Prentsa oharrak

Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdia (2019-12-05)

– Harrera Krakoviako (Polonia) Krzeslawice Primary School-eko ikasleei, trukea egiten ari baitira Paula Montal ikastetxearekin, Kultur Trukeen programako jardueren barruan.

Parte-hartzailea: Estíbaliz Canto, Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzia.

Eguna: abenduak 5, osteguna.

Ordua: 12:00.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

 

Share

Udaltzaingoaren Genero Indarkeriaren Taldeak Menina Saria jaso du, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeekin egindako lanagatik

 

 

 

 

 

 

 

Herritarren Segurtasuneko zinegotzi Marian Gutiérrez eta ataleko hiru udaltzainek jaso dute saria Donostian.

Gasteizko Udaltzaingoaren Genero- eta Familia-Indarkeriaren taldeak Menina Saria jaso du gaur goizean, Donostian, indarkeria matxista desagerrarazteko duen konpromisoagatik. Euskadiko Gobernu Ordezkaritzak eman dio sari hori.

Herritarren segurtasuneko zinegotzi Marian Gutiérrez eta saria lortu duen ataleko hiru udaltzain izan dira Gipuzkoako hiriburuan, Gobernuaren ordezkari Jesus Loza buru zela egindako ekitaldian, zein Espainiako Konstituzioaren 41. urteurrenaren ospakizunen barrukoa baita.

Saria jaso ondoren, zinegotziak eskertu egin du “udaltzainek 15 urtez egindako lana; indarkeria matxista bezalako gai lazgarri batean lan bikaina egin duten gizon eta emakumeak. Ez naiz lanbideari dagokion dedikazioaz, inplikazioaz eta konpromisoaz bakarrik ari, baita alde pertsonalari dagokionaz ere “.

Ataleko arduradun Dorletak ere hitz egin du, eta adierazi duenez, “Aitortza hori egunero biktimen alde eta biktimentzat lan egiten dugun 10 pertsonen inplikazioari eta lanari esker lortu ahal izan da. Oso pozgarria da beraiengatik egin dugun guztia eskertzeko deitzen digutenean, eta, sinets iezadazue, hori da saririk onena “.

Udaltzaingoko Genero- eta Familia- Indarkeriaren Taldeaz gain, honakoak ere izan dira sarituak Menina Sarien hirugarren edizio honetan: Ermuko Emakumearen Etxea, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Genero Indarkeriaren eta/edo Sexu Erasoen Ofiziozko Txanda eta Miren Ortubay abokatu gasteiztarra.

Hazkunde betean

Udaltzaingoaren Genero- eta Familia- Indarkeriaren Taldea 2004an sortu zen, 2 lagunekin. Gaur egun, 10 agentek ematen dute zerbitzua bertan: 5 emakumek eta 5 gizonek.

Talde honek udaltzaingoaren esku-hartze guztiak aztertzen ditu, genero-indarkeriako edo familia barruko indarkeriako kasuak antzemateko; Agirrelandan aurkeztutako salaketen ondoriozko atestatuak izapidetzen ditu, eta ofizioz ere jarduten du, beldurragatik edo ezjakintasunagatik salaketarik jarri nahi ez duten biktimak defendatzeko.

Biktimei epaitegietara laguntzeaz gain, haien segurtasuna kudeatzen du autobabes-neurriekin, udaltzainen zaintzaren edo GPS ekipo elektronikoen bitartez.

Era berean, urruntze-aginduen jarraipena ere egiten du. Egun 664 dira, guztiak Udaltzaingoaren jarduketen ondoriozkoak.

2019an, Genero- eta Familia-indarkeriaren taldeak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeren 140 salaketa jaso ditu; horietatik 63k (% 45) 31 eta 45 urte bitartekoak dira, eta adin-talde ugariena osatzen dute. Halaber, deigarria da aurten genero-indarkeriaren biktima izan diren 6 neska adingabeak izatea.

 

Share

“Jazz uhinak hirian barrena” programaren XIV. edizioak Ricard Miralles piano-jotzailea omenduko du

Abenduaren 17an hasiko dira kontzertuak, eta apirilaren 19an amaituko

 

 

 

 

 

 

“Jazz uhinak hirian barrena” programaren XIV. edizioak Ricard Miralles piano-jotzaile emankorra omenduko du, zeina besteak beste Joan Manuel Serrat eta Alberto Cortez musikarien kolaboratzaile eta moldatzaile izan baita; Jazzargia elkarteak antolatzen du programa, Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren laguntzarekin. Mirallesek Ohorezko Makila jasoko du, Jesus Guridi musika kontserbatorioko areto nagusian 2019ko abendutik 2020ko apirilaera arte egitekoak diren kontzertu pedagogikoen zikloaren barruan.

