Prentsa Oharren banner

2019ko FotoArte lehiaketaren sariak (XV. edizioa) banatu dira

Aurkeztutako 876 argazkietatik 32 hautatu dira erakusketarako, eta horietako bost saritu dituzte

Ibaiondoko gizarte etxean banatu dira 2019ko FotoArte lehiaketaren sariak (XV. edizioa), eta aurkeztu diren 876 lanetatik hautatutako 32 argazkien erakusketa ere inauguratu da; Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto izan da bertan.

Orotara 479 egilek aurkeztu dituzte 876 argazki horiek; % 33 emakumeak izan dira. Hautatutako egileen arteko % 31 Euskadikoak ziren; % 25, emakumeak.

Aurtengo edizioan parte hartu duten arabarrak, berriz, Autonomia Erkidegokoen arteko % 42 izan da, eta guztien arteko % 12. Bestetik, nabarmentzekoa da atzerritarren parte-hartze handia, Espainiatik kanpokoak % 23 izan baitira: % 20, Latinoamerikakoak, eta beste batzuk baita leku urrunagokoak ere, Malaysia eta India, kasu.

 

Pertsona eta argazki hauek aukeratu dira erakusketarako, zeinen artean hautatu baitituzte epaimahaiko kideek hiru saridunak eta bi akzesitak.

Argazki zk. EGILEAARGAZKIAREN IZENBURUAJATORRIA
12aRafael Guerra MartinezTrasteandoBilbo
18aFran Morales VillalbaWild RockSan Sebastián de los Reyes – Madril
28aEsperanza Labrador RodríguezLa bandaOviedo
32aJuan José López AzurmendiAl ritmo de la músicaBergara
35a – 1. SARIAAntónio TedimCon la banda detrásPorto – Portugal
56bRaúl VillalbaLlanto de bandoneonBuenos Aires – Argentina
59aFelipe Tomás Jiménez OrdóñezReflejoVillajoyosa – Alacant
63aLuiz Fernando Galvao de QueirozMusic with coffeSäo Paulo – Brasil
77aHadrián MárquezNew York MoaningA Coruña
79bMarina Molada Mirós5219Mallorca
85a – 3. SARIAAlejandro Pérez GarcíaGrabando un recuerdoPalentzia
120b-1. AKZESITADavid DiazEl cuerdoLugo
125aLaia Soler GalvezDos artistas y medioSallent – Bartzelona
131aDiego Pedra BenzalLuz MusicalCornellá de Llobregat -Bartzelona
138aJosé Agustín Guruchaga GaragarzaLa bailarina y la violinistaBergara
167aJulio César Romero TroyaBody and SoulVitoria-Gasteiz
182aOihana Garitano KorkostegiIvam valentziaVitoria-Gasteiz
194bJose Ramón Luna de OssaTempus Fugit IITarancón – Cuenca
214aRoberta Ferreira MonteiroBanda de Música de Paula CândidoSalamanca
242aLeire Celaya AzcoagaRevolución musicalVitoria-Gasteiz
254a

254b-2. AKZESITA

Xavier Sivecas SaizEspacios acústicos I

Espacios acústicos II

Bartzelona
288aRafael Ruiz ValderasLa alegría de la música callejeraTerrassa-Bartzelona
328aMaría Asun Lamarain SoriaMúsica enlatadaVitoria-Gasteiz
391aFernando Fossati AragónMusica en la NocheSan Fernando – Cádiz
405aLuis Arteaga GarcíaAngus YoungAlcobendas-Madril
429bJosé Antonio López RicoSoñé que te queríaPetrer-Alacant
435bRoberto Hernández YustoMúsica, memoria y tradición IIValladolid
448bSonia SecoRitmo al VintageVitoria-Gasteiz
472b 2. SARIAMiguel González BalbuenaAnytime, AnywhereSan Lorenzo de El Escorial – Madril
477bEneko Ruiz GaunaMareaVitoria-Gasteiz
479aMiren Elkoro ErrastiNotas en el recuerdoVitoria-Gasteiz

 

 

 

Share

Hiru pertsona zauritu dira istripuetan

Bizikletan zihoan 16 urteko neska gazte bat, motoa gidatzen ari zen 27 urteko gizonezko bat eta haur jaio berri bat zaurituta geratu ziren atzo, hirian gertatutako hiru trafiko-istriputan.

