Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 maiatza 2019 17:00

Prentsaurrekoa. II. Belar Sounds edizioa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta parte hartzen duten bertako hiru taldetako ordezkariak:  Moni Garage, Infraganti Band eta Los Misterios

Eguna. Osteguna, maiatzak 23

Ordua. 11:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea, Jardín de Falerina

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:25

 

Liburu Saltzaileen Elkartearekiko hitzarmena 6.000 eurotik 20.000 eurora handitu izanak egin du posible azoka formatu berrian antolatzea

Liburu Azoka tradizionala maiatzaren 24tik (ostirala) ekainaren 2ra (igandea) bitartean egingo da Gasteizen. Normalean Liburuaren Egunaren inguruan (apirilaren 23a) antolatu ohi den arren, aurten, oporrak zirela eta, ezin izan da hala egin, eta datak desberdinak izateaz gain, formatua ere aldatu egin da: asteburu bat irautetik hamar eguneko iraupena izatera igaroko da.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok; Euskara, Kutura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Lunak; Vital Fundazioko zuzendari Axier Urrestik, eta liburu saltzaileen gremioko ordezkari Ane Agirregomezkortak aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Cantok, formatua handitzeari dagokionean, ziurtatu du “liburu-salatzaileen gremiokoek azoka hobetzeko duten ardurari esker izan dela posible aldaketa egitea, baina baita instituzioek emandako bultzadari esker ere”. Izan ere, aurten udal-ekarpena 6.000 eurokoa izatetik 20.000 eurokoa izatera igaro da aurrekontu-aldaketa bati esker, eta “horrek ahalbidetu du bultzada hori ematea”.

Azokak sei stand izango ditu eta Urrezko Zeledonen plazan jarriko dute.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:34

 

 

Etapa 173 km-koa izango da, eta Zaldiaranerako igoera helmugatik bederatzi km-ra egongo da.

Maiatzaren 25ean (larunbata), 08:00etan hasiko da Orbea Gran Fondo probaren aurtengo edizioa, laugarrena, dagoeneko.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta probaren zuzendari Juan Carlos Nájerak aurkeztu dute gaur prentsaren aurrean.

173 km-koa izango da proba; mendi ertaineko etapen ezaugarriak izango ditu; azken zatian, Zaldiaranerako igoera izango du, eta handik bederatzi km-ra, helmuga.

Aurreikusita dago lehenengo parte-hartzaileak 13:00etan iristea helmugara; sari-banaketa, berriz, 17:00etatik aurrera izango da. Informazio gehiago: https://www.orbea.com/es-es/eventos/gran-fondo-vitoria-gasteiz-2019/

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:13

Udalak harrera egin die Hungariako Vac hiriko Piarista Institutuko ikastetxeko ikasle eta irakasleei; Gasteizen daude bisitan Kultur Trukeak direla eta, Escolapios ikastetxeak gonbidatuta.

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:28

Atzo furgoneta baten eta TUVISAko autobus baten artean Izarbenta kalean gertatutako trafiko-istripu baten zergatiak ikertzen ari da Udaltzaingoa. Talka horren ondorioz, furgoneta gidatzen ari zen 33 urteko emakumea eta herri barruko autobusean zihoazen bi pertsona, 39 urteko emakume bat eta 49 urteko gizonezko bat, zaurituta geratu ziren eta anbulantzian eraman zituzten Txagorritxu Ospitalera. Gidatzen zihoan emakumea Santiago Ospitalera bideratu zuten gero.

Udaltzainek beste 5 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 13 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 9 jarduera egin zituzten. 

Moto batek su hartu du

Suhiltzaileek garaje baten barrualdean moto batean piztutako sutea itzaltzeko esku hartu behar izan dute gaur, Abraham Lincoln kalean, Zabalganan. Goizeko seiak jota jaso dute dei hori parkean, eta sua azkar itzali badute ere, berotasunak zenbait kalte eragin ditu garajeko hodi batzuetan.