“Gasteiz defendatzen dugu hiri hezitzaile gisa, eta “Jazz uhinak hirian barrena” da interes eta erakargarritasun handiena duen hezkuntza arloko esku-hartzeetako bat, herritarren artean jazza zabaltzeko eta tokiko musikariei laguntzeko, urtean zehar jazz programazio egonkorra osa dezaten”, nabarmendu du Felipe Garcia Hezkuntza zinegotziak, gaur goizean udaletxean egindako aurkezpenean.

Orotara sei kontzertu pedagogiko egingo dira. Lehena JVera quartet taldeak emango du, abenduaren 17an; José Vera kontrabaxu-jotzaileak laukoterako sortutako konposizioak joko dituzte. Askotariko eraginak jaso ditu musikariak: jazza, nu-jazza, funka, latinoa eta esperimentala.

Hurrengo kontzertua urtarrilaren 21ean izango da: Charles Cooper “Chop” & Triology taldeak joko du; Charles “Chop” Cooper saxo-jotzaile ospetsua mundu osoan barrena ibili da, bere musika joz zein izar handiei lagunduz, hala nola Wynton Marsalis, Donald Byrd eta Roy Ayers, besteak beste. Kontzertu hori zuzenean grabatuko da, disko solidario bat ekoizteko asmoz, Laboral Kutxarekiko lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

Otsailaren 25ean Gasteizko gitarra-jotzaile Adrián Fernándezen eta haren laukotearen txanda izango da. Fernándezek grabazio ugaritan hartu du parte laguntzaile gisa, eta 2017an grabatu zuen lehen diskoa, “Urjauzia” izenekoa, Sonora Estudios etxean, Iñigo Ruiz de Gordejuela gasteiztarrarekin batera; urteko disko onenarentzako BBK saria jaso zuten horri esker.

Hurrengo hilabetean, 2020ko martxoaren 17an zehazki, Luis Aranburu eta Jesus Guridi eskoletako konboek joko dute, eta kontzertu horretan emango zaio Ohorezko Makila Ricard Mirallesi. 2020ko apirilaren 7an, berriz, musika ikasleek eta tokiko musikariek osatutako bi banda arituko dira: Guridi Big Band eta Big Band Berri.  Apirilaren 19an, Gonzalo del Val bateristaren hirukoteak eta Gregorio Solabarria ganbera orkestra gazteak parte hartuko dute zikloan.

Ardatz pedagogikoa

Musika zuzenean entzuteaz gain, bakarlariei eta taldeei buruzko azalpenak zein estilo eta ñabardurei buruzko xehetasunak emango dira saio bakoitzean, modu didaktiko batean. Edizio honetan, “Moldaketa eta egitura jazzean” izango da antolatutako entzunaldien gai ardatza, bi kontzeptu horiek nabarmentzearren.

Izan ere, “Jazz uhinak hirian” programak helburu hauek ditu: musika estilo hori Gasteizko herritarren artean zabaltzea, haren ezaugarri esanguratsuenak modu didaktikoan ezagutaraztea, jazz musikari gasteiztarren lana eskaintzeko espazio bat finkatzea, eta hirian jazz egitarau egonkor bat osatzea.

Share

Udaltzaingoak hiru pertsonari espedienteak zabaldu dizkie, legez kanpoko zabortegietan hondakinak botatzeagatik

Udaltzaingoak hiru pertsonaren aurkako salaketak jarri ditu, legez kanpoko zabortegietan hondakinak uzteagatik. Herritarren laguntzari esker, obra-hondakinak, altzariak, harraskak eta beste tresna batzuk, baita zaborrak ere, horretarako prestatuta ez zeuden tokietara bota izan dituzten bost puntu topatu dituzte Ingurumen Unitateko agenteek, eta jakina, hondakin horiek kaltegarri dira garbitasunerako, baina baita animalia eta landareentzat ere.

Herritar batzuek eskainitako datuei esker eta poliziak egindako ikerketei esker, legez kanpoko isurketa horien arduradunak topatu zituzten agenteek. Hiru gizonezko dira, eta horietako batek hiru puntu desberdinetan bota izan ditu hondakinak, horiek guztiak herrigunetik kanpo, landako bide edo tokietan.