Goizeko hamaikak baino minutu batzuk lehenago, bizikletan zihoan neska bat bizikleta gainetik erori zen, Arriagako Atea kaletik zihoala. Bertan artatu zuten, eta gero, anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen.

Zuazoko Atea kalean istripu bat gertatu zen auto batek eta motozikleta batek elkarren artean talka egin zutelako. Motoa gidatzen zihoan gizonezkoa Txagorritxu Ospitalera eraman zuten zauriturik.

Heraclio Fournier kaleko espaloian, berriz, oinez zihoan emakume batek gidatutako haur-kotxearen aurka jo zuen bizikleta batek. Haur jaio berria Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Gida-baimenik eta asegururik gabe

Udaltzaingoak beste hamaika trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 30 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira gida-baimenik gabe gidatzeagatik. Ertzaintzaren patruila batek abiadura handian gidatzen ari zela ikusi zuen Tomas de Zumarraga Dohatsua eta Domingo Beltrán kaleen arteko elkargunean. Alkoholemia-proban emaitza positiboa eman zuen, baita kokainarekiko toxikoen proban ere, eta beraz, administrazio-bidetik salaketa jarri zioten. Gainera, haren dokumentazioa eta ibilgailuarena egiaztatzean, ikusi zuten gida-baimenik, asegururik eta IATrik gabe gidatzen ari zela.

Udaltzaingoaren agenteek 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, bilatzeko, atxilotzeko eta Gasteizko Epaitegian aurkezteko errekisitoria bat baitzeukan gainean. Agirrelandako bulegoetan beharrezko izapideak egin ondoren, gizonezko hori epailearen esku jarri zuten.

Atzoko egun osoan barrena, Udaltzaingoak 10 salaketa izapidetu zituen eta polizia judizialaren 14 jarduera burutu zituen.

 Edukiontzi batek su hartu du

Atzo Pablo Uranga Margolariaren kalean paper eta kartoientzako edukiontzi batean piztutako sua itzali zuten suhiltzaileek. Eta gaur goizaldeko ordu biak baino minutu batzuk lehenago Domingo Beltrán kaleko etxebizitza batera joan dira kea zegoela jakinarazi dietelako, nahiz eta azkenean ez zegoen kerik. Etxebizitzan keroseno eta gasezko zenbait estufa topatu dituzte martxan, aireztapen gutxirekin, eta anbulantzia bat eskatu dute buruko mina zeukatela adierazi duten bizilagun batzuei arreta egiteko.

Share

Udalak gaur arratsaldean zabalduko du “Gazteak eta ausazko jokoak, aurre egiteko erronka bat” txostena

Udalak gaur arratsaldean zabalduko du “Gazteak eta ausazko jokoak, aurre egiteko erronka bat” txostena. 2018ko azaroaren eta 2019ko maiatzaren artean, ASAJER elkartearen laguntzarekin, azterketa bat garatu du Udalak egoerari buruzko hausnarketa bat eskaintzeko eta horrela etorkizunerako ekintzak planteatu ahal izateko. Emaitzak eta ondorioak azaltzeko asmotan, prestatu du ekitaldi bat gaur arratsaldeko 18:00etan, Micaela Portilla aretoan, Europa Biltzar Jauregian. 

Udalaren Gazte Plana, Gasteizko gazteen errealitatearen behatokiaren bidez, saiatzen da gazteek dituzten egoerak eta arazoak ezagutzen eta hausnartzen. Horregatik planteatu zuen aztertzea IV. Gazte Planaren ekintzen artean apustuak, jokoa eta ludopatiak Gasteizko gazteen artean nola dauden ikusteko. 

Azken hilabeteetan errealitateak erakutsi ditu nola ugaritu egin diren joko aretoak eta apustuen makinak. Baita nola zabaldu ere jokoaren publizitatea eta hori guztiak esnatu egin du kezka gizartean eta pertsonen artean arazo honi buruz.  

Ekitaldiak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian, Ana Estevez, doktorea (Deustuko Unibertsitateko irakaslea), substantziarik gabeko adikzioetan aditua, ponentzia bat garatuko du. Bere izenburua: “Jokoa apustuekin gazteen artean: zergatiak eta arrizku faktoreak”. 

