Prentsa Oharren banner

Udalak berariaz prestatu duen webgune baten bidez emango du BEAren inguruko albisteen berri

 

www.vitoria-gasteiz.org/bea webgunearen bidez, herritarrek informazio eguneratua eta xehetasun osokoa eskuratu ahalko du autobus elektriko adimentsuaren obren gainean

 

Irailaren 2an hasiko dira, hiriko lau lekutan aldi berean, BEAren obrak

Amaia Barredo audioa

Gasteizko Udalak webgune berariazko prestatu du, autobus elektriko adimentsua hirian ezartzeko lanei buruzko informazio eguneratua eta xehetasun osokoa emateko.

www.vitoria-gasteiz.org/bea, webgunearen bidez, herritarrek proiektuaren dosierrak, obren garapena, espazio publikoarekiko eraginak, lanen aurrerabideak eta Udalak argitaratuko dituen albisteak kontsultatu ahalko ditu, “garraiobide berri moderno, eroso eta eraginkor” honi buruz. “Gure ustean funtsezkoa da herritarrei proiektuari buruzko xehetasun guztiak modu argi eta gardenean helarazteko”, azpimarratu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

 Irailaren 2an hasiko dira, hiriko lau lekutan aldi berean, BEAren obrak. Obra zibilek hartuko dituzten 65 asteetan gauzatuko dira autobus elektriko adimentsuaren proiektua, azpiegitura, hornikuntza, abian jartzea eta mantentzeko lanak. Hainbat erakundek parte hartzen dute BEIren proiektuan: Gasteizko Udalak finantzaketaren % 17,5 emango du, Arabako Foru Aldundiak % 17,5, eta Eusko Jaurlaritzak % 65.

Esmaltazioen biribilgunea, Mendizorrotza, HUAren ingurua eta Hegoalde gizarte etxe inguruko Zumakadi kale zatia. Horiexek dira irailaren 2an aldi berean autobus elektriko adimentsuaren (BEA), obrak (zein Irizar E-Mobility, Yarritu eta LKS enpresei esleitu zaizkien) hasteko hautatutako lau lekuak.

Lehen egunetan materiala biltzen eta esku-hartzeen ingurua mugatzen arituko dira langileek, gero bide publikoan lehen lanei ekiteko. Edonola ere, lau leku horietan eragina minimoa izango da, ibilgailuen zirkulazioa eta garraio publikoaren zerbitzuak ohiko moduan izango dira, gerta daitezkeen unean uneko mozketak gorabehera.

Garraio publikoko sistema eraginkor eta edukiera handikoa da BEA; helburuak ditu hiriko auzo guztiak hobeto konektatzea, eta mugikortasun iraunkor eta osasungarria sustatzea.

TUVISAren egungo 2. linean emango du zerbitzua. Linea horrek Gasteiz inguratzen du, eta  hiriko leku garrantzitsuak lotuko ditu, hala nola Txagorritxu ospitalea, Eusko Jaurlaritza eta Mendizorrotzeko futbol-zelaia. Lineako 10 kilometroko ibilerak 24 geltoki berri–noranzko bakoitzean– lotuko ditu, gaur egun geltoki “konbentzionalak” dituzten lekuetan egingo direnak.

 

Share