Ikerketak burutu eta egileak erabat identifikatu ondoren, Ingurumen Unitateak administrazio-espediente egokiak bidali zituen horren ardura daraman udal departamentura, egoki diren zehapenak izapidetu ditzan.

Kontuan hartu behar da oso lege-hauste larria dela, eta 3.000 euro arteko isuna dakarrela. Udaltzaingoak gogorarazten du horrelako hondakinak Gardelegi edo Otoko garbiguneetan utzi daitezkeela, bertan kudeatzen baitute horrelako hondakinen bilketa eta jarraipena.

Beste esku-hartze batzuk

Udaltzaingoak jakinarazi du azkeneko 24 orduetan hamar trafiko-istripu erregistratu direla, eta guztira, hiru pertsona zauritu direla. Gidatzen zihoan 40 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Atzo, gauerdia baino minutu batzuk lehenago, Estibaliz herrixkan pilatutako hondakin begetaletan piztutako sua itzaltzera joan ziren suhiltzaileak. Halaber, SPEISeko langileak joan zitezela eskatu zuten, telefono mugikor baten bateriak su hartu zuelako bere kabuz, Zaramaga kaleko merkataritza-establezimendu batean.

Share

Zas Kultur Espazioak ‘Gazte Klik Klak 2019’ argazki erakusketa hartuko du bihartik aurrera, hiriko gazteekin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zas Kultur Espazioak bihartik aurrera ‘Gazte Klik Klak 2019’ erakusketa hartuko du, izen berdina duen lehiaketan parte hartu duten pertsonen obrekin. Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatuta, Gazte Klik-Klak programak hamaika urte bete ditu 2019. urtean, eta,denbora honetan sormen gazteak esparrua lortu du. Edizio ezberdinetatik gaur arte, argazkigintzaren eta bideo-sorkuntzaren mundu zailean izen bat hartzea lortu duten pertsonak igaro dira: Jon Gorospe, Sara Berasaluce, Leire Baztarrica edo Jennifer Custodio horietako batzuk baino ez dira.

Argazki eta bideo digitaleko lehiaketa hau funtsezko hiru elementutan oinarritzen da: parte-hartzea, zabalkundea eta prestakuntza.

  • Interesdunek lehiaketan parte hartzea.
  • Gasteizko Udalak hedatzea, erakusketa-espazioak eta publizitate-euskarriak eskainiz.
  • Lehiaketa irabazi dutenen eta gure hiriko argazkigintzako eta bideo-sorkuntzako adituen eskutik erakusketa-proposamen bat garatzeko aukera izango dute.

Proposamen honen azken helburua da gure gazteriari balioa ematea, Gasteizi buruzko ikuspegi gazte bat emanez, ikuspegi berritzaile batetik.

Aurtengo edizioan, leloa “zurrumurrurik ez” izan da, Gasteizko gazteek hiriko aniztasun soziala eta kulturala nola bizi duten jakiteko, baita horrekin batera dauden errealitateen sorta zabalarekin duten lotura ezagutzeko ere: inklusio-adibideetatik hasi eta aniztasunaren inguruko zurrumurru faltsuak desagertzen diren eguneroko egoeretaraino. Aurtengo edizioan Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean aritu da ZAS Kultur artista gasteiztarren kolektiboa, komisario lanetan eta ekoizpen artistikoan.

Hauek dira irabazleak eta hautatuak, beren lanen izenburuarekin batera:

 

Nuria Pérez-Cárcamo SamaniegoUniforma
 

Itzal Zubillaga Alberdi

 

Unify
Elisa Talbi, Siham Zannouti, Khadija Zannouti, Fatma Haimed, Deborah Aiguayu Rodaina Hamid

 

Generación y cambio (talde-lana)
Irati Cernadas ArmentiaConcordia
 

Jorge Pinedo López de Maturana

Múltiple
 

Silvia Sanz Flores

Arabandalus
 

Yadira Roman Santos

Ramé

 

Horiek guztiek taldeko erakusketa batean parte hartuko dute, ZAS Kultur artista gasteiztarren kolektiboaren lokaletan, abenduaren 5etik urtarrilaren 11ra arte. Erakusketa kolektibo horrekin batera katalogo bat egingo da lehiaketara aurkeztutako obrekin. Lan horiek udal webgunean jarriko den galeria birtual batean ere ikusgai izango dira.

Irabazleek aipamen berezia jasoko dute, eta horri esker 300,00 euroko saria lortuko dute argazkigintzako edo bideogintzako materialean, eta, batez ere, 2020ko lehen hiruhilekoan egingo den aurretiko tutoretza eta komisariotza duen erakusketa berri batean parte hartuko dute.

