Prentsa Oharren banner

Adinekoentzako zentro soziokulturalen jaia hartu du Mendizorrotzak

‘12 kanpai-hots, 12 desio’ izenburupean, Gasteizko adinekoentzako zentro soziokulturalen urte bukaerako festa hartu du Mendizorrotzeko kiroldegiak, gaur arratsaldean. “Elkartu eta dibertitzeko sasoia da, esperientziak partekatzen eta uneak elkarrekin bizitzen emandako urte oso baten bukaerako festa”, adierazi du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zinegotzi Jon Armentiak.

Arratsaldeko bostak eta erdietan hasi da ekitaldia, eta zortzi eta erdiak aldera bukatuko da. Dantzaldia izango da —Joselu Anaiekin—, bidezko merkataritzako denda bat eta ustekabeko ugari.

“Amets egitearen eta hastear den urtea planifikatzearen garrantzia azpimarratuko dugu bereziki”, azpimarratu du Armentiak, zeinek hitzordura biltzeko deia egin baitu; izan ere, oraindik ere eskura daitezke sarrerak, Mendizorrotzeko kiroldegian, 2 euroan.

      

Share

Prentsa-deialdiak (2020-01-02)

Prentsaurrekoa. Herritartasunerako Eskola Irekiaren 2020ko urtarriletik martxora bitarteko programa aurkeztea

Parte hartzaileak.  Herritarren Partaidetza eta Gardentasun zinegotzi Borja Rodríguez

Eguna. Osteguna, urtarrilak 2

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Hiru pertsona identifikatu dituzte Florida parkeko jaiotzan bi figurak jasan dituzten kalteekin lotuta

Udaltzaingoaren agenteek 3 pertsona identifikatu zituzten (2 emakume eta gizonezko bat), igandean, abenduaren 29ko goizaldean, Gasteizko Florida parkeko jaiotzan ardi batek jasan dituen kalteekin lotuta.

Eusko Jaurlaritzako kamerei esker egin ahal izan da identifikazioa, bertan baitago kokatuta, baina baita gertakariak gertatu zirenean (goizeko 5:30ean, gutxi gorabehera) bertan zeuden lekukoen testigantzei esker ere.

Udaltzaingoak egintza bandaliko horren autorea nor den jakiteko lan egiten jarraitzen du. Gainera, ez da Gabonetako kanpaina honetan gertatu den egintza bandaliko bakarra.

Abenduaren 27an, ostiralean, monumentu-multzoko txerri baten aurrealdeko hanka ebaki zuten, eta tokiko agintariak gertakaria ikertzen ari dira.

 

Emakume bat atxilotu dute urruntze-agindua urratzeagatik

Udaltzaingoaren agenteek 44 urteko emakume bat atxilotu zuten ostiralean, abenduaren 27ko goizean, zigor-urraketagatik. Zerbitzuaren eskatzaileak 092 zenbakira deitu zuen, bere alaba etxeko tele-atezainera deitzen ari zela esanez. Alabak bere amarenganako urruntze-agindu bat zuen indarrean. Atxilotua polizia-etxean egon zen epailearen esku geratu arte.

Azkeneko 72 orduetan 24 trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan pertsona batek zauri arinak izan ditu. Hura tokian bertan artatu zuten.

Asteburuan zehar, 61 salaketa aurkeztu dira Polizia Judizialean.

 

Sutea etxebizitza batean

Bestalde, Suteen Prebentzio, Itzalketa eta Salbamendurako Zerbitzuak (SPEIS) Olarizu Hiribideko sute baten deia jaso zuen igandean, 10:54ean. Suhiltzaileak bertara iritsi zirenean, etxebizitza kez beteta zegoen eta txakur bat atera zuten bertatik, inolako bizi-zantzurik gabe.

Ate bereko beste etxebizitza batean, kanpora atera eta ospitalera eraman behar izan zuten pertsona bat aurkitu zuten, bere kabuz irtetea lortu zuen beste pertsona batekin batera. Sutea itzali ondoren, kaltetutako gela guztiak berrikusi eta aireztatu zituzten.

 

 

 

 

 

 

 

Share