Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 abendua 2019 20:35

 

Gorka Urtaranek Hiri Iberoamerikarren Foroan parte hartu du COP25 gailurrean

Alkateak hiria eraldatuko duten mugikortasun iraunkorreko proiektuak azaldu ditu: tranbiaren luzapena, autobus elektrikoa abian jartzea, tranbia lurperatzea eta  2023an  garraio publikoan egiten diren joan-etorrien % 50 bitarteko elektrifikatuetan izateko helburua

 Gorka Urtaran alkatearen audioa

Gasteizek indartsu jarraitzen du Klimaren Gailurrean (COP25). Gaurko jardunaldian, mugikortasun iraunkorreko eredua eta superatxadien hiri-eredua esportatu du, gasen isuria murrizteko eta arlo lokaletik berotegi efektuari aurre egiteko erreferentziazko tresna gisa.

Euskadiko hiriburua European Green Capital eta Global Green City izatea lortzeko giltzarriak azaldu ditu Gorka Urtaran alkateak “Fortaleciendo el diálogo y la cooperación entre autoridades locales de España y América LatinaHiri Iberoamerikarren foroan. Bertan, hiri askok esperientziak partekatu dituzte: Sevilla, Independencia (Txile), Teguciglapa, Lima eta Oreamuno (Costa Rica) eta Mexikoko Yucatan estatuko ingurumen eta iraunkortasunerako idazkariordeak.

Alkateak gailurrean iragarri du Gasteizko udalaren helburua:  Bere Barneko Eraztun Berde guztian “superetxadiak” jartzen dituen Estatuko lehen hiria izatea. “”Superetxadia” izango da hiriko espazio publikoa berriz diseinatzeko proposamenaren oinarrizko ardatz. Horri esker ingurumen-kalitatea hobetuko duten aldaketak egin ahalko dira,– hiriko berdeguneak eta kaleko aisialdirako jarduerak  ugaritzeko aukerarekin—,  eta kontzeptu berriak sartu, erosotasuna, eta kaleko bizigarritasuna areagotzeko eta oinezko joan-etorriak eta espazio publikoen erabilera sustatzeko” azaldu du Gorka Urtaranek.

77 superetxadi

Superetxadien ereduan, ibilgailu pribatua eta garraio publikoa kanpoaldeko kaleetara ateratzen dira, eta barruko kaleak oinezko erabilera sustatzeko diseinatzen dira (10 km orduko muga dute). Gasteizen 77 “superetxadi” daude zehaztuta.  Orain arte bi garatu dira guztiz. Bien bitartean,  trafikoa lasaitzeko trantsizioko konponbidea bilatu da, kostu txikikoa, 47 kaletan (17 superetxadiren pareko), abiadura 30 km/h-ra mugatuta.  Honen bitartez, oinezkoentzako eremua % 36ko izatetik % 71koa izatera pasa nahi da, kotxeentzako espazioa % 64tik % 29koa izatera pasata.

Espazio publikoa berrantolatzea

Gasteizko mugikortasun-eredu berriaren arabera, edozein pertsonak oinez  10 minutu baino gutxiagora izango du hiriko edozein lekutara 35 minutu baino gutxiagoan iristeko garraiabidea. Garraio publikoaren mapa berri horretatik abiaturik, hiriak espazio publikoa berrantolatuko du hiriko hainbat ingurunetan, beti ere oinezkoentzako superetxadien, hiri-zidorren eta bide berdeen eredua oinarritzat harturik.

Alkateak zenbait datu jarri ditu mahai gainean, eta gainontzeko alkateek oso modu positiboan baloratu dituzte.  Besteak beste, Gasteizen % 9,5 murriztu direla CO2 isurketak garraioan,  eta % 8,9 garraioko energia kontsumoa 2011tik.  Gasteizen herritarrek buelta eman diote goraka ari zen ibilgailu pribatuaren erabilerari (% 36,9tik % 24,7ra jaitsita), eta igo egin dira oinez eta bizikletaz egindako joan-etorrien ehunekoak (% 49,6tik % 54,4ra, eta % 3,4tik  % 13ra, hurrenez hurren).

Gasteizko eredua horizonte argi baterantz doa, non oinezkoa lehenesten baita, eta ondoren garraio publikoa, bizikleta eta ibilgailu pribatua. “Mugikortasun berria da hirien erronka handia, eta Gasteiz nazioarteko erreferente izango da. Gure apustua, gauza guztien aurretik, oinezkoentzako kalitatezko espazio publikoa bultzatzea da, bera baita gure eskemako lehentasunezko ardatz nagusia. Bigarren ardatza, garraio publiko moderno, eraginkor, elektriko eta edukiera handikoaren aldeko apustua da. Hirugarrena, bizikletaren aldeko apustua. Mugikortasun Planaren lehentasunen baitan, ez ditugu ahaztu behar ibilgailu pribatuen eskabideak ere” nabarmendu du alkateak.

Zentzu horretan, Gasteiz bezalako hiri batean, non motorraren industriak pisu handia duen, hobekuntza horiek guztiak direla eta ibilgailu pribatuetarako konponbideak ere bilatu beharko dira arazo gehien sortzen diren guneetan. Alkateak berriz adierazi duenez “hirian ez gaude kotxe pribatuaren aurka, baina uste dut horren erabilera zuzena bultzatu behar dugula”.

 

Alkateen topaketan, COP25 gailurrean larunbat honetarako antolatua, harrigarria gertatu da datozen urteetan hiria eraldatuko duten mugikortasun-proiektuen plangintza. Alkateak azaldu egin ditu, labur, hainbat proiektu: hala nola tranbiaren luzapena, autobus elektrikoa martxan jartzea, trenbidea lurperatzea eta 2023an garraio publikoan egiten diren joan-etorrien % 50 bitarteko elektrifikatuetan egiteko helburua.

 

Share