Gazte Klik-Klak 2019 eta Tetrapack 2020ko edizioetan Jorge Salvador argazkilaria izango da komisarioa. Berriro ere, edizio honetan, eta 2017tik aurrera ohikoa den bezala, komisario elkartu bat ere izango da, GKKren hainbat lehiaketatako irabazleen artean izendatua. Xabier Martínez Ortiz de Pinedo sortzaile gasteiztarra izango da aurtengo edizioan. Bere funtzioa komisarioarekin batera lan egitea izango da, bere esperientzia garapen artistikorako beste eremu bat irekiz.

Erakusketak

Bi erakusketa-espazio egongo dira:

  • Zas Kultur espazioa (Hedegile kalea 84), serie irabazlearen eta hautatuen erakusketa. 2019ko abenduaren 5etik 2020ko urtarrilaren 11ra.
  • Galeria birtuala, udalaren webgunean jarrita.

Inaugurazioa 

Abenduaren 5ean, osteguna, 19:00etan, ZAS Kultur Espazioan. Sariak banatuko zaizkie irabazleei; diplomak, hautatuei, eta topaketarako gunea izango dugu.

Katalogoa 

Erakusketan aurkeztutako lanekin. Erakusketa kolektibo honetan parte hartzen duten 7 pertsonen lana paperean jasotzen duen koadernotxoa da. Era berean, udalaren webgunetik deskarga daiteke.

Ondorengo garapena. Prestakuntza.

 Saritutako hiru proposamenek Tetrapack izeneko erakusketa kolektibo batean parte hartuko dute, sormen prozesu berri batean parte hartzeko aukera emango diena. 2020ko udaberrian komisarioak berriro izango dira, Jorge Salvador eta Xabier Martinez.

Informazioa +: juventudtl2@vitoria-gasteiz.org ; 945161616 ext 6513. Imanol Pradells

 

 

 

Share

Gasteizko Udalak bat egin du LIFE Urban Klima proiektuarekin, Eusko Jaularitzak gidatua

 

19,8 milioi euroko aurrekontu batez (10,2 milioi EBrenak dira), 20 erakundek 40 proiektu abiatuko dituzte datozen sei urteotan lurraldea klima-aldaketak eragindako efektuei egokitzeko

Gasteizko Udalak bat egin du LIFE Urban Klima proiektuarekin, Eusko Jaularitzak gidatua. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak Urban Klima 2050 Life proiektu integratua aurkeztu du gaur goizean Bilbon beste erakundeekin. Proiektu hori Euskadiko klima-ekintzaren alorrean datozen urteetan gauzatuko den proiektu nagusitzat hartzen da, eta berari esker 19,8 miloi euro inbertituko dira zuzenean klima-ekintzetan. Zenbateko horren % 51 Europar Batasunak finantzatuko ditu.

Gasteizko alkate ordea, Ana Oregi, ekitaldian izan da.

Proiektuaren gidaria Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailaren Ihobe sozietate publikoa izango da, eta bertan hogei bat erakundek parte hartuko dute, horien artean honako hauek: hiru foru aldundiek, Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Donostia/San Sebastián, Bakio, Bermeo, Gernika-Lumo eta Zarauzko udalek, Eusko Jaurlaritzako eta udaletako sozietate publiko batzuek, teknologia- eta ikerketa-zentro batzuek (AZTI, BC3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun) eta Naturklima fundazioak.

Urban Klima 2050 proiektuak euskal lurraldea eraldatuko du, klima-aldaketari egokitzeko 40 proiektu eta ekintza koordinatzearen bitartez, beraren sei urteko iraupen-aldian. Gainera, lagungarria izango da Euskadiko Klima Aldaketaren Estrategia, KLIMA 2050, modu eraginkorrean garatzeko. Ezaguna denez, estrategia horren helburu nagusia da berotegi-efektuko gasen emisioak % 40 murriztea 2030. urterako.

