Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 maiatza 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Bizikleta Astearen jarduerak aurkeztea

Parte hartzaileak. Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez; eta Juanjo Pinedo (Bizikleteroak)

Eguna. Osteguna, maiatzak 9

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————–

Udalaren eta Emakumeen Etxe Elkartearen arteko hitzarmena sinatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Sorginenea-Gasteizko Emakumeen Etxe Elkartearen ordezkari Scarlett Salguero

Eguna. Osteguna, maiatzak 9

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————-

Prentsaurrekoa.  XXIV. “Gizarte bateratzaile baten aldeko” Kriskitin Lasterketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken zinegotzi Peio Lopez de Munain; Euskadiko ONCE lurralde delegatu Juan Carlos Andueza; eta Vital Fundazioko zuzendari nagusi Axier Urresti

Eguna: Osteguna, maiatzak 9

Ordua: 11:30

Lekua: Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:18

36 urteko emakumezko txirrindulari bat zauritu zen Nafarroako Errege-Erreginak kalean auto batek harrapatuta. Atzo, 11:00ak aldera gertatutako trafiko-istripu hori ikertzen ari da Udaltzaingoa; horren ondorioz, bizikletan zihoan emakumea Santiago ospitalera eraman behar izan zuten.

Azkeneko bi egunetan beste 33 trafiko-istripu gertatu dira, baina ez da zauriturik izan eta ez dute inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik.

Udaltzainek 21 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 8 jarduera egin zituzten.

Haizeak zenbait kristal apurtu ditu

Gaur, asteazken goiz honetako lehen orduan, hirian bizi izan ditugun haize-bolada indartsuak direla eta, zenbait kristal apurtu dira Manuel Díaz de Arkaia kaleko leiho batzuetan, eta kristalak bide publikora erori direnez gero, suhiltzaileak etor zitezela eskatu dute, erortzeko arriskuan zeuden beste kristal-zati batzuk ken zitzaten.

Vitoriano herrixkan txalet bateko lorategiaren inguruko belar-hesian astelehen honetan izandako sutearen ondorioz, beharrezkoa izan da suhiltzaileek esku hartzea, eta hala, su-lamak erabat itzali eta inguru hori guztia freskatu zute

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:29

 Poetak Maiatzean zikloarekin bat egin du Udalak keinu horren bidez

Ekimenaren sustatzaile Elisa Ruedak gonbita luzatu die herritarrei “poesiak Gasteizen eta Araban han-hemenka harrapa ditzan” utz dezaten.

Udal talde politiko guztiek modu berezian agurtu dute gaur legealdia. Azken osoko bilkura bertsotan deklamatu dute, hala, gaur arratsean hiriko eta lurraldeko hainbat txokotan inauguratuko den Poetak Maiatzean zikloari keinu egitearren.

Poetak Maiatzean ekimenaren sustatzaile Elisa Ruedak eman dio hasiera oso bilkura berezi horri, eta gonbita luzatu die herritarrei “poesiak Gasteizen eta Araban han-hemenka harrapa ditzan” utz dezaten.

Gorka Urtaran alkateak Karmele Jaio idazle gasteiztarraren poesia bat irakurri du osoko bilkurari amaiera emateko.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:25

Maldita.es web orriaren arduradun batek emango ditu

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Arabako zurrumurruen aurkako estrategiaren barruan, Rumores/bulos en internet y redes sociales’ izeneko lantegi batzuk antolatu dituzte. Lantegi horiek  Stéphane M. Gruesok emango ditu, zeina  hezkuntza estrategiaren eta alfabetatze mediatikoaren arduraduna baita Maldita.es web orrian.

Lantegi horiek  Arabako herritarrentzat zein zurrumurruen aurkako  taldeentzat zuzenduta daude. Sarrera dohainik da, tokiak bete arte

Lantegiak gaur, hilaren 8tik aurrera, emango dira Gasteizen eta lurraldeko hainbat herritan. Programa hau da:

Maiatzaren 8a, asteazkena

  • Kanpezu: 16:30etik 18:30era, euskaltegian.
  • Gasteiz: 19:00etatik 21:00etara, Europa Jauregian (Florida aretoa).

Maiatzaren 9a, osteguna

  • Guardia: 10:00etatik 12:00etara, Guardia – Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitzan.
  • Amurrio: 18:30etik 20:00etara, katekesiaren eraikinean.

Maiatzaren 10a, ostirala

  • Agurain: 9:00etatik 11:00etara, udaletxean.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:29

 

Probintzia plazan izango da, 12:00etatik 14:00etara

 

Nazioarteko Dantza Programa

 

 

 

 

 

Gasteizen Dantzaren Nazioarteko Eguna hemezortzigarrenez jarraian ospatzeko asmoz, “Jose Uruñuela” udal dantza kontserbatorioak horrekin lotutako hainbat jarduera antolatu ditu, Gasteizko Udaleko Kultura Sailaren babesarekin eta “Dantzaren Nazioarteko Eguna” izendapenaren babesean. Ekitaldi nagusia Probintzia plazan izango da, maiatzaren 12an (igandea), 12:00etatik 14:00etara.

Beste hauek ere hartuko dute parte: Sofía Abaitua dantza estudioa, Gisela dantza zentroa, “Así es Colombia” folklore taldea, Sarasvati taldea, Urkide ikastetxea, Traspasos dantza zentroa, Yew Haw country taldea, Dunia&Naisha Manjit zentroa eta Noralai eskola.

Share