Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 maiatza 2019 17:00

Prentsaurrekoa. World Tennis Vitoria-Gasteiz txapelketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Luna; Txapelketaren kirol-zuzendari Unai Corujo; Peña Vitorianako kudeatzaile Alejandro Botella; eta  Marta García, tenislaria

Eguna. Asteartea, maiatzak 7

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————-

Prentsaurrekoa. Udaberria Musika Eskolako 25. urteurrena

Parte hartzaileak. Udaberria Musika Eskolako ikasketaburu Charo González eta Blanca Martín; eta Udal Musika Bandako zuzendari laguntzaile Iker Olazabal

Eguna. Asteartea, maiatzak 7

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:48

Udaltzaingoak 28 urteko gizonezko bat eta 20 urteko emakume bat atxilotu zituen larunbatean, bikote-eztabaida batean elkar joka aritzeagatik, Zaramaga inguruan biek partekatzen zuten etxebizitzan. Biak epailearen esku geratu dira; emakumea etxe-indarkeriaren salaketagatik eta gizonezkoa genero-indarkeriagatik.

Zortzi pertsona zauritu dira istripuetan

Asteburuan 27 trafiko-istripu gertatu dira eta, guztira, 8 pertsona zauritu dira.

Ibilgailu batek 20 urteko oinezko bat harrapatu zuen ostiral goizean Arriagako Atea kalean, 47 zenbakiaren parean.

Arratsaldeko lehen orduetan izandako istripu bakun batean motoa gidatzen zihoan gizonezko bat erori egin zen motozikleta gainetik, Zurbanoko Atetik zihoala.

Bizikletan zihoan 20 urteko gizonezko bat zauritu zen ostiralean, berak zeraman bizikletaren eta auto baten artean Legutioko Atea kalean gertatutako istripuan.

Ostiralean, 18:00ak aldera Zaramaga kalean izandako istripu anizkoitz batean, 3 ibilgailuk elkar jo zuten, eta 30, 24 eta 27 urteko hiru bidaiari zauritu ziren. Auto horietako bat gidatzen zihoan gizonezkoa atxilotu egin zuten substantzia estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik.

25 urteko emakume bat zauritu zen atzo, bi ibilgailuk beren artean aurrealde-albotik talka egin ondoren, Salbatierrabide eta Lasarteko Atea kaleak elkartzen diren tokian.

Atzo 21:13ak aldera, A-2124 errepidean, Gardelegin izandako trafiko-istripu bat ikertzen ari da Udaltzaingoa; bertan, pertsona bat zauritu zen.

Udaltzainek asteburuan 19 salaketa izapidetu dituzte eta polizia judizialaren 8 jarduera egin dituzte.

Sutea tximinia batean

Suhiltzaileak Ulibarri Ganboa herrira joan ziren larunbatean, etxebizitza bateko tximinian sutea piztu zelako. Bertan bizi direnek su-itzalgailu bat hustu zuten suaren gainean, eta SPEISeko langileek azken su-printzak itzali zituzten, eta horrez gain, etxebizitza ere egurastu zuten, ke-pilaketagatik.

Larunbat goizaldean, N-622 autobidean bazter-babesaren aurka talka egin zuen kamioi batek olio-isuri handia eragin zuen. Suhiltzaileek isuria geldiaraztea lortu zuten.

Aldabe kaleko etxebizitza batean olioa zuen ontzi batean piztutako suagatik dei bat jaso zuten suhiltzaileek ostiraletik larunbatera bitarteko gauerdian. Suhiltzaileak iritsi zirenean, sua itzalia zegoen, baina kea zegoen etxebizitzan eta komunitatearen erkidegoan, eta espazio horiek egurastu egin zituzten. Osasun-langileek etxebizitza horretan bizi den pertsona artatu zuten, eta gero, ospitalera eraman zuten.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:12

Bihar, maiatzak 7, irekiko da izena emateko epea eta uztailaren 7ra arte egongo da zabalik.

Bihar, maiatzak 7, hasi eta uztailaren 7ra arte egongo da zabalik Carlos Pérez Uralde irrati-antzerkiaren lehiaketaren edizio honetan parte hartuko duten gidoiak aurkezteko epea. Gasteizko Udalak antolatzen du lehiaketa, bere Antzoki Sarearen bidez, Radio Vitoria – EITBrkein elkarlanean eta Vital Fundazioaren babespean.

Helburu nagusia irratirako antzerki-idazketa sustatzea da eta, bide batez, bertoko artistei sortzeko aitzakia bat eskaintzea.

Uztailaren bukaera aldera, Felipe Juaristik (idazle eta poeta), Pedro Espinosak (Radio Vitoriako kazetaria), Urko Aristik (EITBko zuzendariordea) eta Marta Monfortek (Antzokien ataleko burua) bi obra saridunak hautatuko dituzte, euskarazko onena eta gaztelerazko onena, alegia.

Ondoren, irailean, irrati-proiektuen aurreprodukzioa eta produkzioa egingo da, eta urrian emango dute Radio Vitorian, Euskadi Irratian eta EITBn. Amaitzeko, azaroaren 19an sariketa-ekitaldia egingo da Dendaraban eta proiektu irabazleen aurkezpen antzeztuak egingo dira.

Carmen San Estebanek hautatzen eta zuzentzen ditu aktoreak.

Share