoan 44 urteko emakumea zaurituta geratu ziren, nahiz eta emakumea bakarrik eraman behar izan zuten Santiago Ospitalera.

Ospitale horretara, halaber, arratsaldeko lehen orduan Miguel Unamuno kaletik zihoala bere bizikleta gainetik eroritako emakumezko bat eraman zuten.

Udaltzainek beste 15 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 22 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 8 jarduera egin zituzten.

Bi paperontzik su hartu dute

Suhiltzaileek, hurrenez hurren, Florida eta Olagibel kaleetan dauden bi paperontzietan piztutako sua itzaltzen parte hartu zuten atzo. Suhiltzaileak bertara joan, ura erabiliz sua itzali eta freskatu egin zuten ingurua.

Arratsaldeko lehen orduan suhiltzaileei dei egin zieten Juan de Garay kalean autobus bat ke ugari botatzen ari zelako atzealdetik. Hara iritsi zirenean, gidariak itzalgailu baten bidez sua itzalia zuen, baina suhiltzaileek irudi termikoen kamera batez motorra aztertu zuten eta ikusi zuten guztiz itzalia zegoela.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:52

Koldo Mitxelena BHI,  Vera Cruz LHBHIP eta Federico Baraibar BHI ikastegietako DBH 4ko ikasleek ikasturte honetan zehar bizikidetza, kulturartekotasuna eta nazioarteko elkartasunaren inguruan diseinatu dituzten proposamenak ezagutzeko gonbita luzatuko digute. Proposamen horiek harreman-esparru desberdinetatik jorratu dituzte: komunitate-mailan, udalerri mailan eta nazioarteko mailan.

 

 

 

Hiru ikastegi horietako ikasleak Urrezko Zeledonen plazan elkartuko dira (postetxearen aurrean), maiatzaren 17an 11:00etatik 13:00etara bitartean, bizikidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren arloan sortu dituzten proposamenak herritarrei aurkezteko. Gainera, Kidez Kide programaren edizio honen amaiera heldu dela ospatuko dute 14:00 bitartean, musika, dantza eta beste sorpresa batzuk lagun.

Kidez Kide hezkuntza-programa Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzuak garatutako ekimena da; horren bitartez, hiriko ikasleei aukera eman zaie gaurkotasuneko zenbait gai soziokultural eta ekonomikori buruzko ezagutzak zabaltzeko: globalizazioa, migrazio-mugimenduak, kulturen arteko bizikidetza edo gatazken kudeaketa positiboa.

Fenomeno horien ulermenetik abiatuta, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dira eta beren auzoetako, udalerri osoko zein nazioarteko bizikidetza hobetzeko proposamen propioak martxan jartzen dituzte. Nazioarte mailako proposamenetan, Gasteizekin senidetutako Ibagué udalerri kolonbiarreko gazteekin lankidetzan aritu dira; herri hartako udaleko Garapenerako Lankidetzarako zerbitzuak babestutako proiektuetan parte hartzen duten gazteekin, alegia.

Gainera, udalerri kolonbiar horretako gazteak Gasteizera hurreratuko dira, jarduerak jositako agenda batekin, eta hartara, beraiekin elkarlanean aritu diren gazte gasteiztarrak aurrez aurre ezagutuko dituzte, ikasturte osoan zehar harreman “birtuala” izan ondoren. Horretaz gain, Gasteizko udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren babespean Ibaguéko gazteekin egiten duten lana bertokoen aurrean aurkezteko eta partekatzeko aukera izango dute.

Hezkuntza-programa honen 2. edizioan 65 ikaslek hartu dute parte, eta Koldo Mitxelena BHI, Vera Cruz LHBHIP eta Federico Baraibar BHI ikastegietan sustatu da. Ikasle horiek blog batean (https://kidezkide.wordpress.com/) jaso dituzte programan sortu diren proposamenak.

“Hezkuntza proposamen horren helburua da herritarrak elkartasunaren kulturan eta bakearen kulturan heztea, gero eta anitzagoa eta aldakorragoa den —eta zalantzarik gabe izango den— errealitate bati egokitu ahal izateko, nabarmendu du Lankidetzako zinegotzi Jaione Aguirrek.

 

 

Share