Gaur aurkeztu den europar proiektuarekin, espero da Euskadiri klima-aldaketaren ondorioak arintzen lagunduko dioten zuzeneko neurriak proposatzea eta gauzatzea. Horri begira, sei dira planteatzen diren erronka nagusiak:

  • Zeharkako ekintzak eraikitzea, zenbait erresilientzia-tresna hiri eta herrietan integratzeko.
  • Administrazioa klima-aldaketaren aurkako borrokaren eredua izatea lortzea.
  • Intereseko sektoreetan aplikatu daitezkeen ekintza berritzaileak gauzatzea,
  • Ezagutza sortzea, erabakiak hartzen laguntzeko.
  • Parte-hartze prozesuak sortzea, irtenbideak funtsezko eragileekin eta herritarrekin batera diseinatzeko, eta
  • Herritarren ahalduntzea lortzea, ingurumenaren aldeko konpromiso iraunkor bat eskuratzeko.
  • Ekintza konkretuen xede izango diren 40 proiektuak hiru eremutan daude zentratuta:

 

Share

Eguberrietan, jaiotzak Gasteizera itzuliko dira

Hilaren 14an (larunbata) iparraldeko jaiotzazaleen topaketa egingo da Arabako hiriburuan

 

 

 

 

 

 

Arabako Jaiotzazaleen Elkarteak jarduera ugari antolatu ditu Eguberriak direla eta. Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok, Vital Fundazioaren zuzendari naguzi Axier Urrestik eta elkarteko kide Alfonso Ruiz de Arcautek aurkeztu dute programazioa. Karmengo elizan egin da prentsaurrekoa.

“Gure hiriak Gabonekin lotutako altxor bakana du, Florida jaiotza monumentala. Beste eskala batean, Gasteizko familiek belaunaldiz belaunaldi jarri izan dute jaiotza etxean, eta Arabako Jaiotzazaleen Elkartea tradizio polit hori mantentzen saiatzen da. Kultura Sailak elkartearen lana eskertzen du, zeinak hilabete honetan baitu bere erakustaldi gorena, askotariko jarduerak antolatuz”, nabarmendu du Estíbaliz Cantok.

Aipatutako elizan jarriko da Arabako Jaiotzen XXXII. Erakusketa, abenduaren 6tik (ostirala) urtarrilaren 6ra arte. Abenduan zehar irekiko dira Jaiotzen Ibilbideko gainerako guneak.

Abenduaren 13an, berriz, Gabonetako pregoia egingo da, zortziak eta erdietan, Karmengo elizan. Enrike Ruiz de Gordoa arduratuko da pregoiaz, eta Samaniego eskolaniak abestuko du.

Bestetik, abenduaren 14an (larunbata), iparraldeko jaiotzazaleen elkarteen topaketa egingo da Arabako hiriburuan;  Euskadi, Asturias, Kantabria, Nafarroa, Aragoi, Errioxa eta Gaztela eta Leongo iparraldeko ordezkariak bilduko dira.

Abenduaren 18an (asteazkena), azkenik, “Jesus haurren bedeinkapena” haurrentzako lehiaketaren sariak banatuko dira. Arratsaldeko seietan izango da, Karmengo elizan.

Jaiotzen Gaua

Hurrengo larunbatean, abenduak 28, zenbait jarduera antolatu ditu elkarteak, Jaiotzen Gauaren barruan. Goizeko hamaiketan, meza pastorela egingo da Gasteizko Gurutze Santuaren komentuan, eta arratsaldeko zortzietatik aurrera, Florida parkeko jaiotzaren bisita gidatua egingo da, eskualdeetako abesbatzek “gabon kanten gudua” eskainiko dute, eta txokolate beroa banatuko da.

Arratsaldeko zortzietatik gaueko hamaikak arte, Andre Maria Zuriaren Kofradiak Farolen Museoan erakusgai jarritako jaiotzak ikusteko bisita antolatu du; orobat, argazki historikoak proiektatuko dira, ‘Gabonak gogoan’ izenburupean.

Gaueko hamarretan, Arabako Jaiotzazaleen Elkarteak otoitz egiteko bijilia egingo du bere egoitzan; ondoren, diorama bilduma bisitatzeko aukera izango da, eta ardo beroa hartu ahalko da La Dolce Vita, Angolo de Trastevere, El Rincón de Merlín eta Cacao Pal Mono establezimenduei esker.

2019ko agenda amaitzeko, abenduaren 29an (igandea) topaketa bat egingo da musulmanen komunitatearekin: jaiotzen artea aurkeztu eta gabon ospakizuna egingo da. Arratsaldeko seietan izango da, elkartearen egoitzan.

Beste jarduera batzuk ere barne hartzen ditu egitarauak: haurrentzako lantegiak, ‘Jaiotzaraba’ aldizkariaren aurkezpena, eta sei lehiaketa guztira (haurren jaiotzak, argazkigintza, Gabonetako olerkiak, Arabako jaiotza kolektiboak, banakako jaiotzak, familia jaiotzak eta saltokietako jaiotzak).

 

 

Share