Prentsa Oharren banner

Ziurtaturik eta ordaintzeke dauden etxebizitza-birgaikuntzarako laguntza guztiak ordaintzea erabaki du 21 Zabalguneak

Birgaitzeko laguntzen aurrekontua  9,4 milioi eurokoa izan da lau urte hauetan, eta  12.000 etxebizitzak baino gehiagok jaso dituzte, hau da, udalerriko hamar etxebizitzatatik batek

 

Gorka Urtaran alkateak proposaturik, ordainketa ebazteke zuten laguntzen zenbatekoak abonatzea onetsi du gaur 21 Zabalgunearen Kontseiluak.

Lau urte hauetan, auzokideen komunitateek 5.522.451,31 euroko balioa zuten obra-amaierako agiriak aurkeztu dituzte; izan ere, agiri hori aurkeztu beharra zuten 21 Zabalguneak laguntzak ordaintzeko agindua eman zezan. Laguntzen % 80 inguru (4.315.364,64 euro) zegoen ordainduta, eta 1,2 milioi euro ordaintzeko ebazpena onestea falta zen. Onetsi den proposamenaren helburua zen laguntza horiek auzokoei (1,2 miloi) ordainduta egotea agintaldia bukatzerako, baldin eta obra-amaierako agiria aurkeztu badute.

Lau urte hauei dagozkien laguntzez gain, aurreko agintaldian ordaintzeke geratu ziren 1.187.219 euro abonatu ditu 21 Zabalguneak agintaldi honetan.

Birgaitzeko laguntzen aurrekontua 9,4 milioi eurokoa izan da lau urte hauetan, eta 12.000 etxebizitzak baino gehiagok jaso dituzte, hau da, udalerriko hamar etxebizitzatatik batek.

Eragin biderkatzailea

Gainera, lau urte hauetako laguntzen bidez 75 milioi euroko (BEZa barne) gastua izan duten obrei erantzun zaie.  Obra horiek, bestetik, 7,5 milioi euroko BEZa sortu dute.

Gasteizen egindako obra gehienak etxebizitzen irisgarritasunarekin lotutakoak izan dira, batez ere igogailua aldatzea eta bainugelak egokitzea. 2017az geroztik, eraikinen ikuskaritza teknikorako dirulaguntzek ere pisu nabarmena izan dute.

 

 

Share