Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 maiatza 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Udal Musika Bandaren ‘Musika aire librean’ zikloa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Udal Musika Bandako zuzendari Hilario Extremiana; eta Udal Musika Bandako zuzendariorde Iker Olazabal

Eguna. Asteazkena, maiatzak 29

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————

2018/2019ko Jabetze Feministarako Eskolaren amaiera, Rozalén artistarekin

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, maiatzak 29

Ordua. 18:30

Tokia. Felix Petite Antzokia, Ibaiondoko gizarte etxea

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:43

Montehermosoko ohikoaz bestelako zinema zikloa sendotu egin da, eta uztailaren 1era arte sei film eta lantegi bat eskainiko dira

 

 

 

Montehermoso kulturuneko ohikoaz bestelako zinema zikloak, Zinema Gaur zikloak, maiatzaren 31n (ostirala) ekingo dio udaberriko edizioari, eta uztailaren 1era arte sei film eta lantegi bat eskainiko ditu.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta zikloaren koordinatzaile Garbiñe Ortegak aurkeztu dute prentsaren aurrean.

“Zinema Gaur aukera paregabea da hala ohikoa ez den zinema gustuko dutenentzat nola zinema oro har gustuko dutelarik hori ezagutzeko jakin-mina dutenentzat. Bi edizio besterik egin ez bada ere, zikloa sendotuta dago zinemarekiko grina partekatzeko espazio gisa“.

 

Ahalegin handia egin da udaberriko programa honetan ikus-entzunezkoen munduko egile interesgarrienetako batzuk biltzeko. Izan ere, hilabetean zehar Anahí Berneri, María Augusta Ramos, Edurne Rubio, Leire Apellaniz eta beste etorriko dira Montehermosora.

Dosierra

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:40

Ekainaren 1ean egingo da Gasteizko Big Band Festival jaialdiaren XVI. edizioa. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Gasteiz Big Bandeko kide Jimmy Bidaurreta eta Eneko Espinok aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Big Band Festival jaialdiak ezaugarri propioak ditu, irisgarria eta parte-hartzailea da, eta gure hiriko kultura giroan sendotuta dago; gainera, jazzarekin lotura duten musiken udako denboraldiari ematen dio hasiera.

Antolatutako proposamen artistikoak eta partaidetza aktiboa direla kausa, arrakastaz konektatzen du era guztietako publikoarekin, haur, gazte zein heldu izan.

Programazioa:

12:00 Ghost Number & his Tipsy Gypsies

13:30 Big Band Berri

20:00 Gasteiz Big Band

22:00 Dani Nel.lo y los saxofonistas salvajes

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:39

Gasteizko udalak Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa deituriko urteko deialdiaren ebazpena onetsi berri du. Deialdi hori Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak antolatzen du Montehermoso kulturunearekin batera.
Aurten sei proposamen aurkeztu dira: Garapen Bidean elkarteak aurkeztutako “Dies Irae” proposamenak lortu du punturik gehien.

Proiektuak pertsonen eta herrien eskubideei, memoriari eta hondamendi ekologikoei buruzko hausnarketa egiten du, 1970ean Peruko Yungay hiria lurperatu zuen Ancasheko hondamendia abiapuntu hartuta.

Juan Arrosagaray  izango da proiektuaren zuzendari artistikoa, eta ikus-entzunezko lanak eta audioak bateratuko ditu.  SERSO San Viatorreko Amaia Zorrillaren eta ketxueraz emititzen duen Yungayko San Viator irratiko kolaborazioa ere izango du.

