Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 maiatza 2019 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Koskak’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Raul Camino, Josune Velez de Mendizábal, Aitor Pérez, Edu Hernando (Pez Limbo); eta Udal Antzoki Sareko arduradun Marta Monfort

Eguna. Asteartea, maiatzak 14

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

——————————-

LGTBIfobiaren aurkako Behatokia abian jartzeko hitzarmena sinatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Lumagorri Elkarteko ordezkari Amets Martinez

Eguna. Asteartea, maiatzak 14

Ordua. 11:15

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:25

Udaltzaingoaren Agenteek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, genero-indarkeriaren delitu baten ustezko egile gisa, bere ibilgailua gidatzen ari zen emakume bati mehatxu egiteagatik, eta jaistera eta ibilgailuaren atzealdean sartzera behartzeagatik.

Patruila batek ikusi zuenez, Arriagako Atea kalean gizonezko bat espantuak, garrasiak eta mehatxuak egiten ari zitzaizkion semaforo gorri baten aurrean ibilgailua geldirik zeukan emakume bati, jaisteko aginduz; gero, ibilgailuaren atzealdean indarrez sarrarazi zuen emakumea, eta bera ibilgailuaren jabe egin eta bertatik alde egin zuen.

Udaltzainek irratiz jakinarazi zuten zer gertatzen ari zen, eta beste patruila batek Koroatze kalean geldiarazi zuen. Bidaiariak identifikatu ondoren (bi emakume eta gertakariaren protagonista izan zen gizonezkoa), eta biktimaren bertsioa entzun ondoren, udaltzainek atxilotu egin zuten gizonezkoa, eta gaur goizean epailearen esku geratu da.

Esku-hartze horretan, 21 urteko emakume bat identifikatu zutenean, ikusi zuten haren aurka atxilotze-agindu judizial bat baino gehiago zeudela, eta horrenbestez, udaltzainek agindua betearazi zuten.

Epailearen errekisitoria

Udaltzaingoaren Agenteek 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean, beraren aurka epailearen errekisitoria bat zegoelako, udaltzainen aurkako atentatu-delitu baten ustezko egile gisa.

Arriagako Atea kalean zaintza-lanak egiten ari zen patruila baten laguntza eskatu zuen kale horretako lokal baten arduradunak, gizonezko batekin zenbait arazo zeuzkalako. Horiek identifikatzen hasi zirenean, ikusi zuten bilatzeko, atxilotzeko eta aurkezteko errekisitoria bat zuela beraren aurka; gainera, une horretan, udaltzainetako baten aurka eraso egin zuen eta, horrexegatik, atxilotu eta epailearen esku jarri zuten.

Bost pertsona zauritu dira

Asteburuan, bost pertsona zauritu dira hirian gertatutako beste hainbat trafiko-istriputan.

Oto hiribidearen eta Bremen kalearen arteko elkargunean bi ibilgailuren artean gertatutako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketako talde bat; istripu horretan, gidatzen zihoan 42 urteko emakumea zaurituta geratu zen eta anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Legutioko Atea kaleko 11 zenbakiaren parean gertatutako beste istripu baten nondik norakoak ere ikertzen ari dira; istripu horretan auto bat eta motozikleta bat zeuden nahastuta, eta moto-gidaria, 18 urteko mutil gazte bat, zaurituta geratu zen eta Santiago Ospitalera eraman behar izan zuten.

Motoa gidatzen ari zen 38 urteko gizonezko bat eta harekin batera zihoan 40 urteko emakumea ere zauritu ziren Euskal Herriko Bulebarra kalean auto batekin izandako albotiko istripuan. Larunbatean gertatu zen eta larrialdi-zerbitzuek Txagorritxu Ospitalera eraman zituzten biak.

Auto baten eta bizikleta baten artean San Prudentzio kalean atzo gertatutako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripuan, bizikletan zihoan 16 urteko mutil gaztea zauritu zen eta anbulantzia batek artatu eta Santiago Ospitalera eraman zuen.

Udaltzaingoak beste 32 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 38 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik, Ozeano Barea kaletik barrena zihoala maletategiaren atea zabalik zeramalako. Arauzko probak eginarazi ondoren, tasa positiboak eman zituen, eta horren ondorioz, izapideak abiarazi zizkioten Guardiako Epaitegian.

Asteburuan alkoholemiako sei prebentzio-kontrol egin dira hirian, eta horietan, 120 gidari inguruk egin behar izan dituzte arauzko alkoholemia-probak. Horietatik batek emaitza positiboa eman du eta salaketa jarri diote administrazio-bidetik.

Udaltzainek asteburuan 42 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 19 jarduera egin zituzten.

Moto batek su hartu du

Suhiltzaileek gaur goizaldeko laurak jota esku hartu behar izan dute, moto batek su hartu duelako Heraclio Alfaro kalean etxebizitza-eraikin baten aldamenean, Aranzabelan. Sua itzali ondoren, ikusi dute kea sartu dela hurbileko lokal baten barrura, aldameneko bebarruko eskaileretara eta etxebizitzetara. Aireztatu ondoren, neurketa batzuk egin dituzte etxebizitzetan esplosimetroaren bidez.

Share