Ponentzia ostean, azterketa egin duten hiru gazteek, horren emaitzak eta ondorioak aurkeztuko dituzte: “Gaur egungo Gasteizko egoerari begirada bat”. Besteak beste aztertuko dute joko jokaeraren ezaugarriak, horri lotutako pentsamenduak edo joko arazoen adierazleak. Gazte hauek psikologia hiru gradudunak dira: : Irati Sierra, Iñigo Pérez eta Héctor García de Salazar eta azken sei hilabeteetan lan egin dute Gasteizko Udalak gauzatzen duen enplegu planaren barruan. 

Txostena

 

Share

Gasteizko Udalaren prestakuntza-programa batek bertako merkatariei erakutsiko die nola proiektatu beren saltegia sare sozialetan ikus-entzunezko baliabideak erabiliz

Gasteizko Udalak abian jarri du bertako merkatariak teknologia berrien esparruan profesionalizatzeko beste prestakuntza-jarduera bat. Azken hilabeteotan ikastaroak eta saioan egin dira online kokatzeari, merkataritza elektronikoari eta telefono mugikorraren bidezko marketin-estrategia berriei buruz, besteak beste, eta orain beste prestakuntza-programa bat gehituko zaie, gai hau duena: nola proiektatu saltegia sare sozialetan ikus-entzunezko baliabideak erabiliz.

Ekainaren 10etik 25era bitartean egingo da ikastaroa, zortzi saiotan, eta saltegi bat sustatzera bideratutako ikus-entzunezko edukiak prestatzeko prozesu osoari helduko dio. Negozioaren eta bezero potentzialen azterketa abiapuntu hartuta, publiko xedeari zuzendutako sustapen-bideoak prestatzeko teknika espezifikoetara iritsiko da. Prozesu horretan, ezagutzak eskuratuko dira ikus-entzunezko edukiak hedatzeko egokienak diren sare sozialei buruz, baita argazkigintza-, grabazio- eta argiztapen-baliabiderik egokienei buruz ere.

Webgune, merkataritza elektronikoko gune, marketplace edo sare sozialen bitartez Interneten dauden Gasteizko merkataritza-enpresa txikien titularrei zuzendua da ikastaroa. Haiek kontuan izanda, prestakuntza-programa nagusiki praktiko bat diseinatu da, honako alderdi hauek irakasteko asmoz: nola bereizi zer erakutsi behar den enpresari buruz, zer formatu den egokiena, zer eduki aukeratu eta bezeroen edo eskainitako produktuaren arabera nola erakutsi hori guztia sare sozialik egokienean.

Saioak 15:00etatik 17:00etara izango dira, CETICen (Castro Urdiales, 10), eta antolatuta daude hartzaileek lana eta prestakuntza bateragarri izateko moduan. Doakoak izango dira, eta izena online eman daiteke.

“Duela lau urte abian jarri genuen Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoaren zutabeetako bat zen sektorea profesionalizatzea eta gaitzea, batik bat teknologia berrien eta sare sozialak erabiltzearen arloan. Plaza guztiak bete dira arestian antolatu ditugun ikastaro espezifikoetan, hala nola argazkigintzakoan, eta, seguruenik, gauza bera gertatuko da ikus-entzunezko baliabideen bidez sustatzeari buruzko honetan ere. Horrek ezin hobeto erakusten du tokiko merkatarien inplikazioa”, nabarmendu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotzi Nerea Melgosak.

Informazio gehiago: Ikastaroa: “Proiektatu modu profesionalean zure saltegiaren sare sozialetako ikus-entzunezko irudia”

 

 

Share

Ángel Blanco Egoskozabalen “Giroz beteta” kartelak iragarriko ditu 2019ko Andre Maria Zuriaren jaiak

 Ángel Blanco Egoskozabalek (Errenteria) aurkeztutako “Giroz beteta”  lanak irabazi du Gasteizen abuztuaren 4tik 9ra egingo diren Andre Maria Zuriaren jaietarako kartelaren lehiaketa.

