Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 abuztua 2019 11:00

Mónica García Prieto —Asian berriemaile ari dena— arduratuko da hasierako hitzaldia emateaz, Europa biltzar jauregian

 

 

 

Beste uda batez, “Kazetaritza, bertatik bertara” jardunaldiak egingo dira Arabako hiriburuan. Bihar, abuztuak 26, Mónica García Prietok —berriemaile freelance Asian— hasierako hitzaldia emango du, “China, el asalto al orden mundial” izenburuaren pean.

Abuztuaren 30era arte, 14 jarduera antolatu dira orotara (hitzaldiak, mahai-inguruak, errezitaldiak, bisita gidatuak eta zinema-proiekzioak), zeinetan hainbat kazetari, prentsa-argazkilari eta berriemailek gaur eguneko informazioa aztertuko baitute.

“Kazetaritza, bertatik bertara” jardunaldiek zazpigarren edizioa beteko dute, azken hilabeteetan nazioartearen arreta erakarri duten gaiei begira: uraren krisia, Ekialde Ertaineko gatazka, populismoak edo ‘fake news’ direlakoak, besteak beste.

Hitzaldi eta solasaldiak 12:00etan eta 19:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, lekuak bete arte. Gauez, programan landutako edukiekin lotura duten filmen ziklo bat antolatu da. Florida zinema-aretoetan izango dira proiekzioak, 3 euroan.

Kalean bertan Pedro Armestre prentsa-argazkilari galiziarraren argazki-erakusketa jarriko da, “Haurren ezkontzak” izenburuarekin. Sierra Leonako hegoaldeko neska eta emakumeen egoera ikusarazi nahi du erakusketak. Gasteiz hiribidean ikusi ahalko da, Europa biltzar jauregiaren ondoan, abuztuaren 12tik irailaren 1era arte; egileak berak inauguratuko du, abuztuaren 29an (osteguna).

Informazio gehiago

Share