Beste dei batek ere suhiltzaileen laguntza eskatu zuen A-3002 errepidean, Arratzua-Ubarrundian, aire libreko lastategi bat suak hartu zuelako. Suhiltzaileak iritsi zirenean, sua oso aurreratua zegoen, eta horrenbestez, SPEISeko suhiltzaileak hura kontrolatzen saiatu ziren, inguruko beste toki batzuetara gehiago zabaldu ez zedin.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:36

Lan bakoitzak 6.000 euroko laguntza ekonomikoa izango du, eta, horretaz gain, katalogo bat prestatuko da haiekin, eta erakusketa egingo da 2019ko irailaren eta 2020ko ekainaren bitartean.

Montehermoso kulturuneak 2019ko proiektu artistikoetarako deialdiko lau lanak hautatu ditu: horietako hiru plastikoak dira, eta beste bat ikus-entzunezko sorkuntza-lana da. Montehermoson bertan aurkeztuko dira jendaurrean, 2019ko irailaren eta 2020ko ekainaren bitartean, kulturunearen erakusketa-egitarauaren barruan.

Programaren xedea da tokiko artisten proiektuak landu, erakutsi eta zabaltzea, horien bitartez jardun artistiko garaikidearen alorrean lantzen ari diren lengoaia eta diskurtso berriak ezagutarazi eta horietaz hausnartzearren. Deialdi irekia egiten da horretarako, eta adituen epaimahai batek aukeratzen ditu lanak; horiek 6.000 euroko laguntza ekonomikoa jasotzen dute, eta horiekin katalogo bat egiten da.

Edizio honetan, 147 proiektu jaso dira, hau da, 2018ko edizioan jasotakoen bikoitza baino gehiago. Hauek izan dira hautaketa-batzordeko kideak: Juan Zapater, zinema kritikaria eta BilbaoArte fundazioaren zuzendaria; Enrique Martínez, ARTIUM bilduma iraunkorraren kontserbatzailea; eta Araceli de la Horra, Kultur Zentroetako burua, Kultura eta Kirol Arloko zinegotziaren ordezkotzaz. Honako proiektu hauek aukeratu dituzte:

– Proiektua: “Desmesura”, Salim Malla

Proiektu honekin, artistak diziplina anitzeko zenbait pieza sortzea proposatu du, gizarte modernoan ditugun luzeraren neurri-patroiei buruz ikerketa egiteko. Lana nabarmen kritikoa da indarrean dauden unitate metrikoekin, eta tresna ahaltsua izan nahi du adostutako sistema horien paradoxei eta absurduei heltzeko ikuspegi ironikoz eta zientziaren historiografiaren eta jardun artistiko garaikideen argudioetatik elikatuta. Horrekin, denetariko produkzio plastiko bat eratu nahi du: hiru dimentsioko zenbait lan, bideo-proiekzio bat, parte hartzeko pieza bat, argazki bat eta zenbait objektu.

Salim Malla Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Arte eta Sorkuntza Ikerketako masterra egin zuen Madrilgo UCMn. Gaur egun, prestakuntzan jarraitzen du, PIF doktoretza aurreko kontratuarekin. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen eta Banco Santanderren beka. Besteak beste, Acces-Space-n (Sheffield, Erresuma Batua) eta Tomás y Valiente Arte Zentroan (Fuenlabrada) aurkeztu du bere lana. Lanak ditu Artium Museo-Zentroan.

–           Proiektua: “Orainaldian”, Nerea Lekuona (www.nerealekuona.com)

“Orainaldian” lanak oroimena, Arabaren historia eta trantsizioa jorratzen ditu, eta horretarako erabiltzen ditu 1952tik 1982era bitartean gobernadore zibilak zenbait agintarirekin izan zuen posta-trukea eta guardiak kalean bertan konfiskatu zuen eta gaur egun Arabako Probintziako Artxibo Historikoan gordetzen den materiala.

Hautaketa-lan xehea egin ondoren, eta askotariko teknikak erabiliz (lettering, kaligrafia, marrazketa, serigrafia, margoketa eta ikus-entzunezkoa), berrikusi egin ditu kartelak, paskinak, liburuxkak eta eranskailuak, eta bigarren bizitza bat eman die.

Nerea Lecuonak, Irudian goi-gradua du (Andoaingo Zine eta Bideo Eskola), eta ZAS Kultur Espazioko talde kudeatzaileko kidea da. Halaber, ibilbide luzea du erakusketa-proiektuak egiten, banakakoak zein taldekakoak.

