Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 maiatza 2019 17:15

Prentsaurrekoa. Jon Gorosperen ‘Metropolis’ eta Raquel Asensiren ‘Inadaptada Resistencia’ erakusketak aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekano Arantza Lauzirika; eta Raquel Asensi eta Jon Gorospe artistak

Eguna. Ostirala, maiatzak 17

Ordua. 10:30

Tokia. Montehermoso Kuturunea, Ortuño aretoa

——————————————-

Prentsaurrekoa. ‘James Brown Tribute’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Lluc Fruitos (dantzaria, koreografoa eta zuzendari artistikoa); eta Clara Pons (dantzaria eta koreografoa)

Eguna. Ostirala, maiatzak 17

Ordua. 11:15

Tokia. Teatro Principal Antzokia

———————————————-

Prentsaurrekoa. Adinekoen Zentro Soziokulturaletako udako tailerrak eta ikastaroak aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain

Eguna. Ostirala, maiatzak 17

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

 


Alkatea Euroligako enbaxadoreek Plaza Berrian egingo duten exhibizio partidara hurbilduko da.

Eguna. Ostirala, maiatzak 17

Ordua. 12.20

Tokia. Plaza Berria.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:23

Udaltzaingoaren Agenteek 34 urteko emakume bat atxilotu zuten atzo, arma zuri batez mehatxu egin eta eraso egiten ahalegindu izanaren delituengatik.

092 zenbakira egindako dei batek ohartarazi zuen, arratsaldeko seiak baino minutu batzuk lehenago, eztabaida gogor bat gertatzen ari zela Alava Jeneralaren kaleko etxebizitza batean. Udaltzain batzuk leku horretara joan ziren, eta han, elkarrizketa bat izan zuten barrualdean aurkitzen ziren pertsonekin. Antza denez, emakumeak pisukide batekin eztabaidatu, hari mehatxu egin eta labana batez eraso egiten saiatu zen, eta horrexegatik, atxilotu egin zuten eta, Guardiako Epaitegian izapide egokiak egin ondoren, aske utzi zuten.

Bi pertsona zauritu dira istripuetan

Atzo, Txile kalearen eta Gasteiz hiribidearen arteko elkargunean gertatutako istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan auto bat eta bizikleta bat nahastuta daude, eta bizikletaren gidaria, 37 urteko emakumea, zaurituta geratu zen. Gertaerak izan ziren tokian larrialdiko zerbitzuek artatu bazuten ere, ez zuten osasun-zentro batera eraman beharrik izan.

Arriagako Atea kalearen eta Luis Olariaga kalearen arteko bidegurutzean talka baten ondorioz izandako beste istripu bat ere ikertzen ari dira; nahastutako bi gidarietako bat, 32 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zen eta anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Udaltzainek atzo beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuten, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 2 gidari ikertzen ari dira gida-baimenik gabe gidatzeagatik: 23 urteko mutil gazte bat, Antonio Machado kalean geldiarazia, eta 32 urteko emakume bat, Ortiz de Zarate kalean mutiloi baten aurka talka egitean izandako trafiko-istripuan nahastua.

Atzo 14 salaketa izapidetu ziren eta polizia judizialaren 7 jarduera egin zituzten.

Sastrakadi batek su hartu du

Suhiltzaileek dei bat jaso zuten atzo, Zabalganako Juan Gris plazan sastrakadi bat suak hartuta zegoela jakinarazteko. Udaltzainek su-itzalgailu batez itzali zuten sua eta SPEISeko langileek inguru hori guztia freskatu zuten.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:58

Zurrumurruen aurkako sareak, 9 eta 12 urte bitarteko neskez osatutako taldeaz gain, adinekoentzako zentro soziokulturaletako pertsonez osatutako beste bat ere eratuko du aurten, eta ekintzak antolatuko ditu gazteentzako aisialdirako programa eta jardueretan

Pertsona nagusiek eta gaztetxoek hartuko dute aurten hiritarren laguntza eta engaiamendua oinarri hartuta Udala 2017az geroztik sortzen ari den zurrumurruen kontrako sarearen lekukoa. Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuaren 2019rako helburua ZKEa jende-multzo desberdinetan zabaltzea eta ezartzea da, Gasteizen zurrumurruen kontrako pertsona eta erakundeek osatzen duten sarea hedatzeko.

Ildo horretan, Gasteizko Udaleko Adinekoen Zerbitzuak 2018tik darama urratsak ematean ZKEa zabaltzeko eta ezartzeko. Besteak beste, adinekoentzako zentro soziokulturaletako eta Adinekoen Zerbitzuko teknikariek zurrumurruen kontrako oinarrizko prestakuntza jaso zuten 2018an, eta, AZSKek, batzordeen bidez, kafe-solasaldiak antolatu dituzte zentro batzuetan, adibidez, Aranekoan eta Txagorritxukoan. 2019rako helburua hiriko adineko pertsonek osatuko duten zurrumurruen aurkako ekintza taldea sortzea da. Horretarako, fase hauek ezarri dira:

  • Estrategia ezagutzeko hitzaldiak, Gizarte eta Kultura Antropologian Doktorea, irakaslea eta hedabideetako kolaboratzailea den Jesús Prietoren eskutik (maiatzaren 10etik 29ra 4 zentro soziokulturaletan).

