Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2019-12-26)

– Haurrentzako Eguberrietako Parkearen inaugurazioa

Parte-hartzailea: Estíbaliz Canto, Kultura zinegotzia.

Eguna: abenduak 26, osteguna.

Ordutegia: 11.00.

Lekua: Hegoalde gizarte etxea.

———————————————————-

– ‘Back to Araba’ programaren II. edizioaren inaugurazioa

Parte-hartzaileak: Alkate Gorka Urtaranek mahai-inguru batean hartuko du parte, eta SEAren zuzendari nagusi Juan Ugarte izango da aurkezlea.

Eguna: abenduak 26, osteguna.

Ordutegia: 9.15.

Lekua: Artium-ekitaldi aretoa.

———————————————————

– 2019ko Gazte Arte sarien banaketa.

Parte-hartzaileak: Miren Fernández de Landa, Gazteria Zerbitzuko zinegotzia; Ibon Sáenz de Olazagoitia, 2019ko Gazte Arte lehiaketako komisarioa, eta lehiaketaren irabazleak.

Eguna: abenduak 26, osteguna.

Ordutegia: 19.00.

Lekua: Montehermoso kulturuneko ur biltegia.

 

Share

Alkateak Eguberriak zoriondu ditu, eta iragarri du 2020an Gasteizek Europako erreferente izaten jarraituko duela bizi-kalitatearen, lehiakortasun ekonomikoaren eta iraunkortasunaren arloetan

“Aurrera egiten jarraituko dugu, gogoz eta adostasunez egindako lanari esker, eta herritarren eskutik”

Gorka Urtaran alkateak Eguberrietako zorion-agurra helarazi die Gasteizko herritarrei, udal webgunean eta sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez. Mezuan, alkateak iragarri du 2020an Gasteizek Europako erreferente izaten jarraituko duela bizi-kalitatearen, lehiakortasun ekonomikoaren eta iraunkortasunaren arloetan.

Minutu eta erdi pasatxo irauten du bideoak. Hasteko, 60ko hamarkadako zuri-beltzeko irudiak jasotzen ditu, eta, ondoren, egungo Gabonetako agertokietako batzuk erakusten ditu: kandelen gaua, Gabonetako argiztapena, dendetako irudiak, auzoak, izotz-pista, Eguberrietako azoka, jaiotza, Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak. Hiriak 2019an hartu dituen ekitaldietako batzuk ahaztu gabe: saskibaloiko Lauko Finala,  “La ciudad blanca” filmaren estreinaldia edo Umbra Light Festival.

Gorka Urtaranek, antzinako Gabonak gogoan, hau dio: “garaiak aldatu eta urteak pasatu arren, tradizio, zapore, usain eta paisaia batzuek bere horretan jarraitzen dute“. Bereziki aipatu ditu Eguberrietako azoka, Floridako jaiotza eta haitzuloa, Gabon edo Gabon Zahar gauetako alaitasuna zein Olentzero eta Mari Domingiren eta Errege Eguneko magia.

Gasteiz gure ilusioa da, 2019. urte biribila izan baitu hiriak: munduko hiriburu berde izendatu gaituzte eta ekitaldi garrantzitsuak hartu ditugu. Berehala ekingo diogu 2020ari, ilusio berarekin, ziur bainago datorren urtean aurrera egiten jarraituko dugula, gure hiria Europako erreferente izan dadin bizi-kalitatean, lehiakortasun ekonomikoan eta iraunkortasunean. Zeregin horretan buru izateko, alkatearen hitzetan, “aurrera egiten jarraituko dugu gogoz eta adostasunez egindako lanari esker, eta herritarren eskutik“.

 

Alkatearen Eguberrietako zorion-agurra

Share