– Proiektua: “Txukela”, Claudia Rebeca Lorenzo

TXUKELA, erromintxelezko hitza da (erromaniaren kreolera-forma bat da, euskararen lexiko-eragin handia duena); euskal ordaina TXAKURRA da. Bere aurreko lanean (PERRO DORMIDO), artistak haiku-testuak hartu zituen abiapuntu; oraingoan, berriz, geruza gordeagoetan ageri da haikua, hondar gisa. Artistari interesatzen zaio haikuari aurkitzen dion “egunerokoaren” izaera; eguneroko kontuetatik hasita, aukera ematen dio alderdi hori bere lanean islatzeko, bizi izandakoaren inpresio plastiko gisa. Hala, erakusketa-espazioa ikerkuntza-esparru bihurtzen da; muntatzea ikerkuntzaren luzapena da, eta objektuak kokatze hutsa izan beharrean, piezen eta haiek ikusgai jartzen direneko espazioaren arteko lotura ebaztea da keinuaren funtsa. Loturak sortzea da alderdirik garrantzitsuena proiektuarentzat: lotura plastikoak zein espaziokoak, eta zorua/horma/sabaia problematikari aurre egitea.

Claudia Rebeca Lorenzo, Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eskultura eta ikus-entzunezko espezialitatean; MACBAko Programa de Estudios Independientes (PEI) masterra egin du, eta EHUko INCREARTE ikerkuntza eta sorkuntza masterra; horretaz gain, Kalostra arte-eskola esperimentalean hartu du parte. Beka eta sariei dagokienez, EREMUAKen erakusketa-deialdian eta Tabakalerako sorkuntza-egonaldietan aukeratu zuten, eta INJUVE beka jaso du, besteak beste.

– Proiektua: “Furiosamente Felices”, Rut Briones eta Raquel Duran

“Furiosamente Felices” ikus-entzunezko murgiltze-instalazioak jorratzen du zer eragin duen guregan zoriontsu izateko presio kulturalak, norbanakoarengan zein maila kolektiboan.

Sare sozialek aurpegi irribarretsuz bonbardatzen gaituzte; beren azken instanteko sendabide emozionalak iragartzen dituzte zoriontasunaren guruek; ikaragarri zoriontsu izateko zientifikoki frogatutako 25 ohituren zerrenda eguneratuak argitaratzen dituzte onlineko aldizkariek. Eta, hori guztia, mezu hau indartzeko: gure emozio positiboak maximizatzen saiatu beharko genuke, pertsona miragarri ororen behin betiko saria erdiesteko: zoriontasun etengabe eta itzulezina.

Zer gertatzen da, baina, itxaropenen mailara iristen ez garenean? “Furiosamente Felices” lanak galdetzen du zer gertatzen den neurri existentzialeko zoriontasunarekiko obsesio horrek zuzenean ukitzen dituenean gizakiak berezko dituen kontraesanak.

Rut Brionesek eta Raquel Duránek bikote artistikoa dira 2014az geroztik. Ikus-entzunezko instalazioen esparruan egiten dute lan, batik bat, eta mugitzen den irudiaren lengoaia erabiltzen dute mendebaldeko gaur egungo gizarteari buruz hausnartzeko. Haien jardun artistikoak, gehienbat, aztertzen du zer eginkizun duen norbanakoak kolektibitatearen barruan, zer sinergia, paradoxa, truke eta inkongruentzia sortzen diren ezinbestean binomio horretatik. Rut Briones Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen Central Saint Martins-en (Londres), ikus-entzunezko narratiban espezialitatean. Sorkuntzarako laguntzak eman dizkiote Bilbao Arte Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, besteak beste.

Raquel Durán Arte Ederretan lizentziatu zen, argazkigintzaren eta ikus-entzunezko bitartekoen espezialitatean. Eusko Jaurlaritzaren Ikusizko Arteen sorkuntza-beka jaso du, eta Euskarazko Lan Sozialik onenaren saria jaso zuen Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdian, “Tolosaldeko burrunbak” bideoarekin.

Share