Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 maiatza 2019 11:48

Kontratuaren iraupena 24 hilabetekoa izango da, 2020ko urtarrilaren 1ean hasita, eta 306.000 euroko aurrekontua izango du

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi du gazteentzako kultura eta aisialdi sortzaile eta osasungarria sustatzeko Gauekoak programa kontratatzeko dosierra. Kontratuaren iraupena 24 hilabetekoa izango da, 2020ko urtarrilaren 1ean hasita, eta 306.000 euroko aurrekontua izango du

Hirian sendotuta dagoen eta agintaldi honetan talde politiko gehienen babesarekin berreskuratutako programa honek hiriko beste entitate publiko zein pribatuk bultzatutako programazio eta ekimenak osatzen ditu.

“Gazteen bizipenetatik abiatuta, aisialdia kontzientzia-hartze bat ere izan daiteke, identitatea osatzen den bizi-esparru bat, esperimentatu eta sortzeko espazio bat, denbora hezigarri bat, parte hartzekoa, ludikoa, emantzipatzailea, adikzioei aurre egitekoa, berdinzalea, integratzailea, osasungarria, esperimentaziorakoa, inklusiboa. Aisialdia ere eraiki, berrasmatu eta gozatu egiten da. Aisialdia gure gazteentzako harreman-, olgeta- eta adierazpen-gune bihurtzen da hartara. Ildo horretatik, Gauekoak programa gazteen energia, indar eta sormenaz elikatzen da, eta gazteen konplize bihurtzen da beren aisialdia sortzeko prozesuan, hartara beren bizi-kalitatea hobetzen delarik”, azpimarratu du Gorka Urtaranek.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:45

Udal gobernuak Gasteizen bidezko merkataritza sustatzeko aurtengo plan operatiboa onetsi du, Udalaren eta zenbait GGKEren —Setem Hego Haizea, Medicus Mundi Araba eta Euskal Elizbarrutietako Misioak (Bide Bidean)— arteko lankidetza hitzarmenaren baitan.

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren 2019ko aurrekontuko 32.000 euro bideratu ditu udalak ekimen honetara. Sinatzen denetik 2020ko martxoaren 31ra bitarteko indarraldia izango du planak.

Horrenbestez, hirak berretsi egiten du munduko pobrezia eta desparekotasunen aurka borrokan diharduen nazioarteko mugimendu honekiko duen konpromisoa; mugimenduak bestelako printzipioetan oinarritutako merkataritza ereduaren alde egiten du, zeinek alderdi hauek dituen ardatz nagusi: lan-baldintza duinak bermatzea, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasuna ziurtatzea, haurren esplotazioa baztertzea eta ingurumena babestea natur ingurunea babesten duten teknika eta prozeduraren bidezko ekoizpena tarteko. Azken finean, Nazio Batuen Erakundeak onartu zituen eta 2030erako bete beharko liratekeen Mundu Helburuak (Garapen iraunkorreko helburuak) lortzeko bidean lagundu nahi da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:36

Tokiko Gobernu Batzarrak Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea SA-rekiko (EJIE) hitzarmena onetsi du gaur, gizarte etxeetako KZguneak ireki, erabili eta ustiatzeko, eta, horrenbestez, espazio horien emakida kudeatzeko. Hitzarmena eguneratzeko saioa da, hiru berritasunek sustatuta.

KZgunea zentroak Aldabe, Arriaga, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Lakua, Pilar, Zabalgana eta Salburuko gizarte-etxeetan daude, eta hitzarmen berriak Zabalganekoa ere hartzen du baitan, sareko azkena, alegia.

Gainera, KZgunea proiektua “Euskadi Informazioaren Gizartean” III. Planaren barruan dago, “Euskadiko 2020 Agenda Digitala” deiturikoan (AD@20). Agenda diziplina anitzeko plan estrategiko eta oso bilakatu da, eta IKTen abantailak baliatu nahi ditu bi gizarte-helburu lortzeko: lehiakortasuna hobetzea, eta herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea. Ildo horretatik, KZgunea eta horren ezarpen zabala, oso lagungarri zaio Agenda Digitalari bere helburuetarako.

Gasteizko Udalean egokitzat jotzen da KZgune hauek ireki, erabiltzen eta ustiatzen laguntzea, bertan KZgunearen prestakuntza-programak eta gainerako zerbitzuak garatzeko, aintzat hartuta, gainera, EAEko KZgune zentroetan erabiltzaileei arreta ematen diharduten langileen aurkako jarrera oldarkorrak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko plana, zein EJIEk 2018ko uztailaren 3an onetsi baitzuen. Udalak plan hori kontuan hartu nahi du gizarte-etxeetako KZgunea zerbitzua ematen den espazioetan, gizarte-etxeetan dauden gainerako espazioetan bezalaxe eta ondorio berekin.

Hitzarmena eguneratzea eskatzen duten hiru berritasunen ondorioz, bi aldeei lankidetza-hitzarmen hau sinatzea komeni zaie, horrek bide emango baitu, herri administrazioen arteko lankidetza arduratsua lortzea helburu, eta horren bidez aipatutako programa burutzea, hitzarmenean jasotzen diren betekizun eta baldintzei jarraiki

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:35

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi egin ditu Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren hainbat hitzarmen.

Lehena, Gasteizko Jazz Jaialdiaren elkartearekin, 120.520 eurokoa, jaialdiaren 43. edizioa egiteko.

Bigarrena Teatro Paraíso S.A.L.-rekin, 45.000 eurokoa, haur eta gazteei zuzendutako antzezte jarduerak garatzeko: Beñat Etxepare aretoko programazioa eta Haurtxoak proiektua.