2019ko azaroaren 17tik 2020ko urtarrilaren 15era bitartean izango da ikusgai Montehermoso kulturunean, eta lehen solairu guztia hartuko du.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:51

Emisio kutsatzaileak murrizteko politikak bultzatzea helburu duen Europako SUDOE Stop CO2 programaren barruan ebaluazio onenak jaso dituzten Estatuko 5 terminalen artean dago Gasteizko autobus-geltokia. Hori dela eta, ekainaren 12an energia-eraginkortasunari loturiko sari bat emango diote, Espainiako beste lau geltokiri, Frantziako tren geltoki bati eta Portugalgo tren- eta autobus-geltoki banari bezalaxe. 2018-2019 aldian ingurumen eraginaren ebaluazioa egin da Frantziako eta Iberiar Penintsulako 70 autobus- eta tren-geltokitan, eta prozesu horren barruan kokatzen dira aipatutako sariak.

Aztertutako geltokiek helarazitako datuei esker, SUDOE Stop CO2 programakoek kalifikazio-sistema bat ezarri dute, zeinaren arabera Gasteizko terminalak lau zuhaitz jaso dituen bostetik (gehienekoa). Onarpen honek Estatuko bost hoberenen eta Europako hego-mendebaldeko onenen artean sartzen du geltokia energia-eraginkortasunari dagokionean.

Ildo horretan, badaude erdietsitako nota onean eragina izan duten zenbait faktore, besteak beste: eraikinean ezarri diren energia geotermikoa eta fotovoltaikoa aprobetxatzeko sistemak eta LED bidezko argiztapen sistema. Argiztapen sistema horrek kudeaketa domotizatua izateaz gain, presentzia eta intentsitatea atzemateko gailuak ere baditu, emisio eta energia-kontsumo minimoa sortuta ahalik eta erosotasun maila altuena eskaintzeko.

SUDOE Stop CO2 ekimenaren bidez egiaztatu ahal izan da autobus- eta tren-geltokiek kontsumitzen duten energia kantitateak eta isurtzen dituzten berotegi-efektuko gasek herritarren bizi-kalitateari eta hirien irudiari eragiten dietela. Proiektu horren helburua aipatutako eraikinen eraikuntza-gabeziak konpontzea da, hala, horien faktura energetikoa eta ingurumen-inpaktua gutxitzeko. Helburu hori lortzeko bidea ingeniaritza ekologikoko sistemen bidez garraio-geltokien ebaluazio energetikoa egiteko aukera emango duen tresna bat sortzea da, espazio horrek zer kontsumo duen eta zer konponbide ezarri behar zaizkion zehazteko.

SUDOE Stop CO2 proiektua 2019ko ekainean bukatuko da. Proiektuko jardueren artean, ekainaren 12an Santanderren egingo den jardunaldia dago: “Garraio-geltokiak eta energia-eraginkortasuna”. Bertan jasoko du Gasteizek bere saria.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:11

Bizikletan zihoan 19 urteko mutil gazte bat eta bi moto-gidari –32 urteko emakume bat eta 34 urteko gizon bat– zaurituta geratu ziren atzo hiru trafiko-istriputan.

Zabalgana hiribidean oinezkoentzako pasabide batean gertatutako aurrez aurreko istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripuan auto bat eta bizikleta bat zeuden nahastuta, eta bizikleta-gidaria zaurituta zegoenez, anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen.

Arriagako Atean auto baten eta moto baten artean beste istripu bat gertatu zen atzeko talka baten ondorioz. Talka hori zela eta, motoa gidatzen zihoan 32 urteko emakumea zaurituta geratu zen, eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Motoa gidatzen zihoan 34 urteko beste gizonezko batek lesioak izan zituen istripu bakun batean, Pedro de Asua kaletik zihoala motozikletaren kontrola galdu ondoren. Anbulantzia bateko osasun-langileek artatu zuten, baina ez zen beharrezkoa izan ospitalera eramatea.

Udaltzainek beste 6 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 15 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 16 jarduera egin zituzten.

Farola bat bota dute

Suhiltzaileek Gamarrako Atean esku hartu zuten atzo, luzera handiko kamioi batek farola bat bota zuelako eta minutu batzuetan trafikoa etenarazi zuelako.

Beren etxebizitzetan lurrera erori ziren beste bi pertsonak egindako deiari erantzunez haiei laguntzera ere joan ziren.

Share