 

 

 

Orotara, 51 egilek 55 lan aurkeztu zituzten lehiaketara, eta Arabako diseinu grafikoaren alorreko profesionalek osatutako epaimahaiak hauek hautatu zituen lehen fasean:

7 zk. Lema: GIROZ BETETA

12 zk. Lema: AIRE

37 zk. Lema: POPURRI

53 zk. Lema: SÍMBOLOS DE IDENTIDAD

Bigarren fasean, finalisten artetik “Giroz beteta” lema duena jo da irabazletzat, botoen % 40 lortu baitu. Gainerakoen artean botoen % 20 lortu dute bakoitzak.

Hauek osatu dute bigarren faseko epaimahaia: Kultura Zerbitzuko eta Komunikazio Bulegoko teknikari bana, eta Gasteizko Arte eta Diseinuko goi mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola, eta Ekialdea BHI (Arte Batxilergoa). Ikastetxeek partaidetza-prozesu baten bidez eman dute botoa.

2019ko Andre Mari Zuriaren Jaietako kartelak 1.500 euroko saria jasoko du. Egilea, Ángel Blanco Egoskozabal, Errenteriako da, eta 51 urte ditu; Arte Aplikatuetan graduatua da, Publizitate Marrazketaren espezialitatean. Gainerako finalistek 250 euro jasoko dute.

Hauek dira: “Aire”,  Rubén Alejandro Lucas García (Murtzia);

 

 

“Popurrí”  Alejandro Echeita Benguria (Gasteiz), eta

 

“Símbolos de identidad”, Vicent Ramón Pascual Giner  (Bocairent, Valentzia).

 

 

 

 

Artisten % 56 Gasteizen edo Araban bizi dira; % 8, Euskal Autonomia Erkidegoan, eta % 36, beste probintzia batzuetan. Kartelen % 49 emakumeek aurkeztu dituzte, eta % 51, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, 30 urtetik beherako egileena izan da lanen % 47; gazteenek 9 urte dute, eta zaharrenak, 80.

Aurkeztutako kartelen erakusketa Ibaiondo, Iparralde eta Judimendiko gizarte etxeetan izango da, uztailaren 5etik 23ra bitartean.

Share

Gasteizko VIII. Konkurtso Jardunaldien inaugurazioa

 

Alkateorde Itziar Gonzalok Gasteizko VIII. Konkurtso Jardunaldien inaugurazioan hartu du parte; gaur eta bihar egingo dira horiek, Goiuri jauregian. Enpresa, administrazio eta zuzenbidearen alorreko 150 profesionalek baino gehiagok konkurtsoei buruzko legerian izandako azken aldaketak aztertuko dituzte eta, bereziki, kaudimengabeziari buruzko zuzenbidea.

 

Gonzalok Gasteizek zuzenbidearekin duen lotura historikoa azpimarratu du. “Nazioarteko zuzenbidea da lotura horren protagonista nagusia, baina badu bestelako adierazpen garrantzitsurik ere, konkurtsoei buruzko jardunaldi hauek, esaterako, zeinak hiriko biltzarren programazioan sendotu baitira”.

 

Share

Ostiralean, hilak 31, Udal Bandaren “Aire zabaleko musika” zikloa hasiko da

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, Udal Bandaren zuzendari Hilario Extremianak eta  zuzendariondoko Iker Olazabalek “Aire zabaleko musika” zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan; orotara 10 emanaldi izango dira, maiatzaren 31ko 19:00etan Arka plazan hasita eta urriaren 12an Pilar auzoan bukatuta.

Cantok nabarmendu duenez, “Bandaren helburu kolektiboetako bat musika kalera eta hiriko txoko guztietara zabaltzea da, herritarrak zaletu daitezen, haien adina edozein delarik; horregatik, gure ustez asmatu egin da emanaldi guztiak, tradizionalak zein berrikuntzak, ziklo batean bilduta, batasun zentzua ematen baitio”.

Zikloaren dosierra eransten da.

Aipatutako zikloaren barruko 10 kontzertuez gain, Bandak beste hiru emanalditan hartuko du parte, egun hauetan:

  • “El hombre armado: una misa para la paz”, Manuel Iradier abesbatzarekin; ekainaren 9an, Sortzez Garbiaren katedralean.
  • Udaberria musika eskolaren 25. urteurrena; ekainaren 16an, Principal antzokian.
  • Kontzertua MAP hirukotearekin, zeinak bere musika moldatu baitu bandarekin batera jotzeko; uztailaren 17an, Mendizorrotzean, Jazzaldiaren barruan.

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/banda

 

 

Share