Hirugarrena, Arabako Argazkilarien Elkartearekin, 8.000 eurokoa, argazkigintza zabaldu eta ikasteko –urtean zehar ikastaroak, prestakuntza jardunaldiak, hitzaldiak eta abar antolatuta…–,  eta VIPHOTO FEST argazki-feria nazionalerako.

Laugarrena, Arabako Ilusionisten Elkartearekin, 88.000 eurokoa, Magialdiaren XXXI. edizioa egiteko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:34

Gainera opor programako zenbait zerbitzu esleitu ditu

Estíbaliz Cantok zuzentzen duen sailak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak bi dirulaguntza-deialdi (2019-2020 ikasturtean guraso-elkarteek antolatutako eskolaz kanpoko ekintza osagarrietarakoa, eta 2019-2020 ikasturteean zerbitzuaren hezkuntza-programetan parte hartzen duten ikastetxeen garraio-gastuetarakoa) eta Errekabarri-Eguzkia guraso elkartearekiko hitzarmena onetsi ditu gaur.

Batetik, 2019-2020 ikasturteean zerbitzuaren hezkuntza-programetan parte hartzen duten ikastetxeen garraio-gastuetarako deialdia eta berariazko oinarriak, 11.284 eurotan. Programa horiek Magialdia, IIbilbide historiko-artistikoak, Gasteiztxo eta Musika Adierazpena dira.

Bestetik, Gasteizko ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia, 2019-2020 ikasturtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egitekoa, 126.000 eurokoa

Azkenik, Gasteizko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Errekabarri-Eguzkia guraso elkartearekin, Errekabarri HLHIko ikasleak Cándido Ruiz de Garibay ikastetxera eramateko, bertan ikasten ari baitira Errekabarri HLHI ireki bitartean.

Opor-programa

Horrez gain, Gobernu Batzarrak 2019ko opor programako jolas-txoko (jantokiarekin eta jantokirik gabe), udaleku ireki eta ingurumen-udalekuen zerbitzua esleitu dio Ludoland S.L. Enpresari, 243.098,90 euroan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:33

Gaur jaso du Tokiko Gobernu Batzarrak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenaren dokumentua, Gorka Urtaran alkateak jakinarazi duenez. Trion-Usandizaga eta Ekain PGOU aldi baterako enpresa-elkarteari esleitu zitzaion lana, 2017an, 960.000 euroan.

Hainbat liburukik osatzen dute jasotako lana. Lehenengoan, hirigintza-informazioa jorratzen da; bigarrenean, proposamenak eta alternatibak, eta, hirugarrenean, dokumentazio grafikoa eta eranskinak daude jasota.

Aurrerapenean jaso beharrekoak ziren zenbait atal geroko faseetara atzeratu dira, hainbat arrazoi direla medio, hala nola udal estrategietako bakoitzaren egungo egoera edo aurrerapenaren dokumentuaren beraren izaera irekia.

Etorkizuneko antolamenduak, zein hainbat partaidetza-prozesutan ere landu baita —politikarien, teknikarien eta herritarren artean—, “udalerriaren etorkizunari begiratzen dio, eta abian edo proiektatuta dauden proiektu estrategiko handiak uztartu eta sinkronizatzen. Gasteiz une erabakigarrian dago, hiri-eredu berri horretan mugarri izango diren hainbat plan estrategiko baititu aurrean: trenbidea lurperatzea eta abiadura handiko trena, Mugikortasun Iraunkorrerako Plana berrikustea, hondakinen plan berria eta beste”, azaldu du Gorka Urtaranek.

Genero-berdintasuna, haurren ikuspegia eta hirigintza ekosistemikoa barne hartzen dituen hirigintza

 Gainera, Gasteiz berriko antolamendu urbanistikoak barne hartzen dituen hiru begiradak gogora ekarri ditu. Alde batetik, genero-berdintasuna, hainbat faktore hartuko baitira kontuan, hala nola baliabideak eskuratu eta kontrolatzeko aukerak gizon eta emakumeen artean —espazio publikoa, espazio urbanoak, ekipamendu publikoak, dirua—, garraio- eta mugikortasun-bitartekoak, denboraren erabilerak, kontziliazio erantzunkidea, ordutegiak edo segurtasuna, mugikortasuna eta garraioa, etxebizitza eskuratzeko aukerak, espazio publikoen egokitasuna gizon eta emakumeen beharretarako, plangintza-erabakietan parte hartzea eta beste.

Bestetik, plangintza berriak ume eta nerabeen ikuspuntua ere integratuko du, foro egokitu baten bitartez.

Gainera, Gasteizek irizpide ekologikoak, baliabide-kontsumoaren eraginkortasuna eta bizi-kalitatea kontuan hartuz aztertuko du bere hirigintza-plangintza. Gorka Urtaran alkateak Hirigintza Ekosistemikoaren Gutuna sinatu zuelarik hartutako konpromiso nagusietako bat da hori.

Horrela, hiriak berrantolatzeko eredu berriarekin bat egiten du Gasteizek, iraunkortasunaren eta bizi-kalitatea hobetzearen aldeko konpromisoa dela medio. “Gasteizen ezaugarri dira hazkunde orekatua, kalitateko hirigintza eta ingurumenarekiko gero eta kezka handiagoa. Ez dugu ikuspegi hori galdu behar. Duela hamar urte, egitura morfologiko eta funtzionalean aldaketa esanguratsuak zekartzan hazkunde-prozesu handi batean murgilduta geundelarik, jarri ziren hiri-plangintza iraunkor eta adimentsu baten aldeko konpromisoaren oinarriak. Unea iritsia da etorkizunerako nolako hiri-eredua eraiki nahi dugun birplanteatzeko, maila guztietan. Hiri trinkoa aldezten dugu, sozialki kohesionatua eta eraginkorra”, nabarmendu du alkateak.

Share

« Hurrengoak