 

  • Zurrumurruen kontrako oinarrizko prestakuntza: 4 saiotan banatuko da ekainean zehar. Hona hemen prestatzaileak:
    • saioa: Gorka Moreno. Immigrazioaren Euskal Behatokiko (Ikuspegi) zuzendaria.
    • saioa: Andrea Ruiz Balzola antropologo, irakasle eta ikertzailea.
    • eta 4. saioak: Asier Gallastegi aholkulari, prestatzaile eta coach-a. Gizarte- eta komunitate-ekintzan aditua.

Azken saioa biribiltzeko zurrumurruen aurkako agente batek eta  Amekadi elkartekoek –2017tik gaur arte beren ardura izan da udalerriko zurrumurruen kontrako agente-sarea bideratzea– hartuko dute hitza. Azken horiek sarearen funtzionamendu praktikoaren eta sareko agente izatearen esperientzia pertsonalaren berri emango dute.

  • Zurrumurruen kontrako ekintza taldea sortzea eta martxan jartzea: iraila.
  • Zurrumurruen kontrako ekintzak diseinatu eta gauzatzea, adinekoentzako zentro soziokulturaletako batzordeekin elkarlanean ZKEa zabaltzen jarraitzeko.

Gainera, Zurrumurruen kontrako estrategia Gasteizko haur eta gazteen artean zabaltzeko ere lanean dihardu Bizikidetza Zerbitzuak.

2018an egin zen Gazteria Zerbitzuarekiko lehen kontaktua; hortik sortu ziren ZKE jende-multzo horretan ezartzen hasteko erabakia eta lehen ekintzatxoa: zerbitzuak urtero antolatzen dituen Gazteria Jardunaldien barruan sare sozialetako zurrumurruei eta esamesei buruzko hitzaldi bat egin zen.

Esparru horretan, lan-ildo hauek ezarri dira 2019rako:

  • Salburuko Kaleko Heziketarako programa

Gizarte-etxe horretako kaleko hezitzaileek proposatuta eta Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuarekin elkarlanean “SAL-zurrumurru-BURUAN” izeneko esperientzia pilotua egingo da. Horretan, Salburuko Kaleko Heziketarako Programan buru-belarri sartuta dabilen 9 eta 12 urte bitarteko neska-talde batek oinarrizko zurrumurruen kontrako prestakuntza jasoko du hiru saiotan (maiatzaren 13an eta 20an, eta ekainaren 17an), eta, ondoren, ekintza-talde bat sortuko dute, beren kabuz zein auzoko taldearekin elkarlanean ekintzak sortzeko. Proiektua abian jarri aurreko lanketa gisa, neskek zurrumurruen kontrako zenbait dinamikatan parte hartu dute hezitzaileak lagun zituztela, eta, besteak beste, Zabaltegi jatetxeko (Florida parkean) leihoetan Rafael Amor-en “No me llames extranjero” olerkia idatzi dute, “Poetak maiatzean” Nazioarteko poesia jaialdiaren testuinguruan.

  • Zurrumurruen kontrako prestakuntza- eta jarduera-eskaintza Hiri Hezitzailean:

Zerbitzukoak sinetsita daude programa hau oso tresna baliotsua dela ZKEa zabaltzeko eta hedatzeko, eta, horregatik, 2019-2020 aldirako zurrumurruen kontrako eskaintza ugaria diseinatzen ari dira formatu bat baino gehiagotan (hitzaldiak, lantegia, World Café, etab.) eta adin-tarte askotako pertsonei zuzenduta.

  • Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean antolatutako ekintzak:

Zerbitzuaren programak eta baliabideak erabilita, ZKEa hedatzea eta zurrumurruen kontrako agente berriak erakartzea jende gaztearen artetik:

  • Arte-lehiaketak: Gazte Klik-Klak, Gazte Arte…
  • Zurrumurruen kontrako jarduerak sartzea aisialdi-programetan –Gauekoak programan, esaterako–, adibidez, honako hauetan: “Asteburu bat beste koadrila batekin”, “Zurrumurruak eta topikoak eraisteko Gymkhana”, etab.
  • Zerbitzuaren harreman-sarea osatzen dutenen artean zurrumurruen kontrako estrategiaren hedapena eta prestakuntza egitea:
    • Gasteiz Gaztea izeneko sarea.
    • Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoarekin elkarlanean aritzen diren gazteak (Sare sozialetako bitartekaritza egiten duen taldea).
    • “Boluntariotzan murgildu” izeneko gazte-sarea.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:30

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren azken txanpa da. Dena den, bukatzear egon arren, 15 egun gehiago daude euskarazko literaturaz gozatzeko. Izan ere, Udalaren Liburutegi Sareko liburutegietan erosketa-txekeak eskuratzeko aukera maiatzaren 31n bukatzen bada ere, euskarazko liburuak erosteko epea ekainaren 16ra arte (larunbata) luzatuko da, hiriko liburu denda partehartzaileetan %35 merkeago.

Proposamen interesgarri honen helburua Irakurri, Gozatu eta Oparitzea da, eta Udalaren Liburutegi Sareak animatu nahi du azken egun hauek aprobetxatzeko.

Ezin da ahaztu, laster liburutegi bakoitzak 30 euroko txeke baten zozketa egingo duela. Horrekin, liburuak euskaraz erosi ahalko dira liburu dendetan.

Share